Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ane-eltzaurdia etiketa duten bideoak

Bera: San Esteban 2022 bordon-dantza

Beran dantzatzen duten bordon-dantzaren hiru pausu nagusiak azaldu dizkigu Ane Eltzaurdia aurtengo kapitainak. Lehengoari, sarreran eta irteeran erabiltzen dutenari, "pisa huevos" deitzen diote; bigarrena da pausu nagusia, behin eta berriz errepikatzen dena, eta hirugarrena saltoena da, aipatutako bi pausoak lotzeko erabiltzen dutena. San Esteban egunean, abuztuaren 3an, plazaratu dute beratarrek bordon-dantza; ohi denez Gure Txoko taldeko hamahiru dantzari atera dira plazara. Izenez bordon-dantza deitzen diote dantzari, baina dantzarik bordoiekin lotu beharrean elkar, eskuz esku esku sokez lotzen dantzatzen dira. Bordon-dantzaren ondoren, dantza taldeko hainbat adinetako dantzarik osatutako taldeek makila dantzak kaleratu dituzte. Irudiak: Saioa Zabala. Bordon-dantza, San Esteban, Bera, 2022-08-03.

Dokumentuaren akzioak