Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

andoni-mutiloa etiketa duten bideoak

Andoni Mutiloa: Sex Sua

Sex Sua ikuskizuna estreinatuko du Andoni Mutiloak larunbat honetan. Ligatzeko aplikazioek pertsonen jokabidean duten eraginari buruz hausnartzea du helburu dantza, musika eta antzerkia uztartzen dituen formatu txikiko musikal honek. Batez ere gorputz mugimendua azaldu nahi du pertsonaien bidez, bi aurpegi erakutsi nahi baititu, talka egiten duten teoria eta praktika. Amancay Gaztañaga antzerkigilearen aholkularitza izan du, eta Mutiloak berak sortutako doinuak grabatzen eta editatzen lagundu dio Eñaut Gaztañaga musikariak. Maiatzaren 14an estreinatuko du ikuskizuna Donostiako Poltsiko antzerki jaialdian. Emanaldia 19:30ean izango da, Igeldo Herri Eskolan. Andoni Mutiloa, Sex Sua, 2022-05-14.

Dokumentuaren akzioak