Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

andoni-irigoien etiketa duten bideoak

Donapaleu 2018 Andoni Irigoien: Nola dantzatu jauziak entrexantekin

Burgaintzi taldeko Andoni Irigoien dantzariak entrexantak egiteko teknika irakatsi digu eta dantza-jauzietako urratsak entrexantekin nola egiten diren azaldu digu. Erdizka, jauzi, dobla eta pika entrexantekin egiten erakutsi du, eta ebats eta zeina nola egiten dituzten Donapaleun. Urteak dira Xabi Aintziburu luzaidarra Donapaleun bizi dela eta bera dute dantza-maisu Amikuzeko dantzariek aspaldian. Atzo, igandez, egin dute Libertimendua Donapaleuko gazteek. Zirtzilek, musikariek, bertsolariek eta bolantek hartu dituzte Donapaleuko kaleak eta plaza. Bolantek eguzki berria irudikatzen badute, atzoko goiza eguzkitsua izan zen zinez. Irudiak: Eire Vila. Nola dantzatu jauziak entrexantekin Andoni Irigoienek erakutsita, Libertimendua, Donapaleu, 2018-02-25.

Dokumentuaren akzioak