Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

alkartasuna-dantza-taldea etiketa duten bideoak

Soka-dantzen jaialdia Otxandion 2021

Hainbat txokotako dantzariak eta soka-dantzak, aurreskuk eta erregelak bildu dira Otxandioko plazan. Soka-dantza ardatza izan duen eta musikariek eta bertsolariek borobildu duten ekitaldia ospatu da. Iurreta, Garai, Berriz eta Durangoko dantzariek eta Otxandioko Urduri, Eibarko Kezka, Bermeoko Alkartasuna eta Iruñeko Duguna dantza taldeek plazaratu dituzte sokak. Dantzariak ez ezik Bizkaiko gaiteroak, Otxandioko txistulariak, Gari Otamendi, Ander Blasco, Carlos Sagi, Josu Zabala, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza musikariak eta bertsolariak ere aritu dira mingainak eta instrumentuak astintzen. Irudiak: Emilio Xabier Dueñas, Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Soka-dantzen ekitaldia, Otxandio, 2021-09-04.

Dokumentuaren akzioak