Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

alicia-etxebeherre etiketa duten bideoak

Ozaze: Maskaradak 2026 Alicia Etxebeherre

Barrikadan dantzatzen dituen puntuak azaldu eta erakusten ditu Alicia Etxebeherrek bideo honetan. Kantiniersa da Etxebeherre 2026ko maskaradetan, eta dantzatzen dituen puntuez eta bere dantza ibilbideaz aritu zaigu. Sei urterekin hasi zen dantzan, Iruriko dantza eskolan. Jean Etxegoien, Maider Larrori eta Petti Etxegoien izan ditu irakasle. Kukullero atera zen 2014ko maskaradetan eta aitzindari da aurten. 2026an Iruri, Ozaze, Zalgize eta Mendikotako gazteak elkartu dira maskarada prestatzeko; barrikada haustean dantzatzen dituen puntuak dantzatu dizkigu aurtengo maskaradetako lehen agerraldian. Bere azalpenen ondoren, arratsaldeko emanaldian nola dantzatzen duen ikus dezakegu. Irudiak: Idoia Lahidalga Baglietto. Ozaze, 2026-01-18.

Dokumentuaren akzioak