Dokumentuaren akzioak
alan-griffin etiketa duten bideoak
Hamar urteren bueltan
Aztarna argitaletxeak Alan Griffin-en eta Alboka taldearen azken lau argitalpenen aurkezpen ekitaldia antolatu zuen maiatzaren 10ean Hernaniko udaletxeko areto eraberrituan. Alboka taldeak CD berriko pieza batzuk jo zituen. Ondorengo bideoan ekitaldiaren itxierarako aukeratutakoa: "Hamar urteren bueltan", Alanek jauzi bezala konposatu zuena, Imanol Irizar senideari opari eskainita.
Egilea (musika): Alan Griffin. Musikariak: Alboka folk taldea (ezker-eskuin, Joxan Goikoetxea, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena, Iker Lope de Bergara) eta Cormac Breatnach (whistle), irlandatik zuzen ekitaldirako iritsi berria. Dantzan: Kontxi Irizar (Alanen alarguna), Eskarne Zubero (Imanol Irizar-en emaztea eta bere ordezkari, Imanolek ez baitaki dantzan), eta Patxi Montero. Bideo grabaketa: Irati Irizar eta Bernar Etxebarria
Dokumentuaren akzioak