Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

aintzina-pika etiketa duten bideoak

Muskildi: maskaradak 2018 Aintzina pika

Irudietan Muskildiko gazteek aurtengo lehenengo maskaradetan dantzatutako Aitzina pika dantza-jauzia duzue. Arratsaldeko ofizioak amaitu ondorengo irudiak dira. Bai, barrikaden goizeko ekitaldiaren bukaeran, bai arratsaldeko ofizioen amaieran dantzatu ohi den jauzia da, ikusleak ere dantzatzera gonbidatzen dira. Normalen urrats hauek dantzatu ohi dituzte:

    Aitzina pika (lauetan)
    Sinple (lauetan)
    Zeina, berriz zeina, ezker, eskuin, ezker hiru, eskuin (bietan)

Birritan dantzatzen da osorik, eta aitzindariak, gehienetan, erdiko borobilean kontrako norabidean eta bigarren bueltan aitzineko puntuekin dantzatzen dute. Urrats hauek egiten dituzte:

    Pas française eta antrexatak (lauetan)
    Tombe luzia (lauetan)
    Zeina, berriz zeina, antrexat errextak (bietan)

Muskildiko maskaradak, Aintzina pika, Muskildi, 2018-01-07. Irudiak: Eire Vila.

Dokumentuaren akzioak