Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ahoz-aho etiketa duten bideoak

Ahoz aho: Martin Zalakain

Larunbat honetan Gernikan izango da Martin Zalakain ikuskizuna. Duela pare bat hilabete ETB1eko Ahoz Aho saioan, Iñaki Arregik, Ander Lipusek eta Mikel Urbeltzek Martin Zalakain ikuskizuna izan zuten hizpide. Pio Barojaren Zalakain abenturazalea eleberria oinarri hartuta, antzerkia eta dantza uztartzen ditu ikuskizunak. Juan Antonio Urbeltz-en zuzendaritzapean, Ander Lipus On Pio-ren paperean eta antzerki-zuzendaritzan, Harkaitz Canoren gidoiarekin eta Argia, Duguna, Maritzuli, Elai Alai, Kezka, Haritz, Astigar, Gure Kai eta Arkaitz taldeetako ehun dantzari eta musikarirekin, Pio Barojaren Zalakain abenturazalea nobela dantzaren bidez oholtzara eraman dute. Irudiak: ETB1, Ahoz aho, Martin Zalakain, 2018-02-07.

Dokumentuaren akzioak