Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

agosti-etxart etiketa duten bideoak

Zumatzeko maskaradak 2026: Agosti Etxart eta Xabi Prat

Kauteren papera jokatzen ari dira Agosti Etxart eta Xabi Prat aurtengo maskaradetan; bata Pitxu da eta bestea Tirabuxu. Ez dakigu noiz ari diren egiatan eta noiz gezurretan; bihurri eta txantxazaleak dira, serio hartu baitute beren rola. Dantzan ez direla oso finak aitortu dute, baina ahaleginean dabiltza. Beren dantza, behintzat, kautera-dantza ederki plazaratzen dute. Pitxu godaletaren inguruan ere saiatzen da dantzan, abileziak erakusten edo barrabaskeriak egiten. Kauterak galdaragileak dira, maskaradetako beltzeriako kideak eta beren eginkizuna jaunaren lapikoa konpontzea da. Horrez gain, beren mingain zorrotzak dantzan jartzen dituzte, eta horrekin baita herritarrak ere; izan ere, herri bakoitzean urtean zehar gertaturiko kontuak plazaratzen dituzte umoretik eta kritikatik. Astean zehar herriko kontuen berri jaso eta kauteren testuak prestatzeko lana hartzen dute. Bi urtez aritu dira prestaketetan eta antzerki kontuetan Maika Etxekoparren laguntza izan dute. Etxartek Pagolako maskaradetan parte hartu zuen, familia hangoa baitu eta Pratek lehen aldia du aurtengoa; bizitzan behin bederen bizi beharreko esperientzia dela diote. Irudiak: Idoia Lahidalga, Amaiur Aristi. Zumatzeko maskaradak, Agosti Etxart eta Xabi Prat, Iruri, 2026-01-18.

Dokumentuaren akzioak