Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

abdelkadir etiketa duten bideoak

Ürrüstoi-Larrabile: Abdelkader Pastorala 2021

Jean-Louis Davantek idatzitako Abdelkader pastorala aurkeztu dute Ürrustoi-Larrabile, Ainharbe, Ezpeize-Ündureine eta Sarrikotapeko biztanleek. Battitta Berrogain errejentak gidatu ditu arizaleak eta Margot Fauri aritu da dantza irakasle. Azaldu digu duela lau urte maskaradak prestatzen aritu zirela dantzari gazteak eta orduan hasitako lanari jarraipena eman diotela pastoralerako. Dantza ikuspegitik aurtengo berrikuntza nagusia satan urdinen agerpena izan da. Satan gorriak ez ezik urdinak ere atera dira dantzara, eta horiek arabiarrez mintzatu eta kantatu dira. Maitena Dagerre izan da paper berria jokatu duenetako bat. Aurtengoa bigarren pastorala zuela kontatu digu, haur zela aingeruarena egin baitzuen 2008an aurkeztu zen Ezpeizeko Xiberoko jauna pastoralean.

Abdelkader pastorala urtebeteko atzerapenarekin plazaratu da pandemiaren ondorioz. Zailtasunak izan dituzte prestaketarako, baina azkenean, lau agerraldi egingo dituzte. Lehenengoaren ondotik, uztailaren 30ean eta abuztuaren 1ean eta 8an izango dira hurrengoak. Aurten, 4.000 ingurutik 1.000 ikuslera murriztu da sarrera eta pastorala ikustera sartzeko derrigorrezkoa da osasun pasea erakustea: bakunen bi dosien ziurtagiria edo 24 orduren barruan eginiko test antigenoen edo PCRaren emaitza. Irudiak: Amaiur Aristi, Maite Irizar. Abdelkader pastorala, Margot Fauri, Maitena Dagerre, Ürrustoi-Larrabile, 2021-07-25.

Dokumentuaren akzioak