Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Kukai etiketa duten bideoak

Humanity at Music Gorbeiako Parke Naturalean

Irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan izango da Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa. Bideo honetan Kukaiko dantzariak ikus ditzakegu, ikuskizunaren ideietako bat irudikatzen. Hurrengo larunbatean dantzatuko duten koreografiaren aurrerapena da, Leire Santillan diseinatzaileak prestaturiko jantziekin Gorbeiako Parke Naturaleko Otzarretako pagadian ari dira dantzan. 

Musika, dantza eta sorkuntza literario oinarri dituen ikuskizunarena asmoa Mondragon kooperatibaren historia kontatzea da. Fernando Velazquezek (musika egilea) eta Jon Sarasuak (letra egilea) sorturiko sinfonia du ardatz lanak. Arrasate, Aretxabaleta, Lekeitio, Oñati, Iruñea eta Tafallan aurkeztu ondoren, hurrengo asteburuan Arabako hiriburura iritsiko da. Mila artistatik gora izango dira oholtzan, baita dantzariak ere. 250 dantzarik osatutako talde handia arituko da, Kukai dantza konpainia eta Gasteizko Udal Dantza Kontserbatorioa tartean direla. Dantzariekin batera, Euskadiko Orkestra, bertsolariak, txistulariak, abesbatzak edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira eszenan. Sarrerak salgai daude Baskoniaren webgunean. Humanity at Music Gorbeiako Parke Naturalean, 2019.

Dokumentuaren akzioak