Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ETB2 etiketa duten bideoak

Beti Jai Alai 50 urte

Beti Jai Alai dantza taldearen historia eta protagonisten testigantzak jasotzen dituen dokumentala emititu du ETBk. Alberto Santana historialariaren azalpenekin batera, besteak beste, Jon Pertika, Juan Mari Aburto edota Kepa Junkerak hitz egiten dute. 50 urteetan protagonistak izan diren dantzariak, arropen arduradunak eta taldearen inguruan ibili diren pertsonen oroitzapenak jaso dira hainbat irudirekin batera. Zendu berri den Jon Pertika taldearen sortzaileak presentzia handia du dokumentalean.

Pertika Basurtu inguruko bizilagunekin batera taldearen lehenengo pausoak ematen hasi zen 1960ko hamarkadan. 1968ko apirilaren 21ean egin zen dantza taldearen  aurkezpen ofiziala. Hasierako urteak gogorrak izan ziren oso, baina oztopoak oztopo, euskal dantza eta kultura sustatu nahian ibili ziren gogor lanean. Dantza, ohitura eta errituen ikerketa, ikasketa, zaintza eta hedapen lanei eutsi nahi izan dio taldeak. Pertikak zein dantzari gazteek taldeari beraiek heldu behar diotela ikusten dute, orain arte egin den lanari jarraipena emateko ezinbestekoa baita.

Protagonistak: Jon Pertika, Ana Santacolomo, Iñaki Irigoien, Iratxe Zabala, Ane Zabala, Arkaitz Estiballes, Kepa Junkera, Jone Peña, Ander Linaza, Juan Mari Aburto, Albero Santana.

Egilea: FMK media; Dani Asua, Gotzon BAreño, Mikel Etxeberria, Aitor Ferrer, Kerman Goikuria, Janire Orduna, Oier Plaza, Joserra Plaza. Beti Jai Alai 50 urte, ETB2, 2018-05-20

Dokumentuaren akzioak