Dokumentuaren akzioak
2005 etiketa duten bideoak
Dantza sariak 2003-2012
Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteak ematen dituen Dantza Sarien hamar urteko ibilbidea laburbiltzen du Iratxe de Arantzibiak prestatutako bideo honek. Apirilaren 29an ospatzen den Dantzaren Nazioarteko Egunaren inguruan eman ohi dira sari horiek, eta sari emateen ekitaldien irudiak ageri dira bideoan. Honako hauek izan dira urte hauetan sarituak: 2003an Donostiako, Tolosako, Irungo eta Lasarte-Oriako udalak; 2004an Gipuzkoako Foru aldundia eta Miguel Orbelzu; 2005ean Urtzi Aranburu; 2006an Alicia Amatriain, Jone San Martin, Concha Martinez eta Jose Lainez; 2007an Jorge Nozal, Iratxe Ansa, Peter Brown eta Agueda Sarasua; 2008an Iker Murillo, Iratxe Beorlegi eta Hilde Koch; 2009an Itziar Mendizabal, Lucia Lacarra eta Gene Yurre; 2010ean Jon Vallejo eta Monica Zamora; 2011n Asier Edeso eta Maria Teresa Fagoaga; 2012an Carlos Martin, Juan Carlos Santamaria. Dantza sariak 2003-2012. Ideia eta muntaia: Iratxe de Arantzibia, Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkartearentzat.
Dokumentuaren akzioak