Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2000 etiketa duten bideoak

Le Roi Danse, erregea dantzan

Erregeak dantzatzen du. Dantzarekin lotutako errege bat bada hori Louis XIV da, Eguzki Erregea, Frantziako eta Nafarroako (Nafarroa Beherekoa hain zuzen) errege izan zena 1643 eta 1715 bitartean. Absolutismo politikoaren sinbolo, Versaillesen gortea ezarri eta estetikaren bidez bere gailentasuna irudikatu zuen behin eta berriz, dantza bera horretarako tresnatzat hartuta, Jean Baptiste Lully konposatzailearen eta Moliere dramagilearen laguntzarekin. Gerard Corbiauk zuzendutako Le Roi Danse filmearen pasarteak dira bideoan ikus daitezkeenak. Filma osorik ikus daiteke sarean, bai frantsesez, bai gaztelerazLe Malade imaginaire lanekoa da bideo honetako azken heriotzaren dantza, Verges-eko Dansa de la Mort gogora dakarkiguna. Le Roi Danse, Gerard Corbiau, Frantzia, 2000.

Dokumentuaren akzioak