Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

1919 etiketa duten bideoak

Vira (1896) eta jota (1919)

XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako irudiak dira honakoak. Portugalen, ezagutzen ez ditugun herrietan hartutakoak. Lehen zatitxoa Vira izeneko dantza-generoari dagokiona da. Minho inguruan dantzatu izan da batez ere. 1896. urtekoak dira irudi Vira-ren irudi horiek, eta Aurelio de Paz dos Reis-ek hartutako irudiak dira. Lau segundu eskas ditu pasarteak, baina polita da ikustea kitarra jolea bera nola ari den dantzan beste dantzariekin batera. Bigarren zatia 1919 urtekoa da. Dantza soltean, jota edo fandango erako dantza bat egiten ari dira, bikoteka, bikote gehienak emakumez osatuta eta tartean gizonezkoren bat. Cinemateca Portuguesak sareratutako irudiak dira. 

Dokumentuaren akzioak