Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Lantz: Inauteriak 2017 zortzikoa ostatuan

Dokumentuaren akzioak

Lantz: Inauteriak 2017 zortzikoa ostatuan

2017/02/28 10:50

Gaur berriz ere dantzatuko dute zortzikoa Lantzeko ostatuan, hamaiketakoaren ondotik. Atzoko irudiak dira honako hauek, astelehen eta asteartean ospatzen baitituzte inauteriak Lantzen. Mintxo Garaikoetxearen txistuaren doinura eta Fermin Salaberriren atabalaren erritmora dantzatzen dute zortzikoa herritarrek. Ondoren, ostatuko ganbaran mozorrotzeari ekiten diote ondotik kalejiran abiatzeko. Irudiak: Eire Vila. Lantz, inauteriak, zortzikoa ostatuan. 2017-02-27. 

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2017/02/28 13:39
Bideo honek hainbat lezio eta gogoeta:

1- Lantzeko zortzikoa atzeranzko urratsarekin hasten dute Lantzekoek.
2- Berehalakotasun eta presa denbora hauetan, plazerra da ikustea 11 minutuko zortzikoa dantzatuz nola gozatzen duten lantzeko mutil eta gizonek. Ikustea bakarrik plazerra bada, zer izan behar du hor dantzatu ahal izatea!
3- Hala ere tristea iruditzen zait oraindik ere gizonezkoek bakarrik disfrutatu ahal izatea plazer hori -hareago urrunera ere infiltratuak direla nabari zaien gizonezko ausartegiak bai onartzen dituztenean-.
4- Mintxo Garaikoetxea eta Mintxo Salaberria dira bideo honen edertasunaren erdia (edo gehiago).

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.