Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantza EITB Nahieran plataforma berrian

Dantza EITB Nahieran plataforma berrian

Dantzan 2011/06/15 13:10

Atzo arratsaldean aurkeztu zuen internet bidez edukiak ikusteko eta entzuteko zerbitzu berria EITB taldeak: EITB Nahieran. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak biltzen dituen plataforma berri honetan dantzari buruzko bideo interesgarriak aurki daitezke.

Gehiago irakurri

Berrogei urtetik gorakoentzako dantza txapelketa

Berrogei urtetik gorakoentzako dantza txapelketa

OA kultur elkartea - Zerain 2011/06/15 10:25

Abuztuaren 15ean, 40 urtetik gorakoentzako 7. dantza-solte txapelketa Zerainen OA Kultur Elkarteak antolatuta. Parte hartzaileek jarraian datozen baldintzak bete beharko dituzte:

Gehiago irakurri

Blanca Li Bilboko Gau Zurian

Blanca Li Bilboko Gau Zurian

Dantzan 2011/06/14 11:09

Datorren ekainaren 18an, "Gau Zuria" ospatuko da Bilbon 700 Fundazioak antolatuta. Iragarritako ekitaldien artean Blanca Li koreografo ezagunak gidatuta "Dantzatu nirekin" ekitaldia burutuko da Guggenheim museoan.

Gehiago irakurri

Dantza Abandoibarran: Lekuz leku 2011 Bilbon

Dantza Abandoibarran: Lekuz leku 2011 Bilbon

Dantzan 2011/06/13 12:43

Hiru egunetan, ekainak 23, 24 eta 25ean, 19:00tik aurrera dantza eta jende ibiltaria aurkituko dira Abando Ibarran. Helburua: dantza garaikidearen hizkuntza aniztasuna publiko guztietara doan hurbiltzea, eta koreografia lana hiri guneetan sakontzea. Horretarako Lekuz Leku 7. edizioan bertako eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkezten ditu gune bakoitzerako sorketa espezifikoekin.

Gehiago irakurri

Aiko taldearen Dantzazale eguna Durangon

Aiko taldearen Dantzazale eguna Durangon

Itziar Villamandos 2011/06/13 10:41

"Dantzaldi Ibiltaria" egitarauaren amaierako Aiko taldearen festa handi honek, bi agerleku izango ditu aurten: Landako azoka bata, non dantza tradizionalak eta bazkari herrikoia izango diren eta Plateruena Kafe Antzokia bestea, jai amaierako gunea eta honenbestez, Aikoren ikasturte honetako tailerren amaiera izango dena.

Gehiago irakurri

Alurr taldea Ibarran, Tolosan eta Anoetan ariko da

Eli - Alur dantza taldea 2011/06/12 12:45

Ekainaren 18an eta 19an izango dira emanaldiak.

Gehiago irakurri

Itxartu Taldearen 35. urteurrena

Itxartu Taldearen 35. urteurrena

Itxartu Taldea 2011/06/10 13:44

Bihar, ekainaren 11an, larunbata, Algortako Itxartu Taldekoak beste ITXARTU EGUN berri bat antolatu dugu, seigarrena jadanik. Aurten, gainera, Itxartu-ren 35. urteurrena dugu (1976tik ari gara kultura egiten eta zabaltzen) eta egun berezi honi bukaera emateko EGAN taldearekin erromeria izango dugu 19:30etatik aurrera.

Gehiago irakurri

Lesakako Tantirumairuk 30 urte

Lesakako Tantirumairuk 30 urte

Dantzan 2011/06/09 12:15

Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak 30 urte betetzen ditu aurten. Hori ospatzeko bazkaria eta dantzaldia antolatu ditu taldeak ekainaren 18rako. Hogeita hamar urte horietan zehar Tantirumairun parte izan den jendea elkartzea espero da.

Gehiago irakurri

Jean Michel Guilcherri omenaldia egingo zaio Uztaritzen

Jean Michel Guilcherri omenaldia egingo zaio Uztaritzen

Dantzan 2011/06/09 11:28

Iparraldeko inauteri ohiturak Unescoren ondare izendapena jasotzeko ekimena abian jarri da. Horren inguruan zenbait ekitaldi antolatu dituzte Uztaritzen ekainaren 18rako, eta tartean, Jean Michel Guilcher ikertzaile frantziarrari omenaldia egingo zaio.

Gehiago irakurri

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Garain

Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Garain

Dantzan 2011/06/08 11:49

Aurtengo Durangaldeko ezpata-dantzari eguna uztailaren 9an, larunbatean, ospatuko da Garain. Egun horretan Durangaldeko herri ezberdinetako dantzariak elkartuko dira Dantzari-dantza eta erregelak dantzatzeko. Horrela, 1967 urtetik hartutako ohiturari segida emango zaio.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak