Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jean Michel Guilcherri omenaldia egingo zaio Uztaritzen

Dokumentuaren akzioak

Jean Michel Guilcherri omenaldia egingo zaio Uztaritzen

2011/06/09 11:28

Iparraldeko dantzak ezagutzeko dokumentazio bilketa eta ikerketa lan sakona egin zuen Jean Michel Guilcherrek 60ko hamarkada bukaeran. Haren lanak biltzen dituen La tradition de danse en Bearn et Pays Basque francaise liburua, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzak egiteko orduan behar-beharrezko erreferentziatzat dute dantza-maisu, ikertzaile eta dantzariek. Iparraldeko dantzen ezagutza eta berpizkundeak asko zor dio Bretañako ikertzaileari. Hori aitortu eta eskertu nahian omenaldia egingo zaio ekainaren 18an Uztaritzen.

Antolatzaileen esanetan: "Bere [Guilcher] lan sakonari esker Iparraldean Ihauterietako ohiturak berpiztuak izanak ziren Lapurdin bereziki. Ezin dugu ahantzi eta gizaldi berrieri jakinarazi behar diegu. Jean-Michel Guilcher ez da jinen, 97 urte baititu. Aldiz bere alaba, Mône Guilcher etnologo dena ere, gurekilan izanen da  eta bere aitaren gutuna irakurriko du."

Omenaldia Iparraldeko inauterientzat ondare izendapena eskuratzeko ekimenaren baitan txertatzen da. Ekimenaren antolatzaileak Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Herri Soinu, Euskal Kultur Erakundea, Lapurtarrak, Fédération  des Associations de Musique et Danse Traditionnelles, Carrefour des Musiques et Danses Traditionnelles  en Aquitaine izeneko elkarteak dira.

Ekainak 18, larunbata, Uztaritzen

Mintzaldiak

9.30ean Lapurdi gelan

  • Filipe Lesgourgues, Herri Soinu lagundiaren aintzinburuak bideraturik. Nahia Zubeldia elebidun itzultzaile.

UNESCOaren Kultur Ondareaz erronkak

  • Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria, Ipar Euskal Herriarendako interesak eta EKEaren parte hartzea.
  • Pierre Olivier Laulanné, Fédération des Associations de Musiques et Danses Traditionnelles delakoaren zuzendaria : Kultur Ondarearen arduratzen diren Frantziako erakundeak, FAMDTaren eskarmentua, oztopoak, ezagutzaren bidea.

Ohiko dantzak, soinuak eta kantak zerrendaturik UNESCOaren Kultur Ondarea gisa

  • Monique Alfonsi eta Alain Bitton Andreotti, Tutti in Piazza elkarkideak, Cantu In Paghjella izeneko Korsikako kantu
  • Pierre Olivier Laulanné FAMDT zuzendaria, Frantzian zehar.

Iparraldeko Ihauterien ohiturak

  • Xabier Itzaina, Bordele CNRSeko ikertzaile.
  • Thierry Truffaut, etnologo, Tolosako Centre d’Anthropologie Sociale delakoaren kidea, Lapurtarrak, Lauburu.

 

Jean-Michel Guilcher jaunari omenaldia

12:00 - 13:00 Bilgune pilota plazan (Kiroletan euria balitz)
Jean-Michel Guilcherrek ikertutako zenbait dantza ikusteko aukera ere izango da Iparraldeko zenbait talderen eskutik.

Lapurdiko dantzak:

  • Uztaritzeko Errobiko Kaskarotak: Plaza hartzia, Makil ttiki, Xinple, Marmutx, Makil haundi, Kaskarot martxa, Erdizka taldeak lagundurik.
  • Itsasuko Ataitze taldea: Lapurdiko gabota, Makil ttiki, jauzi.
  • Beskoitzeko Oinak Arin taldea: Bizar-dantza. 
Nafarroa Behereko dantzak:
  • Baigorriko Arrola taldearekin, Uztaritzeko Txaranga lagun. 
Baztango dantzak:
  • Mutil-dantzak.
Zuberoako dantzak:
  • Iruriko eta Santa Graziko dantzariak.

 

Bi erakusketa ere izango dira ikusgai, Claude Iruretagoienak prestatuta: Errobiko Kaskarotak argazkietan eta Iparraldeko Inauteri jantziak.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.