Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr taldea Ibarran, Tolosan eta Anoetan ariko da

Dokumentuaren akzioak

Alurr taldea Ibarran, Tolosan eta Anoetan ariko da

Alurr Dantza Taldea Ibarrako (Gipuzkoa) Gazte Festetako egitarauaren barruan ariko da ekainaren 18an, arratsaldeko 18:30ean Ibarrako plazan. Dantzari gazteak ariko dira, hiru ordu laurdeneko emanaldian, eta Errota eta Banintz emanaldiak egingo dituzte, dantza tradizionalekin eta koreografiekin: Baga-Biga, Arin-arin, Fandango, Gipuzkoano eta Uztai. Mutilen taldeak Ezpata, Amaia, Desafio, Soka dantza eta beste hainbat dantza eskainiko dituzte. Emanaldiaren ostean, merienda egongo da denentzat.

Egun berean (ekainak 18), gaueko 22:30ean, Alurr Dantza Taldea Oreka TX txalapartariekin ariko da Tolosako Plaza Berrian (Gipuzkoa), eta eguraldi txarra eginez gero Leidor antzokian, Sahara Herriarekin Elkartasunez emanaldian. Dantzak eta koreografia hauek izango dira: Fandango, Arin-arin, Makil dantza, Banako, Zuretzat, Sorgiñak, Jai Adivasi eta Lauhazka. Katixa Pereak prestatutako koreografia da Sorgiñak, eta Aiert Beobidek prestatu ditu gainerako guztiak.

Azkenik, Anoetako (Gipuzkoa) Dantzari Txiki Egunean parte hartuko du Alurr Dantza Taldeak, ekainaren 19an, goizeko 10:30etatik aurrera.



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.