Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Munduko euskal dantzariak Euskal Herrian: GAZTEMUNDU
Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen GAZTEMUNDU egitarauak aurten munduko Euskal Etxeetako euskal dantzariei Euskal Herrira etortzeko gonbidapena luzatu die. Hamabost egunez, irailaren 7tik 21era, Euskal Herrian bertan dantzak ikusi eta ikasteko parada izango dute.
Basauriko 30. Dantza Agerketa
Irailaren 14 eta 15ean ospatuko da Basauriko 30. Dantza Agerketa. Tokian tokiko dantzak mantentzen dituzten taldeak, garai batean autoktonoak bezala izendatu zirenak, dantzatu ohi dute Basauriko Dantza Agerketan.
Maitaldia abiatzeko prest
Irailaren 7tik 21era bitartean egingo da Maitaldia Miarritzen. Euskal Herriko dantza jaialdi garrantzitsuena da Miarritzekoa eta aurten ere puntako konpainiak izango dira bertan. 12. Maitaldi honetan Errusiar Baletei omendu nahi zaie.
Zarauzko XVII. Aurresku Txapelketa
Eguna: Irailak 7, larunbata Ordua: Goizeko 11etan Lekua: Musika Plaza
Baigorriko Arrolak 60 urte
Baigorriko Arrola dantza taldeak 60 urteurrena ospatu du abuztuaren 18an. Euskal Herri osoko dantzekin jaialdi bat eta kabalkada bat antolatu zituen ospakizunaren egun handirako.
Jentilbaratz eta Unitate Didaktikoak
Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sekzioak "Jentilbaratz" aldizkariaren 7. zenbakia argitaratu du.
Portugaleteko Folklore Jaialdia
Hiru kontinentetako 8 herrialdek parte hartuko dute Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldeak antolatzen duen 28. Nazioarteko Folklore Jaialdian.
Folklore Bizian jaialdia
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Kabalkadak
Hiru kabalkada izanen da uda hontan: - Bidarrain : uztailaren 14an - Luhuson : agorrilaren 15an toberarekin - Mithirinan : irailaren 29an toberarekin
Bidasoako VI. Nazioarteko Gaztetxoen Folklore Jaialdia
Irungo Eraiki Dantza Taldeak Bidasoako VI. Nazioarteko Gaztetxoen Folklore Jaialdia antolatu du. Uztailaren 19tik 25era Irun, Hondarribia, Zumaia, Bera, Zarautz eta Etxalar-en egingo da, eta aurten Bulgaria, India, Ukraina, Kongo eta Euskal Herriko taldeek parte hartuko dute. Hona egitaraua eta parte hartuko dantza taldeei buruzko xehetasunak.
Dokumentuaren akzioak


