Dokumentuaren akzioak
Zuberoako kantu eta dantza doinuak
Kontzertuak Txokoan
Herri Musikaren Txokoko 2003 Udaberriko kontzertua
Martxoaren 29an - arratsaldeko 6,30etan - HMTxokoan
Flabio R. Benito eta Pablo Pumarada Zarabozo
Jean Mixel Bedaxagar, Maider Bedaxagar eta Mikel Urbeltz
Jean Mixel Bedaxagar, Maider Bedaxagar eta Mikel Urbeltz
Zuberoako kantu eta dantza doinuak
Jean Mixel Bedaxagar
1953ko uztailaren 7an jaio nintzen Ziberoko Urdinarbe herrian. Ene aita eta familikoak oso dantzari trebeak ziren, eta lehenik dantzan ikasi nuen. Beranduago xirulan ikasi nuen eta asko ibili naiz Garat Arhanekin eta Etxahun Irurikin. Horiek biak maisuak izan ditut. Geroztik pastoraletan parte hartu dut eta 1988an Agosti Xaho idatzi nuen.
Azken denbora hauetan kantari eta xirulari banabil Euskal Herri osoan.
Zuberoako kulturaren eta ahots tradizio aberatsaren ordezkari aparta dugu Jean Mixel Bedaxagar. 1976an abestu zuen lehen aldiz jendaurrean eta 1983an grabatu lehen diskoa. Haatik, osasun arazoak zirela medio, kantugintza baztertua eduki zuen hainbat urtez. Zuberoako pastoraletan esperientzia handia du Bedaxagarrek. 1988an Agustin Xaho euskaltzalearen bizitzan oinarritutako pastorala idatzi zuen, eta berriki "Ama" ikuskizuna osatu du, Etxahun Iruri Bedaxagarren maisua eta Gaiarre gogora ekartzen dituen lana.
Diskografia:
Xiberoa (1983) izeneko bere lehen diskoa.
Euskal Herriko Soinu Tresnak (1984) diskoan parte hartu zuen xirula eta ttunttuna joaz, P. Ager Garat atabalari lagun zuelarik.
Otea lili denean (1995)
Bedaxagar (1996)
Maider Bedaxagar
Jean Mixelen alaba, gaur egun entzuten diren Zuberoako kanta zaha-rrak, berezko modu horretan, etxean aitarekin eta herriko beste kantariekin ikasi ditu.
Mikel Urbeltz
1969 urtean jaioa, J. A. Urbeltz eta Marian Arregiren semea da, beraz dantza eta musika tradizionalarekiko zaletasuna etxeko giroaren isla du. 1985 urtean Argia dantza taldean sartzen da dantzari eta musikari (arrabita), talde honek egindako ikuskizunetan parte hartzeko: Irradaka 87, Zortziko 88, Muriska 89-91, Alakiketan 92-95, Kondharian 97-2000 eta Pas de Basque 2002an estreinatua Miarritzen. 95ean "Berrizko Itsuari" diska argitaratu zuen, honetan, besteren artean Txilibrin albokariaren lankidetza izan zuelarik. Bedaxagarrekin lanean ere garai hartan hasi zen eta 96an "Bedaxagar" diskan gauzatu zen, Zuberoako tradizioan txirula, ttun-ttuna eta arrabitak osatzen duten hirukotea berriro txertatuz. Tradizio honekin berarekin beste harreman interesgarririk ere izan du, zenbait pastoraletan parte hartuz. Azken lau urteotan, "Dantza Ganbara" ekimenean dihardu, Bilboko Kafe Antzokian hilabetean behin egiten den dantza saio irekian. Anje Duhalderi laguntzen dio Kantagintza izeneko saioetan. Musika jotzeaz gain, irratsaio bat ere egiten du Bilbo Hiria Irratian, Baskistan izenekoa, baita Donostiako Udazkenean Folk jaialdia antolatu ere, beste lanen artean.
<<Ihaute aberatz bezain alagerak izaten dütügü Xiberoan maskaraden bidez; herri hanitxek parte hartzen düe horietan, lehen orai beno haboro; hala nola ene sor herriak Urdinarbe mente hontan egin dütüan hamar bat agerraldi. Giro hortan sortü nintzan 1953 ean; Attatta, Osaba, eta Aita dantzari trebeak nüntüalarik!
Arozgoa eta laborantxa mündüa ezagütü dütüt beti danik etxen, idüri lüke dantzareki bat egiten düela! Lehen urhasak ikasi nütüan etxekoeki eta geroxago jauziak Oskigile anaieki.
Denbora haüetan Altzürükütarrek altxatü zütüen maxkaradak, han ezagütü nütüan, Etxahun, Kopen eta Garat Arhane, geroztik horiekin ebili nizüsü plazaz plaza, Jaun, txorrotx, txerrero edo txülülari nintzalarik.
1976 ean ezagütü nütüan Juan Antonio eta Mikel Urbeltz gaztea (Aita dantzari fina balin bazen ere) entzun segur salaturen orduan etorkizunez gaintika den Mikel txorekin lan hau hoget urteren bürüan eginen günüala Niko Etxart, Junes Xuburu eta Jean-Mixel Barreix eki batean!
Aita Junes Casenave Harigilek ederki egin dereizkü ützülpenak, Altzabehetiko eliza gogo hunez zabaltzen zaükülarik!>>
KONTZERTUA
Kantuak Jean Mixelek eskeiniko ditu eta Maider Bedaxagar bere alabaren laguntza izango du.
Zuberoako herri dantzak
iautzi,
Kontraiantza
mazurka, scotish..., bralia eta maskaradako dantzak berriz J.M. Bedaxagarrek txirula eta ttun-ttunaz eta M. Urbeltzek arrabitaz.
FLAVIO R. BENITO eta PABLO PUMARADA ZARABOZO
Asturieseko gaita eta perkusioak
Flavio Rodríguez Benito
Uviéun, Asturieseko herri kulturarekin oso lotutako familia batean 1971an jaioa. Gaiteroa da. 1985an hasi zen gaita ikasten (gaita-jole ospetsuekin: Xuan Prado, Xuacu Amieva,...) eta geroago zeharkako flauta. Hainbat gaita talderen sorreran hartu du parte (Xana, Xaranzana, La Raitana), folk taldeetan (Nordés, Llan de Cubel,...) eta dantza taldeetan (Urogallos, L'Andecha Folclor d'Uviéu) jotzeaz gain. Diska batzuk grabatu ditu eta "Cursu de gaita asturiana en Cd-Rom" ikasbide interaktiboa ere argitaratu du. Munduan zehar kontzertuak eta ikastaroak ematen ditu. Gaur egun &#8220;La Raitana&#8221; gaita taldearen zuzendaria da, gaita irakaslea Navako Udal Musika Eskolan eta AEMMDAS-eko idazkaria.
Pablo Pumarada Zarabozo
Melardin jaioa, 1979an. Perkusiolaria da, hainbat dantza talde (Santa Mª de Villamayor), gaitero talde (Xaranzana, La Raitana) eta folk taldetan (Cuerria, Xana, La Bandina, Llaímo, Guxan de Lluz) parte hartu duelarik. Flavio R. Benito eta Xuacu Amieva gaiteroen laguntzailea. Asturiesen gain munduan zehar ere ibilia da kontzertuak eskeintzen eta diska batzuk grabatu ditu: "Albellume la viesca", "Mara", "L'asturianu vive, la llucha sigue", "De la revuelta a la marea". Piloñako musika eskolako irakaslea da gaur egun.
KONTZERTUA
Emanaldi honetan bi musikari hauen eskutik Asturieseko herri musika tradizionaleko zenbait ale entzun ahal izango ditugu:
LES MUSIQUES DE LA ASTURIANADA.
Teo de subir al puertu, Carretera d'Avilés, Baxaben cuatro ayeranos, Ecos de la quintana (Tradizionalak).
Abesti asturiarra, asturianada edo "La Tonada" kanta mota Asturieseko herri musikan sustraituena eta maitatuena da.
AMIESTU D'ALBORAES.
Alborada de Maquilo / Alborada d'Aladino el d'Amandí / Alborada de Villanueva (Tradizionalak / Flavio R. Benito).
Amiestu, asturieraz, osotasuna lortzeko beharrezko batasuna da.
Alboradek, askotan gaitero eta danbor-joleen eskutik, herriak esnatzeko balio zuten.
AMIESTU DE XOTES.
Xota de L.laciana / Xota de Valdeferreiros / Xota del oriente (Tradizionalak).
La xota, les mudances, lo pesao, ... modu asko gizon eta emakumeak aurrez aurre egindako dantza izendatzeko. Ale asko dago dantza mota hauetakorik.
MARA (Flavio R. Benito). Flaviok bere alabatxoari egindako kanta eta bere azken diskaren izenburua.
AGARRAOS / RUMBA D'IBIAS.
La Maruxina / La Panderetera / Rumba d'Ibias (Tradizionalak/ Flavio R. Benito).
Berriagoak diren dantza mota hauetan bikoteak elkartuago aritzen ziren.
AGUIAR 203 (Flavio R. Benito).
1999an egina, bere emaztearen haurtzaroko La Havanako kalearen izena darama.
EL SALTÓN (Tradizionala / Flavio R. Benito).
Xiringüelu, lixeru edo gallegada deiturekin ere ezaguna, Xota eta muñeirarekin batera Asturieseko dantza solte garrantzitsuenetakoa.
AMIESTU DE PASUCÁIS Y MUÑEIRES.
Pasucáis del Macuso / Pasucáis d'Uviéu / Muñeira d'Ibias / Muñeira de Rengos (Tradizionalak / Flavio R. Benito).
&#8220;Pasucáis&#8221; izeneko doinuek gaita-ren errepertorioan berezko atala osatzen dute, kalez-kale joateko erabiltzen direlarik. Muñeirak berriz, dantza solte mota oso zabalduak dira Asturieseko folklorean, ehundaka ale daudelarik. Erritmo arinekoak dira.
Dokumentuaren akzioak