Dokumentuaren akzioak
Ortzadarren Folklore Jardunaldiak
1985. urteaz geroztik Ortzadarrek Folklore eta Kultura Tradizionalaren gaineko jardunaldiak antolatzen ditu. Jardunaldi hauen helburu nagusia, Kultura Tradizionala osatzen duten alderdien ikerketetan sakontzea eta hura sustatzea da, baita ikerkuntzen aurkezpen eta eztabaidarako foro baten eraketa izatea ere. Aurkeztutako lanen maila dela eta Ortzadar taldearen jardunaldiek ospea eta zientzia komunitatearen eta folklore zaleen onespena lortu dute.
Partehartzaile gehienak gure inguru geografikokoak diren arren, beste kultura eremu batzuetatik etorritakoak ere ez dira falta izan, hala nola, Aragoi, Katalunia, Gaztela, Kanariar Irlak, Okzitania, … Partaideen zerrenda luzearen barnean, eginiko ikerketengatik izen ona lortu dutenez gain, ikertzaile gazteak ere badira.
Lortutako parte hartze arrakastak eta azken 17 urteotan aurkeztutako lanen maila zientifiko altuak, ikerketa ildo berrien eztabaida eta lanen aurkezpen foro moduan, gune garrantzitsu bihurtu dituzte jardunaldi hauek inguru handi batean. Honela, gaur egun, Nafarroa mailan egiten direnen artean, garrantzi eta finkapen handienetarikoa lortu du, eta horrez gain, nafar komunitatetik kanpora ere proiekzio handia atzematen ari da.
Jardunaldi hauek, urtero, urriaren bigarren hamabostaldian izaten dira Iruñean, eta areto publikoetan, dohainik eta interesa duen edonorentzako izaten dira.
Jardunaldietan parte hartzeko, bai txostengile gisa, bai komunikazio bat aurkezteko, urte hasieran zabaltzen da dagokion deialdia, aukeratutako gaiak eta lanen aurkezpenerako epeak ezagutzera emanez.
Jardunaldien saio ezberdinetan ateratako lanak, Eusko Ikaskuntzaren Folklore Arloko Liburuetako 3.alean, "Bianako Printzea" erakundeko 1986.az 1993. arteko "Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra" delakoetan, eta geroago, 1995.etik aurrera, Ortzadar taldeak argitaratutako "Sukil, tradizio kulturaren gaineko kuadernoak"eko 3 aleetan argitaratuak izan dira. Azken publikazio hau, Ortzadar taldeak edizioen munduan eginiko aurreneko pausoen adierazle da, lehen aleak 1995.eko udazkenean argia ikusi zuelarik. Era honetan, 1974.ean Ortzadar taldeak, bere sorrerarekin batera, hasitako Herri Kulturaren azterketa eta zabalpen bideari jarraipena ematen dio.
Aurtengo jardunaldiek izango dute gaia hauxe da: Jatorrizko eraikuntza: etxea eta etxekoak. Informazio gehiagorako ikusi artxibo erantsia.
Dokumentuaren akzioak