Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantza taldeak Mollet del Valleseko Lehiaketan garaile

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza taldeak Mollet del Valleseko Lehiaketan garaile

2003/04/02 20:31

Martxoak 29an eta 30ean ospatu zen Mollet del Vallesko (Bartzelona) VII dantza lehiaketan finalera bi talde euskaldun pasa ziren, Barañaingo Harizti eta Donostiako Goizaldi. Estatuko 20 dantza taldek parte hartu dute lehiaketan, tartean Galizia, Extremadura, Cataluina eta Errioxakoak. Euskal Herritik, Haritzi eta Goizaldiz gain, Berriozar-eko Txori Zuri eta Aoiz-ko dantzariek ere parte hartu dute.

Garaipena eta lehen sariaren 1200 €-ak eskuratu dituen Goizaldi dantza taldeak klasifikazio fasean Zinta-dantza eta Dantzari-dantza eskaini zituen eta finalean Zuberoako maskaradako dantzak eta kaskarotak/matelota. Hariztik berriz Behe Nafarroako Polkak eta Kaixarranka.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.