Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Basauriko 29. Dantza Agerketa
Irailaren 15ean eta 16an egingo da Basaurin Euskal Herriko 29. Dantza Agerketa. Tokian-tokiko dantzak erakusten dira Basauriko Dantza Agerketan, hau da "autoktonoak" bezala izendatzen direnek parte hartzen dute, beren herriko dantza bereziari eusten diotenak.
Kemen-en ikuskizun berria
"Itsasora begira" izeneko ikuskizun berria aurkeztu du Irungo Kemen dantza taldeak.
Donostiako dantza solte txapelketa
Kimetz Larrañaga eta Eneritz Epeldek osatutako bikoteak irabazi du Donostiako Euskal Jaietan ospatzen den Dantza Solte Txapelketa.
Maitaldia Miarritzen
Mota guztietako dantza ikus ahal izango da Miarritzen, irailaren 7tik 22ra. Nazioarteko 21 konpainiaren eskutik dantza klasikoa zein garaikide erakutsiz 43 ikuskizun aurkeztuko dira.
Gasteizko Txistulari Bandaren CDa kalean
Gasteizko Udalaren Txistulari Bandak "Onraita berriro" CDa kaleratu du, orain 75 urte sortu baitzen taldea Primitivo Onraitaren (1884-1961) eskutik.
Sahatsa 25 urte
Sahatsa dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta hainbat ekitaldi prestatu ditu urteurrena ospatzeko.
Dantza ikuskizunak Donostiako Aste Nagusian
Donostialdeko dantza taldeek ikuskizunak eskainiko dituzte Konstituzio plazan Aste Nagusian. Igandean, abuztuaren 12an, Txistulari Alardearekin hasiko dira Konstituzio plazako ekitaldiak, eta astelehenetik ostiralera Kresala, Goizaldi, Arkaitz, Eskola eta Trebeskak eskainiko dituzteko jaialdiak.
Dokumentuaren akzioak