Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ametsa, Ekaitza-ren ikuskizun berria

Dokumentuaren akzioak

Ametsa, Ekaitza-ren ikuskizun berria

2003/06/03 21:34

Beti maite izan dugu dantza egitea, Tangoa, Merengea, Saltsa, Rock & Rolla eta abar. Taldea sortu genuenetik, gure asmoa beti izan da munduko dantza desberdinak euskalduntzea. Euskal talde edo abeslari batzuk ere horretan ari dira: Mikel Laboak interpretatzen duen Tango famatua, Gozategiren Pasodobleak, Alaitz eta Maiderren Runba.

Gure ikuskizunak, euskal kultura tradizionala munduko beste kultura motekin nahasten ditu, agurra, arin-arina edota zortzikoa dantzatzen dugun bezala; tangoa, saltsa eta txa-txa-txa egiten dugu ere, guzti hauekin istorio bat kontatuz.

Dantza eta antzerkia nahastearen erronka gainditzea lortu dugu, Ametsa deitutako istorioa kontatzeko, Euskal Herrian kokaturik haren historiatik bidaia egingo dugu, mutiko baten ametsean sartuta, musika eta dantza ardatza izanik. Gure nahia jendeak erraz ulertuko duen ikuskizuna egitea izan da hurbiletik gogoratuko dituen egoerak interpretatuz.

Eskeintzen dizuegun ikuskizunaren adierazi labur hau argia izatea espero dugu eta besterik gabe honi buruzko datu gehiago jakin nahi izanez gero 656716836 (Eneko) telefonora deitu.

Amodiozko istorio bat kontatuko dugu, musika eta dantzaren bitartez. Istorio honek Euskal-Herriko historiako egoera eta garai ezberdinak izango ditu gertaleku.

SINOPSIA

Gazte batek bere begizko neskari idatziko dio eskutitza bihotzean sentitzen duena aitortuz. Mutikoa, gutunaren gainean lotan geldituko da eta amets miresgarri batean murgilduko da.
Ametsa akelarre batekin hasiko da. Bertan, gure mutikoak, neskarekin egingo tu topo da eta berarekin gozatuko du akelarreren jaia. Hortik aurrera Euskal-Herriko garai ezberdinetan ikusiko du bere burua eta guztietan bere maitearekin elkartuko da: emigrazioa, Gernikako bonbardeoa eta abar egoera biziko ditu ametsetako neskarekin batera. Azkenean, etorkizunari ere bisitaldi bat eginez esnatuko da eta...

8/13.ekaitza

Ekaitza 1996.urtean sorturiko taldea da.

Hasiera batean ikuskizun txiki bat prestatu zuten, eta jendearen erantzuna baikorra zela ikustean, "Ekaitzaren koloreak" izeneko ikuskizuna sortu zuten. Honetan dantza modernoak eta saloiko dantzak ikus zitezken, baina euskal musika eta jantziekin moldatutakoak. Euskal Herriko herrietatik ibili ziren aktuazioak eginez: Bilbo, Bermeo, Amurrio, Iruñea,... eta euskal jaietan ere parte parte hartu zuten: Araba euskaraz, Nafarroa oinez,...

1999.urtean "Saloiko ekaitza" sortu zuten Artxandako jatetxe ospetsu batean larunbatero egiteko. Ikuskizun honetarako, saloiko dantza berriak egin zituzten, euskal dantzekin nahasturik.

1999.urtean ere, Basauriko "Biko" musika taldearekin eta beste hiru musikoekin batera "Ekaitzaren garrasia" sortu zuten. Abesti famatuak euskaraturik eta guztien artean istoriotxo bat kontaturik, Zizurren, Bilbon, Donostian (Antiguon), Lekeition, Altsasun eta abar herri eta hiritan aktuatu zuten.

Azkenez, 2001.urtean "Ametsa" deitutako lana sortu zuten, honetan mutil baten ametsean murgildurik Euskal-Herriko historiatik egiten dute ibilbidea, gaur egungo musika mota desberdinak erabiliz.

Eneko Amezketa, zuzendari eta koreografoa:
- 1978.urtetik euskal dantzak, jazz dantza eta saloiko dantzak ikasten aritu da.
- Getxoko antzerki eskolan diplomatua dago.
- Antzerki eta dantza muntai ugaritan parte hartu du aktore, dantzari edo koreografo.
- Gasteizeko "Porpol" antzerki taldean aritu da "Xolak badu lehoien berri" lanean eta ETBko "KTM!" programako koreografoa izan da.

Dokumentuaren akzioak

Ekain
2003/06/06 00:31

Nik ikusi ditut hauek dantzan eta txarrak, oso txarrak dira. Ez du merezi.

Reload
2003/06/06 00:37

> Nik ikusi ditut hauek dantzan eta txarrak, oso txarrak dira. Ez du merezi.

Eta gainera Aukeranen kopia deskaratua egiten dute.

Aritza
2004/07/22 09:02

Ba nik ikusi ditut bi alditan eta asko gustatu zitzaidan, gainera ez nago batere ados aukeranen kopia bat delakoarekin, aukeran dantza kontenporaneoan oinarrituta bait dago eta ekaitza modernoagoa da, ez dauka zer ikusirik

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.