Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Doinu eta Dantza 16. zenbakia
Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 16. zenbakia, 2003ko maiatzari dagokiona. Hona hemen edukiak:
Euskal Baleta Kulturaren Euskal Planean
Zaila gertatzen zait hitzez adieraztea dantzari dagokion txostena irakurri ondoren sortu zaidan ezinegona eta sumindura. Ezin nezakeen imajinatu Kulturaren Euskal Plana izenburu handiko ekimenaren abiapuntuan, dantzaren alorrean behintzat, horrelako txosten kaskar eta hutsala azaltzea.
Dantzaren inguruko ikastaroak Bilbon
Artea eta Kultura jardunaldiak antolatu ditu uztailerako Bilbon Euskal Herriko Unibertsitateak. Hainbat gai eta ikastaroren artean dantzaren inguruko zenbait ikastaro interesgarri ere eskaintzen dira.
Davide Conte pandero jole italiarraren tailerrak
Pandero tailerrak eskeiniko ditu Euskal Herriko probintzia ezberdinetan
Ametsa, Ekaitza-ren ikuskizun berria
Dantzari talde gaztea gara eta korronte kultural honi jarraituz, mota hauetako abestiei koreografia erantsi nahi izan diogu gure ikuskizunean.
Aiert Beobidek irabazi du Pasaiako Aurresku Txapelketa
Aiert Beobidek eskuratu du Pasaian jokatutako aurresku txapelketa. Bigarren aldiz eskuratu du txapel hori, 2001ean eskuratu baitzuen baita ere.
Pasaiako Aurresku Txapelketa
Datorren ekainaren 1ean, igandea, Pasai Antxoko gure Zumardian, Euskadiko XXIII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa ospatuko da.
Lasarteko Erketz-en webgunea
Lasarte-Oriako Erketz dantza taldeak bere web orria kaleratu du. Taldeari buruzko informazioaz aparte, dantzari txiki eguneko eta nazioarteko jaialdiko informazioa aurkitu daiteke: www.erketz.com
Dantzaz egitaraua abian
Ballet Biarritz, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak abian jarri dute Dantzaz egitaraua. Gaur hasi eta maiatzaren 25 bitartean dantzaren inguruko hitzaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta ikastaroak eskainiko dira. Egitarua hemen:
Eraiki Dantza Taldearen saioa Amaian
Datorren larunbatean, maiatzak 17an, Irungo Eraiki Dantza Taldeak dantza saioa eskainiko du Irungo Amaia kultur gunean arratsaldeko 19.00etan.
Dokumentuaren akzioak