Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzari Eguna Hazparnen
Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak datorren irailaren 25erako Hazparnen. Goizean talde guztien kalejira eta emanaldia, eta arratsaldean erromeria.
Basauriko Dantza Agerketa 2005
Bilbo, Andoain, Donibane Garazi, Areta, Kortes eta Zuberoako dantzariak ikusi ahal izango dira Basauriko 33. Euskal Herriko Dantza Agerketan. Irailaren 17an izango da 19.30etan Bizkotxalde parkean.
Gurutzeko Jaiak Portugaleten
Gurutzeko Jaiak direla eta gonbidatu gura zaituztegu irailaren 16an, barikuan, antolatuko dugun erromeriara.
Euskal Herriko dantzen jaialdia Galdakaon
Aurrera doa Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak 50 urteurrena ospatzeko prestatu duen egitarau zabala. Larunbat honetan Euskal Herriko dantzen jaialdia ospatuko dute eta sei dantza talde gonbidatu dituzte horretarako.
Dantza eta musika tradizional akademia abian Portugaleten
Portugaleteko Elai-Alaik Dantza eta musika tradizional akademiaren kurtso berriari ekingo dio. 2005-09-19an hasiko da kurtsoa eta 2006-06-19an bukatuko da. Ohiko ikasgaiak eskaintzen dira:
Arrateko Amaren dantzen estreinaldia
Dantza tradizio berri bat sortzera goaz. Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an. Uste dugu "tradizioak" berezkoa duela "berri" izatea, eta sortuko ditugun dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke. Mimoz prestatu ditugu dantzak, eta eskuartean dugun proiektua zurekin konpartitu nahi dugu.
Miarritzeko Maitaldia hegoaldera begira
Irailaren 9tik 18ra bitartean burutuko da Maitaldia dantza jaialdiaren 8. ekitaldia Miarritzen. Hamar egunetan 41 dantza ekitaldi antolatu ditu Filgi Claveriek gidatzen duen lantaldeak eta Europako hegoaldeko proposamenak izango dira aurtengo ardatz.
Dantza Donostia eta Bilboko jaietan
Donostia eta Bilboko aste nagusietan hainbat dantza talderen emanaldiak ikusteko aukera izan ohi da. Hauxe da aurtengo egitaraua:
Ibarratik eta soka-dantza Ibarran
Alurr Dantza Taldeak abuztuaren 24an, gaueko 22.30ean Emeterio Arrese parkean Ibarratik deituriko ikuskizuna eskainiko du. Taldeak egun horretarako honako egitaraua osatu du:
Aunitz urtez Hendaian
Abuztuaren 13an, Hendaian aurkeztuko da AUNITZ URTEZ, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritza artistikoaren pean antolatu den ekitaldia. Bidasoaldeko dantzak erakutsiko dituzte Irun, Hendaia eta Hondarribiko hainbat dantza taldeek, azken hilabete hauetan elkarlan sakona eginda gero.
Dokumentuaren akzioak