Dokumentuaren akzioak
Ballet Biarritz junior Cannes-eko Gazte Konpainien Nazioarteko Topaketan
Horrenbestez, hiru Konpainia Gazte horietako dantzariek egunero egin dituzte saioak eta, gainera, hainbat koreografia-tailerretan parte hartu dute.Halaber, talde bakoitzak bere ikuskizuna aurkeztu du eta, azken egunean, programa bakar bat sortu dute hiruen artean.
Ballet
Biarritz Junior-ek « IBILALDI » programa aurkeztu zuelarik, kritikak bereziki
laudatu zuen, honekin batera doan prentsa-artikuluan antzeman dezakegun bezala.
**********************************************************************
Ballet Biarritzek “Licornea” hartu du
Konpainia eder dinamikoa, freskoa eta alaia.
AURORE BUSSER
Gazteak dira, lirainak, dinamikoak, bikainak. Thierry Malandain koreografo ospetsuak zuzendutako Ballet Biarritz Junior-eko hamar dantzariek bihotzak hunkitu dituzte Licorneko Ballet Junior-en Nazioarteko Topaketako bigarren gau-ikuskizunean.
Ikuskizuna freskoa izan da, alaia, bikain prestatua, balet klasikoen eta horien partitura berrikusien historian zehar egindako xarmaz beteriko bidaia.
Eszena bakoitza hurrengoari josteko, dantzari gazteek —nor bere mintzairan— hitzaurre bat egiten dute. Guztiak ere dantzarako bokazioa izan dute oso gaztetatik, eta hainbat tokitatik etorri dira Ballet Biarritzekin bat egiteko: Bordele, Irun, Madril, Belgika, Britainia Handia, Bartzelona eta Cannes!
Jatorrizko koreografia horietatik, bereziki gustagarriak iruditu zaizkit Christine Grimaldiren “Paradisio” piezako zuriaren sotiltasuna —soinu-banda deitoragarria duen arren—, “Giselle”ren eta beste batzuen aldaerak bere egiten dituzten “Rêveuses” ameslariak, “Don Quichotte” eta, bukatzeko, Gershwinen “Obertura Kubatarra”ren kemena eta erritmoak, txalo-zaparradaren hartzaile; guztia ere Ballet Junior-en Topaketa honen prezioa ondo merezita daukan goranahi eta gogo biziko giroan murgildurik.
Dokumentuaren akzioak