Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abiatu dira maskaradak Maulen

Dokumentuaren akzioak

Abiatu dira maskaradak Maulen

2007/02/05 13:04

Maule-Lextarreko Urrats Berri elkarteko gazteek plazaratu dituzte aurten maskaradak. Gazteluan egin zuten taldeko argazkia eta ondoren kaleetan barrikadak egin zituzten. Garan irakur daiteke lehen emanaldi honetako kronika bat.

Goizeko barrikaden ondoren arratsaldean emanaldi nagusia eskaini zute Jean Bordaxarrek zuzendutako Urrats Berri elkarteko arizaleek. Aitzindarien dantzak, kautera eta buhameen barrabaskeriak, Kherestuen eta txorrotxen ofizioak, eta maskaraden ohiko aurkezpenak ikusi ahal izan ziren. Kauteretako bat "Matxu" izenekoa da eta bikote polita egiten du ohiko "Pitxu"rekin.

Asteburu honetan igandean izango da berriz maskarada, Athatzarren. Ikusi hemen aurten maskaradak izango dituen datak.

Hona hemen Mauleko maskaraden lehen agerrialdi honetako argazki sorta bat.Maule 2007 maskaradak 4Maule 2007 maskaradak 1Maule 2007 maskaradak 3Maule 2007 maskaradak 2






















Argazkiak: Iñaki Zugasti

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.