Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantzaren Nazioarteko Egunaren gala Donostian

Dantzaren Nazioarteko Egunaren gala Donostian

Victoria Eugenia Antzokia 2008/04/25 14:55

Dantzaren Nazioarteko Eguna datorren apirilaren 29an dela eta, Donostia Kultura eta Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak, gala bat ospatuko dute apirilaren 27an Victoria Eugenia Antzokian.

Gehiago irakurri

Dantzaren Eguna eta Gladys Faith-en mezua

Dantzaren Eguna eta Gladys Faith-en mezua

dantzan.com 2008/04/25 10:34

Badator apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburuan izango dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Gladys Faith Aghulas, koreografa hegoafrikarrak prestatu du. Hona hemen:

Gehiago irakurri

Beti Jai Alaik 40. urteurrena ospatuko du asteburuan

Beti Jai Alaik 40. urteurrena ospatuko du asteburuan

dantzan.com 2008/04/22 10:01

Bilboko dantza taldea sortu zela 40 urte betetzen dira eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Asteburu honetan bertan, larunbatean, lehengo eta oraingo dantzariak bilduko dituen jaia egingo dute. Ekainean Arriaga antzokian emanaldi berezia eskainiko du Beti Jai Alaik.

Gehiago irakurri

Verdini dantza taldea, Donostiako Giza Eskubideen VI. Zinemaldian

Verdini dantza taldea, Donostiako Giza Eskubideen VI. Zinemaldian

Iratxe de Arantzibia 2008/04/18 10:26

Igande honetan, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 17:00etan Verdini Dantza Taldearen Argira ikuskizuna izango da, Giza Eskubideen VI. Zinemaldian. Ikuskizun honetan Isabel Verdinik planteatzen du minusbaliotasunak dituzten pertsonak gizarte honetan ez ote ditugun gehiegi babesten.

Gehiago irakurri

Txakolin(a): Mozkortien dantza?

Txakolin(a): Mozkortien dantza?

Emilio Xabier Dueñas 2008/04/17 09:10

Garai batean zapore latz eta elaborazio handirik gabekoa zen txakolin(a); gaur, bilakaera txalogarriari esker, hemengo gastronomian ohiko kontsumoko osagai nabarmenetako bat da. Gauzak horrela, azken urteotan jatorrizko izendapena duen eskualde bakoitzak (Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Getariako Txakolina) denboraldiko uztaren eta emaitzaren aurkezpena egiten du, eta leku horietan izan ohi da, Bakion, Zarautzen… non, azken urteotan eta behin baino gehiagotan dantzatu den, izen bera daraman dantza: "Txakolin(a)".

Gehiago irakurri

Urduña Hiria Aurresku Txapelketa

Urduña Hiria Aurresku Txapelketa

Christian Alemany 2008/04/16 15:39

Maiatzaren 10ean Urduña Hiria Aurresku txapelketa izango da. Antolatzailea Fita Fik euskal soinutresna elkartea da.

Gehiago irakurri

Filipe Oihanburu: "Kritika oso onak erdietsi genituen, baina dirurik ez genuen ukan batere!"

Filipe Oihanburu: "Kritika oso onak erdietsi genituen, baina dirurik ez genuen ukan batere!"

Gari Otamendi 2008/04/15 08:09

Hizlari aparta da Filipe Oihanburu eta, laurogei urtetik gora dituen arren, indarrez gainezka mintzatzen da. Esparru askotan aritu da lanean eta badu zer kontatua. Eneko Bidegain kazetariak lagunduta, joan zen ostegunean Koldo Mitxelena kultur gunean egindako hitzaldi-elkarrizketatik dantzari buruz kontatutakoak jaso ditugu.

Gehiago irakurri

Donostia Dantzan erromeria apirilaren 19an

Donostia Dantzan erromeria apirilaren 19an

Bagera 2008/04/14 14:55

Apirilaren 19an Konstituzio plazan ohiko Erromeria izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00ak bitartean. Donostiako Udaleko Txistulari Taldea izango da jotzailea eta Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz aurkezle eta animatzaileak. Oholtza gainetik edo plaza erditik jendeari zer eta nola egin erakutsiko diote, baita giroa berotzen lagundu ere.

Gehiago irakurri

Dantzaren eta mugimenduaren zientziak ikasketak Madrilen

Dantzaren eta mugimenduaren zientziak ikasketak Madrilen

David Adame 2008/04/10 15:56

Madrileko Europar Unibertsitateak dantzaren munduarekin lotutako ikasketa berri batzuk plazaratu ditu. Dantzaren eta mugimenduaren zientziak gradua da titulazio berri hori eta Hezkuntza fisikoko eta kiroletako zientzia fakultatean eskainiko da.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzari Eguna Markina-Xemein-en egingo da

Bizkaiko Dantzari Eguna Markina-Xemein-en egingo da

dantzan.com 2008/04/10 13:22

Datorren maiatzaren 15ean ospatuko da Markina-Xemein-en Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak urtero antolatu ohi du ekitaldi hau.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak