Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaldi ibiltaria dantza tradizionala irakasten

Dokumentuaren akzioak

Dantzaldi ibiltaria dantza tradizionala irakasten

2009/01/12 17:16
  • Dantzaldi ibiltaria, ekimen honen baitan dagoen proiektuari emandako izena, dantza-tailer, dantza-saio eta erromerien bitartez dantza tradizionala praktikatzeko aukera eta espazioa ahalbidetuko duen proiektua da.
  • Urte osoan zehar 14 herrietatik zehar, dantza tradizonalaren estiloa bere naturaltasunean dantzatzeko aukera emango da antolatuko diren doako ikastaroen bidez.
  • Tailer ibiltari hauekin batera, ikastaro trinkoa antolatu da Plateruena Kafe Antzokian Aste Santuak arte, eta martxotik aurrera eta urte bukaera arte, hilabetero zapatu batez, erromeria herrikoia ere.
  • "Dantzazale Eguna" proiektuari zapatu honetan emango zaio hasiera Barakaldoko BEC-en, bazkari herrikoi eta erromeria batekin, non 150 pertsonen partehartea espero delarik.
  • Dantza tradizionala modu dibertigarrian ikasteko eta gozatzeko, www.aikotaldea.com webgunean edo 646 336 147 telefono zenbakian aurrez izena eman beharko da. Partehartzaile guztiei kamiseta bat eta CD bat oparituko zaie etxean euren kabuz praktika dezaten.


Informazio gehiago: www.aikotaldea.com

Aikon dantzan ikasteko beste modu bat badagoela uste dugu. Naturalagoa den beste modu bat, erlaxatuagoa eta dibertigarriagoa. Oinak mugitzen ditugu doinu bat entzutean, balantzaka hasten gara edo oinhatz-puntekin erritmoa markatzen dugu, musika sentitzen ari gara jadanik; dantzarako prest gaude jadanik. Musika jotzen eta dantzatzen dugu, baina gainera, partekatu eta irakatsi egiten dugu.

Dantzaldi Ibiltaria proiektua gaur goizean aurkeztu da Bilbon, BBKko Kultura Aretoan Patxi Laborda, Jon Maya, Larraitz Artetxe eta Sabin Bikandi dantzako maisu eta musikarien eskutik, Gorka Martínez BBK Fundazioko arduradunarekin batera.

Tailer ibiltariak eta ikastaro trinkoa

Euskal kulturaren baitan hain garrantzitsua den gure folklorearen berreskurapenarekin guztiz konprometituak gauden musika irakasle eta dantzari talde bat gara. Helburu honekin, dantza bizitzeko bizipen berriak bilatzen saiatzen gara eta horregartik jarri dugu "Dantzladi Ibiltaria" proiektua martxan.

BBKren babesarekin martxan jarritako ekimena berau, Bizkaiko txokoetatik zehar ibiliko den bi ordutako (19:00etatik 21:00etara) dantza-tailer ibiltariaz osatzen da. Hauetan, modu xume eta erraz batean, eta batez ere gertutasunez, dantzan ikasteko oinarrizko ezagutza bat eskeiniko zaie partehartzaileei eta guztion artean, dantzatzeko modu tradizionala berreskutatzeko espazio berriak sortu nahi dira.

Lehen edizio honetan, Bermeo, Bilbo, Erandio, Etxebarri, Gernika, Getxo, Gordexola, Igorre, Plentzia, Sestao, Sodupe, Urduña y Zaratamo herrietatik ibiliko gara.

  • Bermeo, otsailak 12
  • Bilbo, apirilak 30
  • Erandio, otsailak 19
  • Etxebarri, apirilak 16
  • Gernika, apirilak 2
  • Getxo, martxoak 5
  • Gordexola, otsailak 5
  • Igorre, urtarrilak 29
  • Plentzia, martxoak 12
  • Sestao, otsailak 26
  • Sodupe, martxoak 26
  • Urduña, apirilak 23
  • Zaratamo, urtarrilak 22


Partehartzea doakoa da; soilik www.aikotaldea.com webgunean edo el teléfono 646 336 147 telefono zenbakian aurrez izena ematea besterik ez da egin behar. Izena ematen dutenei, kamiseta bat eta etxean dantza praktika dezaten CD bat opari emango zaie.

Honez gain eta ikasten jarraitzeko, tailer ibiltariekin batera Aste Santuak arte astearteoro, ikastaro trinko bat emango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ikastaroaren iraupena ordu t`erdikoa izango da (19:30etatik 21:00ak arte) eta tailer ibiltarian bezala, partehartzeko aurrez izena besterik ez da eman behar.

Erromerian 

Baina ekimen honekin ez dugu nahi soilik gure kultur ondarearen zati garrantzitsu hau berreskuratu, suspertu ere nahi dugu. "Dantzaldi Ibiltaria" izenarekin, publiko zabalago eta gazteago batengana nahi dugu gerturatu ondare hau, herriko kiosko edo plazetan gure nagusiei begiratuz ikasten zeneko garaia ezagutu ez duten publikoarengana hain zuzen ere. Gaur egun, herriko plaza dantzarako espazio zabal bezala, historiara pasatu baita. Ikasketa egun, ikastetxe eta akademietara eramana izan da eta honenbestez, dantzak, bere balio sozializatzailea galdu egin baitu.

Beraz Aikotik, dantzarako estilo tradizionala eta naturala zabaltzeaz ez bakarrik, dantzarako espazio berriak berreskuratzeaz eta sortzeaz ere konprometitu gara. Horregatik gure ‘Dantzaldi Ibiltaria’-k, martxotik aurrera Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango du geldialdia. Bertan, betiko erromerietako giroa sortuko dugu zuzeneko musikarekin eta dantzan gozatzeko gogoa duen jende andanarekin. `Dantzaldi-erromeria´ hauek, tailer eta ikastaroak bezalaxe, jende guztiarentzat daude zabalik, errepertorio herrikoiaren aniztasuna ikusteko baliogarri direnak eta nola ez, gure aisialdian gure afizioak partekatzen duen jendea ezagutzeko aukera eskainiz. Honenbestez, martxoaren 7 eta 28an, apirilaren 18an, maiatzaren 9an, ekainaren 20an, irailaren 19an, urriaren 24an, azaroaren 14an eta abenduaren 19an gure dantzari berriek auren abilezia erakutsi ahal izango dute soka-dantzaren, jote eta fandango eta arin-arin-en erritmoekin.

‘Dantzaldi Ibiltaria’ren abiatzea ospatzeko datorren larunbatean, hilaren 17an, bazkari herriko bat egingo dugu eguerdiko 14:00etatik aurrera Barakaldoko BEC-en. Ondoren, Aiko taldeko musikari eta dantzariek, espero diren 150 lagunei taularatzeko eta festan parte hartzeko gonbitea luzatuko die. Bazkarirako izena eman beharko da 30 euroren truke.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.