Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak SGAEk musika tradizionalagatik kobratzen du

Dokumentuaren akzioak

SGAEk musika tradizionalagatik kobratzen du

2009/01/13 00:00

Ez da oraingo kontua. Lehenago ere irakurri izan ditugu horrelakoak, baina noizean behin mahaigainera ateratzen da berriz gaia. Musika tradizionalaren gaineko eskubideak dira aferaren muina. Berriki jakin dugu SGAEk 4.000 euro inguru kobratu dizkiola Jacako Pirinioetako folklore jaialdiari bertan jotako musika tradizionalaren eskubide moduan.

Jacan bakarrik ez, beste hainbat eta hainbat folklore jaialditan ere saiatu dira autore eskubideen gaineko kanona kobratzen, Portugaleteko nazioarteko jaialdian kasu.

Normalean jaialdi hauetako antolatzaileek ordaintzeari uko egiten diote, izan ere, bertan jotzen den musika edo atzerrikoa, edo tradizionala, edo autore jakinik gabea delako eta beraz, autore ezagunik ez egonda, ez dute ordaintzeko beharrik ikusten.

Jacan gertatukoarekin ordea, piztu da berriz polemika.

Dokumentuaren akzioak

2009/01/13 15:27

SGAEri buruz Vaya Semanitakoek egindako esketx ona: http://www.youtube.com/watch?v=SvCbMJNUS5A&feature;=related

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.