Dokumentuaren akzioak
Albisteak
XXVII Folklore Jardunaldiak: Materiarik gabeko ondarearen babesa
Urriaren 20 eta 21ean Ortzadarrek bere XXVII. folklorearen gaineko jardunaldiak ospatuko ditu Iruñean. Aurtengo gaia honakoa da: "Materiarik gabeko ondarearen babesa: ekintzak eta ondorioak"". Bi saio izanen dira, hitzaldi, mahai-inguruekin eta kontzertu bat.
Mutxiko erraldoia 15. urteurrena ospatzeko
Urriaren 23an Hendaiko Mutxiko Elkarteak bere 15garren urteurrena ospatuko du Mutxiko erraldoi batekin, Hendaiako Gaztelu Zahar pilota lekuan goizeko 11:30ean. Eguraldi txarra egingo balu, merkatuan egingo litzateke. Guztientzat irekia da.
Master class-a Nats Nus konpainiaren eskutik
Dantzaguneak gure antzoki edo sorgunetara etortzen diren konpainiak zuk gertutik ezagutu ditzazun nahi du. Horretarako, gure programazioan hilero master class bat antolatuko dugu.
Helduen dantza eta dantzaren heldutasuna
Azken asteotan, laurogei urtetik gorako dantzariak albiste izaten ari dira. "Oroitzen naiz ikuskizuna" batetik, berriki Andra Marik Intxaurragatar jotalariekin egindako grabazioa, dantzari beteranoen Gure Dantzak jaialdia... Dantzari helduak ikustea ez-ohikoa izan da zenbait urtetan eta zenbait testuingurutan, eta pena da, ongi ondutako dantzariak lanean ikustea plazer handia baita.
Mexico-ko Camerino konpainaren Anima La Fundicionen
Antzoki alternatiboen sarearen II. zirkuito iberoamerikarraren baitan, Mexikoko Camerino konpainiaren "Anima" lana eskainiko du datorren urriaren 15an eta 16an.
Dantzan Bilaka 2011: Koreografiak sortzeko prozesuak
Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak urteak daramatza Dantza laguntzeko programak sustatzen. DANTZAN BILAKA programa hau, zehazki, ikus-entzuleei beren lanak erakutsi nahi dizkieten koreografo hasiberriei zuzenduta dago.
Ibarra-Kaldu Elkartearen 45. urteurrena
Aurten 45 urte beteko ditu Ibarra-Kalduk, eta hori ospatzeko, besteak beste, txistularientzako elkarretaratze handi eta ireki bat antolatu dugu, jardunean dabiltzan txistularientzat zein "erretiroa" hartuta daudenentzat, Ibarra-Kaldu taldekoentzat zein beste taldearentzat.
Arratiko Jota eta porruen ikastaro sakona
Andra Mari Dantza Taldeak, orain urte asko egindako ikerketa-lan sakon baten ondoren, ia galduta zegoen jota eta porruak egiteko era berezi, aberats eta zaharrago bat ikasi zuen. Urteetan, taldeko partaide batzuk, Kepa Artetxek, Jon Zamalloak, Mikel Zamalloak, besteak beste, hainbat herri, auzo eta baserri desberdinetatik ibili ziren Gorbeialdeko erromerietan zehar dantza egiteko era desberdinak batzen.
Euskaldunak eta Dantza 7. jaialdia
"Kai" balletaren estreinaldia ikuskizunaren amaiera bikainena izango da, Jon Ugarrizak koreografiatuta, eta Itziar Mendizabala, Royal Balleteko lehen bakarlari hondarribiarrak dantzatua. Itoiz-ek ezagutarazi zuen Juan Carlos Perez-en "Lau Teilatu" eta Mikel Laboaren "Baga, biga, higa" kantek osatzen dute pieza honen soinu banda.
Aunitz Urtez: ezpata-dantzak eta ingurutxoak Argiaren eskutik
Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Argia dantzari taldeak Aunitz Urtez ikuskizun berria eskainiko du datorren urriaren 16an Bilboko Arriaga antzokian. Ezpata-dantzak, irradakak, soka-dantzak eta ingurutxoen inguruan apailatu du Urbeltzek ikuskizun berria.
Dokumentuaren akzioak


