Dokumentuaren akzioak
Dantzari Gazteen Bilboko 6. sariketaren txapeldunak
Dantzari Gazteen Bilboko 6. Saria burutu zuen pasa den abenduaren 10ean Asociacion Bilbao BAllet Elkarteak (ABBE) Bilboko Euskalduna Jauregiaren A-1 aretoan. Epai-mahaik aurtengo lehiaketako sariak Celia Davila, Agueda Garcia de Saavedra eta Beatriz Gijon-i ematea deliberatu zuen.
Celia Davilak (14 urte, Gasteizko Jose Uruñuela Udal Kontserbatorioa) eskuratu zuen lehen saria, 1.000 euro eta hurrengo "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzeko eskubidea, Coppelia klasikoaren interpretazioarekin. Bigarren saria, 600 eurokoa, Agueda Garcia de Saavedrak (16 urte, Madrileko Carmen Amaya Dantza Kontserbatorio Profesionala) jaso zuen, dantza estilizatuko "Zincalli" piezaren interpretazioagatik. Beatriz Gijon (15 urte, Gaztela eta Leon-eko Dantza Eskola Profesionala) izan zen hirugarren sariaren 300 euroak eskuratu zituena "Kortsarioa" piezaren aldaeragatik. Horiez gain, epai-mahaiak, aipamen berezi egin zuen Anne Etxebarriaren (14 urte, Bilboko Danza Libre eskola) lanagatik, "Txori Urdina" interpretatu baitzuen.
Madril, Burgos, Valladolid, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilbotik etorritako hamalau parte hartzailek erakutsi zituzten beren trebetasunak dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainar dantzako estiloetan.
Datuak
- Programa: Dantzari Gazteen Bilboko 6. Sariketa
- Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea (ABBE).
- Estiloak: Dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta espainar dantza.
- Sariak: 1.000 euro eta hurrengo "Euskaldunak eta dantza" jaialdian parte hartzeko eskubidea; 600 euro eta 300 euro.
- Epai-mahaia: Epaimahaia: Christina Lindegaard "La Canela" (bailaora eta flamenko irakaslea), Perfecto Uriel (Logroñoko Dantzaren Etxeko zuzendaria), Rosa Garcia del Castillo (ABBEko lehendakari-ordea), Jose Ramon Etxebarri (ABBEko aholkularia) eta Iratxe de Arantzibia (Unescoko dantzaren nazioarteko kontseiluko kidea, kazetaria eta dantza kritikaria).
- Tokia eta data: Euskalduna Jauregia (Bilbo), A-1 aretoa, abenduak 11, 19:30ean.
Dokumentuaren akzioak