Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

AMAraun

2023/03/04 19:00 Donostia, Larratxo Kultur Etxea

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Inês Campos: Coexistimos (Estreinaldia)

2023/03/05 19:00 Bilbo, La Fundicion

(Coexistimos) bat izatearen eta horrenbeste izateko desiraren desafioari buruzko metaforen bilduma da. Tigrea eta hezlea izatea, pailazo tristea eta irri-leherketa bat, hainbat gorputz bizitzea, zure ametsetako errealitatea izan nahia. Itsasoko olatuaren antzera, enbata horiek zeharkatu eta horietako bakoitzean izateko bete-betean.

Noraezean ibiltzea berez da helburu.
Horren eldarnio ona, ezen magia modura sentitzen baita.

Une bakoitzean zerbaitekin sinestea zintzoki.
Ondoren, sinesmenak alda daitezen uztea.
Errealitatea zentzumenen menderakuntzari dagokionetik abiatuz harago dagoena agerrarazten digun metafora bailitzan interpretatzea.
Metaforek adimenak gogoa interpretazio logikoekin lauso ditzan ekiditen du, bizitzan, hartan sakon eta misteriotsuago den haren adierazpena intuitzeko aukera emanez.

  • Kontzeptua eta interpretazioa: Inês Campos.
  • Diseinua eta soinua: Inês Campos, Filipe Fernandes, João Grilo.
  • Argiaren diseinua: Inês Campos, Mariana Figueroa.
  • Marrazkia – proiekzioa: Raphaël Decoster.
  • Eszenografia eta objektuak: Inês Campos, Mariana Figueroa, Marta Figueroa.
  • Kanpo begirada: Pietro Romani.
  • Eskerrak: Antonio Campos, Miguel Carneiro, Jorge Soares, JAS, Johannes Hallikas, Maria Lis, Feio, Ni Arauujo, Pedro Marques, Tiago Candal, Teia Campos, Tânia Carvalho.
  • Ekoizpen exekutiboa eta hedapena: Eira – Teresa de Brito eta Tiago Sgarbi, with the collaboration of Sandra Carneiro. EIRA Portugaleko Ministerioak (Kultura Ministerioa, Arteen Zuzendaritza Nagusia) babestutako arte-egitura bat da.
  • Laguntza: Portoko Udal Antzokia, Ferroko Antzokia.

Gehiago irakurri

Dantzaleku: Areto dantzak

2023/03/10 23:00 Azpeitia, San Agustin Kulturgunea

Areto dantzak egiteko aukera; besteak beste, salsa eta bachata doinuak.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Quo

2023/03/04 19:30 Arrasate, Amaia antzokia

Ba al da lekurik dantzarentzat? Dantzazen programa berria da Quo, hiru pieza koreografikok osatua, eta denentzako leku horren bila dabil, pandemiaren ondoren elkarrekin bat egiteko.

SAL, GIL HARUSH

SAL da Gil Harush-ek Dantzaz-entzat egin duen lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanak ditu oinarri, arrantzale-herrixka batean, non modernitatearen loturek ez baitiote biderik uzten tradizioen iraupenari, herriaren, herritarren, itsasoaren, naturaren arteko harremanen iraupenari

  • Koreografia: Gil Harush
  • Testuak: Gil Harush Musika: Paul Simon, George Frideric Handel
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain 

FOMO, GIL HARUSH

FOMO Gil Harush-en koreografia da, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingeleseko "fear of missing out"etik: pasatzen uzteko edo zerbait galtzeko beldurra), patologia psikologiko bat, honela deskribatua: «beldur antz orokorra, besteek esperientzia atseginak ote dituzten eta norbera horiek galtzen ari ote den». Antsietate sozial modu horren ezaugarri da «besteak egiten ari direnarekin etengabe loturik egoteko gogoa».

  • Koreografia: Gil Harush
  • Soinu giroa: Gul Harush
  • Argiztapen diseinua: Gil Harush, Asier Gómez
  • Jantziak: Gil Harush, Saioa Matxain

QUORUM, HILDE KOCH

Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, zeinean lankide izan baitira Paula Díaz konpositorea, Tytti Thusberg moda iraunkorraren diseinatzailea eta Alaine Arzoz argiztapen-diseinatzailea. Lau emakumeon elkarlana da pieza honen abiapuntua, zeinaren koreografia Dantzaz-eko dantzariekin batera idatzi baitu Koch-ek.

  • Koreografia: Hilde Koch, Dantzaz
  • Jatorrizko musika: Paula Olaz
  • Argiztapen diseinua: Alaine Arzoz
  • Jantziak: Tytti Thusberg
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermúdez

Gehiago irakurri

Dokumentala: Transmisioa

2023/03/03 20:30 Hiriburu, La Perle gela

Gehiago irakurri

Muxikoak

2023/03/12 12:00 Errenteria, Herriko Plaza

Hileko bigarren igandeetan ohikoa den bezala, Errenteriako Beti Prest elkarteak muxikoak antolatu ditu martxoaren 12an, eguerdiko 12:00etan. Tokia: Herriko Enparantzan (Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan euria egingo balu).

Gehiago irakurri

Familientzako mugimendu lantegia

2023/03/18 11:00 Hernani, Chillida Leku

Grabitatearekin dugun lehen kontaktua gure gorputzaren bidez egiten dugu. Gorantz salto eginez gero, lurrak erakartzen gaitu. Bada indar grabitatorio bat, gure gorputza eta Lurreko planeta erakartzen dituena. Masen arteko erakarpenaren ondorioz, erortzean norabide jakin batera joaten gara. Baina beste norabide batean joan gaitezke? Eta zer gertatzen da gorputzen arteko espazioan? Eta leku batetik bestera igarotzen den denboran? Dantzaren, gorputzaren eta mugimenduaren bidez, natura esploratu eta munduak nola funtzionatzen duen eta espazioarekin nola erlazionatzen garen jakin dezakegu.

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara

2023/03/31 19:00 Eibar, Errebal plazia

Dantzaldia Quico Puges eta Arkaitz Miner-ekin (arrabita, txeloa, mandolina...). Antolatzaileak: Kezka dantza-taldea eta Eibarko Udala - Kultura Saila

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Ikastaroa: Aragoiko jota

2023/03/25 10:00 Eibar, Ipurua kiroldegiko dantza gela

[Bertan behera]

Jotaren eta fandangoaren oinarrietara joango gara Aragoiko jotaren bitartez. Dantzan Ikasira etorriko dira Jesus Rubio eta Olga Leon dantzari aragoitarrak. Euren jotaren egoera eta bilakaera azalduko dizkigute eta jota dantzatzen jarriko gaituzte. Gure jota eta fandangoarekin alderatu eta nondik gatozen kokatzeko aukera izango da.

Euskal Herrian igaroko dute martxoko azken asteburua Leonek eta Rubiok. Martxoaren 24an Bilbao Musikan tailerra eskainiko dute, 25ean Dantzan Ikasi barruan ikastaroa emango dute Eibarren eta 26an Herrixa Dantzan dantzaldia emango dute Elgetako Espaloia kafe-antzokian.

Informazio gehiago: Ikastaroa: Aragoiko jota

Gehiago irakurri

AMAraun

2023/03/10 20:30 Soraluze, Herri Antzokia

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Kukai: Eta orain zer?

2023/03/10 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Espazio huts batean, ezerezaren aurrean… askatasunaren, erabakitzeko aukeren, proposatzen dizkidaten muga eta aukeren artean… Hogei urteko ibilbide baten ostean, pandemia baten ondotik… Ikusle, dantzari, sortzaile, musikari, teknikari, kudeatzaile… garen horretatik…

ETA ORAIN ZER?

Nola ekingo diogu esperientzia honi? Nola beteko da hutsa? Nola jokatuko dut nik? Nola jokatuko dugu guk?

Izango al da batzen gaituen sokarik?

Fitxa 

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Jon Maya
  • Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, HelenaWilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Junaid Jemal Sendi, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mitxelena, Euskal Herriko Gazte Orkestra
  • Koreografia: Jon Maya eta jokulariak
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Alessio Meloni
  • Dramaturgia, interpretazio eta koreografia asistentzia: Ximun Fuchs
  • Produkzioa eta kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya
  • Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
  • Jantzien eraikitzea: AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolako Neurriko Jantziak eta Ikuskizunetarako Jantziak Goi Graduko 2. mailako ikasleak
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo
  • Teaserr: David Bernués
  • Produkzioa: Kukai Dantza
  • Koprodukzioa: Teatro Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Malandain Ballet Biarritz, Teatros del Canal (Madrid)
  • Erakunde laguntzaileak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia – Gipuzkoa Coopera, Eusko Jaurlaritza, Etxepare Euskal Institutua, INAEM, Istituto Italiano di Cultura, Casa África
  • Babeslea: LABORAL KUTXA

Gehiago irakurri

Logela Multimedia eta Circle of Trust: Suirrealismoa

2023/03/16 19:00 Bilbo, Arriaga

Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu dituzte eta biziki ikusgarria den ikuskizun berritzaile bat plazaratu dute. Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituen sorkuntza.

Logela Multimediaren arte bisualek eta Zaragozatik datorkigun Circle of Trusten break dance harrigarriak bat egingo dute eszenan. Irudimenak eztanda egingo du erabat garaikidea eta gaztea den sormen-lan honen baitan.

1940ko hamarkadan, bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren. Horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logela Multimedia eta COT konpainiek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SUiRREALISMOA.

 Taldea

  • Konpainiak: Logela Multimedia eta Circle Of Trust.
  • Zuzendaritza artistikoa: Imanol Garaizabal.
  • Zuzendaritza koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”.
  • Dantzariak: Carmina Gimeno, Alberto Pardo Fran Sanchez, Marcos Pardo, Abel Escribano, Diego Bayona.
  • Musika: Ander Garaizabal & DJ PUT1.
  • Argiztapena: Fermín Izko.
  • Generoa: Dantza-Multimedia.

Gehiago irakurri

Noiz inoiz ez da galdu?

2023/03/25 20:15 Bilbao, ZAWP

Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.

Dantza garaikidea patinetan ez da ikusi ohi dugun sormen-lana. Arte esparru berrietan esploratzeko asmoarekin “roller dance” edo dantza patinetako koreografia txiki hau aurkeztu nahi dugu. Enara Gonzalezek kanta bat sortu eta zuzenean joko du. Jon Estefane eta Naroa Ruiz Monge patinetan arituko dira Natalia Mongeren zuzendaritzapean.
Koreografia honek badu istorio bat kontatzeko gogoa. Hiru gazte hauek horrela definitzen dute:

“Galduta nauenean betiko lekura noa, bakardadera. Beldur naiz besteei kontatzeko. Egia esan, ez dakit ezta nondik hasi ere ez. Neure buruan aurkitu baino besteengandik maitasuna itxaroten dut.

Dantza garaikidea (15 min)

Gehiago irakurri

Jon Maya eta Andrés Marín: Yarin

2023/03/14 20:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Gaurko urrats bakoitzak, biharko bide bat eraikitzen du. Luzatzen den esku baten aurrean marraztu, arnastu, pentsatu eta dantzatzen dugu. Eman eta jaso. Ez ditu sustraiak saihesten, haietara begira sakontzen du, bertan ereiten du. Elkarbanatuz, elkarrizketatuz, espazio komunak bilatzen ditu. Horrelakoxea da gure artea.

Yarin elkarrekin marrazten dugun etorkizuna da; ondokoaren begiradara garamatzan leihoa, sustraietatik abiatu eta etengabeko elkarrizketak argitzen duen hostoetara garamatzana. Yarin sustraia da. Yarin topaketa da. Yarin ‘bihar’ hitzaren sinonimoa da, eta ondokoaren lehioari egiten diogun begirada konplizea.

Sustraiak, sakonera, unibertsaltasuna, elkarbanatzeko grina… Jon Maya eta Andres Marín dantzarien ibilbidearen ezaugarri nagusiak dira. Mayaren euskal dantza eta Marínen dantza flamenkoa euren sorkuntza abiatzen den iturri nagusia dira. Bertatik abiatuta, biak etengabeko elkarrizketan sartzen dira beste kultura, lengoaia eta errealitate artistikorekin.

Proiektu honetan, Maya eta Marinek euren sorkuntza eta esperientzia batzea erabaki dute, bertan euskal kulturak eta flamenkoak dituzten elementu komunetan sakonduz, euren jatorrietan oinarrituta eta sustrai horietatik elkarrizketa sustatuta. Jatorri euskalduna eta flamenkoa duten dantzak bat egite nahiak batu ditu bidean. Julen Achiary kantari eta musikari baionarrak lagun dute oholtzan.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Emanuele Rosa & Maria Focaraccio: How to _just another Boléro

2023/03/14 16:45 Donostia, Viktoria Eugenia Klub Aretoa

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Lan hau “Boléro” mugimendu bakarreko orkestra-pieza ospetsuari buruzko dueto laburra da. Hemen, 18 irudi iragankor tenpo eten batean agertzen dira, inguruko errealitatetik bananduta bezala. Bi interpreteak, gatibu dauden animaliak bezala, indarrez estutzen dira espazio txiki baina beraientzat ezagun batean, non beren izaeraren nozioak eta oroitzapenak zein elkarrekin bizitzeko rola eta portaera galdu dituztela ematen duen. Kanpotik behatzen dituzte, zoo kaiola batean etxekotutako animaliak izango balira bezala, bata bestearen mende.

How to_ Just Another Boléro jokatzen, jotzen, kooperatzen, laguntzen, maitatzen... berrikasteko saiakera ezberdinen erretratu bihurtu nahi du, tonu dramatiko eta ironikoen arteko etengabeko aldaketak eginez.

  • Kontzeptua, koreografia, antzezlana: Emanuele Rosa, Maria Focaraccio
  • Argiak: Michele Piazzi
  • Dramaturgia laguntzailea: Carlotta Jarchow
  • Ekoizpena: EM+
  • Entitate ekoizleak: C&C company y S'ALA
  • Artistentzako gunea + entitate laguntzaileak: Morphine Raum, Berlin (DE), Network Anticorpi XL (IT), CURA Centro Umbro Residenze Artistiche, Corsia Of - Centro di Creazione Contemporanea, Micro Teatro Terra Marique.

Gehiago irakurri

Emanuele Rosa & Maria Focaraccio: How to _just another Boléro

2023/03/15 16:45 Donostia, Viktoria Eugenia Klub Aretoa

Amaia Elizaran: Ihir

2023/03/14 16:45 Donostia, Victoria Eugenia Klub Aretoa

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Ihir esperientzia iradokitzaile bat da, eszena pausatu eta delikatuagoekin pasarte energiko boteretsu eta deigarriak tartekatzen dituena. Amaia Elizaranen dantza bakar batek Liam Ó Maonlaí-k asmatutako soinu-errepertorioarekin, pianoa, harpa zelta, txirula eta ahotsa erabiliz, giro paregabea sortzen du.

Inprobisazioan oinarritutako pieza da, eta bidaia emozional argia egiten da, bereziki betierekoa eta amaitu gabea aztertzen duena.

  • Zuzendaritza: Amaia Elizaran
  • Jatorrizko musika: Liam Ó Maonlaí
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argiztapen diseinua: Sergio García
  • Soinua: Iñigo Egia
  • Argazkia: Etanowski, Iñigo Royo
  • Bideoa: Etanowski
  • Hedapena, komunikazioa: Jokin Elizaran
  • Antolakuntza: Amaia Elizaran

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Ihir

2023/03/15 16:45 Donostia, Victoria Eugenia Klub Aretoa

Ertza: Moor Krad

2023/03/14 10:45 Donostia, Gazteszena Aretoa

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

MOOR KRAD ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

Gehiago irakurri

Chey Jurado & Javito Mario: Samsara

2023/03/13 13:30 Donostia, Kutxa Fundazioa (Tabakalera)

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Gizakiak bere nortasuna galdu du bera kanpoan aurkitu nahi izateagatik; abiapuntu horretatik sortzen da betiereko ziklo batean zehaztasunik gabe pentsatzen aritzea, zein hareazko gazteluek eta ilusio-labirintoek osatzen duten eta SAMSARA izena duen; non haren irteera eta norberaren bilaketa helduko diren behatzailearen eta behatuaren arteko barruko dualtasuna amaitzen denean.

Prozesu horretan, Chey Juradok eta Javier M Salcedok gizakia eta bere bilaketa dantzaren eta akrobaziaren bidez interpretatuko dute. Samsara izenez ezagutzen den agertokia argiztapen atmosferiko aberats batek eta eguneroko ekintzetatik, paisaietatik eta ekintzetatik espresuki erregistratutako soinuek irudikatuko dute, artisten presentziak eta keinuek lagunduta. Euskadiko estreinaldia izango da.

  • Egilea: Chey Jurado, Javier M Salcedo
  • Musika: Nicolas Jaer, Kali Malone
  • Antzezleak: Chey Jurado, Javier M Salcedo
  • Banaketa: Patty Hinchado
  • Kudeaketa: Patty Hinchado

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Eclat

2023/03/10 21:00 Noanin, Kutur Gunea

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Gehiago irakurri

Berriketan: Arima

2023/03/10 20:00 Bergara, Seminarixoa

Proiektu hau Euskal Herriaren sustraietan jaio zen. Flamenko dantza eta txalaparta uztartzen ditu. Ttakuna pozez, dantzaren takoneoak txalapartaren kantan edo elkarri xuxurlatzen dioten gitarra eta kexuek osatzen dute ikuskizun honetako elkarrizketen joan-etorria eta sentipena. Ariman txalaparta edo ttakunaren soinuaz gozatu ahal izango dugu, baita alaitasunez egindako takoneoez ere, euskarazko kanta batek lagunduta, eta zortzikoekin batera gitarra eta kexu flamenkoak, lerro artean xuxurlatu eta elkarrizketek gordetzen duten sentimendua marrazten dutenak.
  • Txalaparta: Mikel Aveiro, Aitor Korta
  • Gitarra: Miguel Linares
  • Ahotsak: Eider Elorza, Ángel López de Toro
  • Perkusioa: Adrian Larrañaga
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras «La Pulga»

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: LOF Ladies On Fight

2023/03/11 19:00 Irun, Amaia KZ

LOF Ladies on Fight dantza-ikuskizun tragikomikoa da, eta emakumezkoen borroka librearen formatua du. Ring bat, lau borrokalari, final bat, eta batek bakarrik irabaz dezake.

Dantza eta umorea uztartzen dituen borrokaldian zenbait gai jarriko dira soken kontra: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa… Ikusiko dugu borrokalariak noraino heltzeko gai diren irabazle izateko. Nor duzu gogokoen?

  • Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Leire Otamendi, Begoña Krego, Helena Wilhelmsson eta Estibaliz Villa
  • Koreografia: Talde-sorkuntza
  • Jantzien diseinua eta artea: Azegiñe Urigoitia
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Musika-konposizioa: Nerea Alberdi eta David S. Damián
  • Makillajea eta ile-apainketa: Iratxe Artaza eta Ana Vega
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Diseinu grafikoa: Higi Vandis eta Curruscu
  • Banaketa: Rocío Pindado-Portal 71
  • Laguntzaileak: Alvaro Orellana eta Nerea Vesga Elizalde

Gehiago irakurri

AMAraun

2023/03/11 19:00 Astigarraga, Erribera Kulturgunea

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

InPut: El arte de no ser

2023/03/11 20:00 Gasteiz, Baratza Aretoa

Bertako Fest 2023ren barruan.

"El arte de no ser" zirriborro poetiko bat, menpekotasunaren esperientzian zehar bidaia fisikoa. Izatearen aldarteak koloreztatzen dituen hutsunea, isiltasuna, automatismoa, estresa, antsietatea, emozio eta sentsaziotik igarotzea. Pertsonaia eta objektu bat, telefonoa, eta mundu oso bat aitzinean, non existentzia berez beharrari lotuta dagoen. Telefonoa, mendekotasuna eta pertsonaiarekin duen harremana bultzatzen duen guztiaren paraleloa, bakardadearen betiko tabuaren alegoria.

  • Zuzendaria eta ideia: Aiala Etxegarai
  • Zuzendari laguntzailea: Judit Ruiz
  • Aholkularitza artistikoa: Guillermo Weickert
  • Dantzaria: Aiala Etxegarai
  • Akonpainamentu aktorea: Ena Fernandez
  • Akonpainamentu fisikoa: Judit Ruiz, Oihana Varela, Julen Aranzabal
  • Jantzia: Naiara Hernandez
  • Soinu-espazioa: Itziar madariaga
  • Erresidentziak artistikoak: Harrobia, garaion sorgingunea, Arriguana sala (muxikebarri antzokia), Arriola, kurtzio kultur etxea, DV8 faktoria sorkuntza, Arima dantza eskola.

Gehiago irakurri

Javier J. Hedrosa – Nestor Garcia: Fosc

2023/03/11 19:00 Bilbo, Lafundicion

Arte eszenikoetako ikus-entzulearen papera, artxiboa eta antzerki-esperientziaren memoria indibidual zein kolektiboa ikertu eta haren inguruko gogoeta egiten duen proiektu eszenikoa. Zer gogoratzen du ikus-entzuleak? Zerk utzi dio lorratza? Zerk egiten du antzokira itzul dadin? Horregatik, prestaketa eszenikoa besaulkien patioan kokatzen da eta ez “eszenarioan”; hain justu, hartatik tokiko ikus-entzule zenbait protagonista bilakatzen dira beren memoriak zuzenean kontatuz.

Bestalde, ikus-entzuleari eta bere esperientziei espazioa eta esangura emateko arte eszenikoetako ikus-entzule ezberdinak gonbidatzea erabaki genuen beren antzerki-memoriak partekatu eta horietako zenbait eszenaratzerako baliatzeko, antzerki-esperientzia egintza komunitario modura ulertuta, egile, obra eta ikus-entzuleek parte-hartze bera izanik eratzen den gertakizuna. Ikus-entzulearen begirada azpimarratzeko, prestaketa eszenikoa irauli egin dugu ekintza besaulkien patioan lekutuz, eszena hutsik utziz memoriari deitu eta berau proiektatzeko eremu gisa. Horrela, egile/dantzari rola eszenan piezako oso une jakinetan azaleratzen da, kontrapuntu modura.

  • Kontzeptua eta sormena: Javier J Hedrosa eta Nestor Garcia
  • Kolaboratzaileak: Rafael Ridaura eta Jose Julian
  • Bidelagun: Tatiana Clavel
  • Kanpo begirada: Sofia Asencio
  • Argien diseinua: Diego Sanchez
  • Ekoizpena: Javier J Hedrosar
  • Babesleak: Graners de Creació, Espai Inestable, Dansa València, La Nau Ivanow (Bartzelona), Centro Coreográfico de la Gomera, IVC.
  • Eskerrak: Santi de la Fuente, Laura Pastor, Fernanda Medina, Teatro de lo Aus- ente, Itziar Barriobero.

Gehiago irakurri

Javier J. Hedrosa – Nestor Garcia: Fosc

2023/03/12 19:00 Bilbo, Lafundicion

Alba Heredia: Íntimo

2023/03/12 19:00 Iruñea, Iturrama Civivox

Femkultur 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan. 

Íntimo ikuskizuna flamenkoaren eta gure arimaren sakonenean barneratzen da, sentimendu eta emoziorik ezkutatuenetaraino iritsita, baita gure barnean badirenik ere ez dakigun horietara ere. Sentitzen duguna bideratu eta gure emozioak mugimendu bakoitzean, nota bakoitzean eta intziri bakoitzean adierazten ditugu. Zuk ere ikuskizun hau bizi, ikusi, sentitu… behar duzu.

Gehiago irakurri

Lali Ayguadé: Runa

2023/03/13 12:00 Donostia, Gazteszena

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Beste mundu bateko ipuinak. Beste garai batekoak. Paisaia kaotiko honetan, bi gizakik hondakin artean ikertuko dute eta ahaleginduko dira berriro irudikatzen eta sentitzen behin izan zirena. Iragana begiesten. Pertsona errugabeak, zeintzuk hondakin horiek aliatu bihurtuko dituzten, errealitatea ulertu ahal izateko jokoetan. Runak agerian jarriko du iragan hauskor horren edertasuna, bizitzari heltzeko azken heldulekua, urria, dena. Mugimendu abstraktuaren eta gorputzaren bidez dimentsio eta pisuen tamainan, pertsonaia hauek garenaren esentziara itzuliko gaituzte: denborak eraldatutako gizakiak. Nola jarraitu aurrera Runa buruan dugula?

  • Interpreteak, koreografia: Lali Ayguadé, Lisard Tranis
  • Konposizio musikala: Miguel Marín
  • Zuzendaritza artistikoa: Lali Ayguadé
  • Koreografia: Lali Ayguadé, Lisard Tranis
  • Zuzendari laguntzailea: Fanny Cleyrat
  • Argiztapen-diseinua: Conchita Pons
  • Eszenografia: Martina Cabanas
  • Jantziak: Ferran Casanova, Cristian Betancurt
  • Eszenografia-laguntzailea: Sergi Perez
  • Ekoizpena, banaketa: Lali Ayguadé Company
  • Aholkularitza artistikoa: Jordi Oriol

Gehiago irakurri

Logela Multimedia eta Circle of Trust: Suirrealismoa

2023/03/15 09:30 Donostia, Intxaurrondo Kultur Etxea

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu dituzte eta biziki ikusgarria den ikuskizun berritzaile bat plazaratu dute. Dantza, interakzioa, bideo sorkuntza eta musika uztartzen dituen sorkuntza.

Logela Multimediaren arte bisualek eta Zaragozatik datorkigun Circle of Trusten break dance harrigarriak bat egingo dute eszenan. Irudimenak eztanda egingo du erabat garaikidea eta gaztea den sormen-lan honen baitan.

1940ko hamarkadan, bigarren mundu gerra piztu zen bitartean, Parisko kafetegiak hainbat diziplinatako artisten topaleku ziren. Horiek korronte artistiko berri bat sortu zuten: surrealismoa.

Artista surrealisten ezaugarrietako bat inkontzientea irudimenaren iturria dela erakustea da. Logela Multimedia eta COT konpainiek ezaugarri horiek ikertu eta artista horien lana berrinterpretatzen dute XXI. mendeko hizkuntzaren bidez: SUiRREALISMOA.

 Taldea

  • Konpainiak: Logela Multimedia eta Circle Of Trust.
  • Zuzendaritza artistikoa: Imanol Garaizabal.
  • Zuzendaritza koreografikoa: Alberto Pardo “Extremo”.
  • Dantzariak: Carmina Gimeno, Alberto Pardo Fran Sanchez, Marcos Pardo, Abel Escribano, Diego Bayona.
  • Musika: Ander Garaizabal & DJ PUT1.
  • Argiztapena: Fermín Izko.
  • Generoa: Dantza-Multimedia.

Gehiago irakurri

Alberto Velaco: Sweet dreams

2023/03/14 16:30 Donostia, Lugaritz Kultur Etxea

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Hainbat estilo artistiko uztartzen dituen proposamena, denboraren igaroaz, krisiaz eta nork bere buruari begiratzeaz hitz egiten duen lana. Enpatizatzeko eta identifikatuta sentitzeko ikuskizuna, topera bizi ahal izateko. Hitz egiten den dantza pieza bat. Beste pertsona bat izan ahal izatea, eta gure erabakiak, gure bizi-eredua, gure nahiak eta harremanak baldintzatzen dituen hori aldatzean pentsatzea. Baina ezinezkoa da itxaropenak betetzea, eta ez dugu merezi etsipenean bizitzea.

Umorezko ikuskizun honetan negar egiten da, eta playback-ak eta sukaldaritza saioak batzen dituen drama ere bada. Baina, hala ere, bizitzeko gogoari buruzko ikuskizuna.

  • Sorkuntza, antzezleak: Alberto Velasco
  • Laguntzailea: Maria Pizarro
  • Eszenografia: Alessio Meloni
  • Jantziak: Sara Sánchez de la Morena
  • Soinu gunea: The New Carrot Studios
  • Argiztapena: Abel García, Alberto Velasco
  • Teknikaria: Abel García
  • Karteleko argazkia: Dominik Valvo
  • Zuzeneko argazkia: Juan Borgos
  • Diseinua: Laura Velasco
  • Bideo promozionalaren zuzendaritza: Afi Oco
  • Bideo promozionalaren kolorea: Carmina Riquelme
  • Zuzeneko bideoaren grabazioa: The Black Cactus Studios
  • Zuzeneko teaserraren zuzendaritza: Guillermo Centenera
  • Zuzeneko teaser-aren ekoizpena: Marta Hita
  • Komunikazioa, prentsa: Josi Cortés
  • Agentea: Representante Mesala Films
  • Zeinu hizkuntzara egokitutako aktorea: Laura Castillo

Gehiago irakurri

Alberto Velaco: Sweet dreams

2023/03/15 16:30 Donostia, Lugaritz Kultur Etxea

Led Silhouette: Zakurrak

2023/03/15 11:00 Donostia, Gazteszena

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Zakurrak

2023/03/15 19:30 Lezo, Gezala Auditoriuma

Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte

Gehiago irakurri

Larrua: La casa vacía

2022/03/16 11:00 Donostia, Gazteszena

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Hil berri den artista baten eta bere bikotekidearen istorioa kontatzen du. Biek artearekin, maitasunarekin, ahanzturarekin, bakardadearekin, memoriarekin, hauskortasunarekin eta hutsunearekin duten harremana. Kontatzea, bere bizitzako istorioez hitz egitea, sendatu ahal izateko eta ahaztu ahal izateko.

La casa vacía Dantza-Antzerki-Dokumental pieza bat da, eszenak collage bat balira bezala zatikatzen dituena. "Bizitzaren, irudien eta oroitzapenen collage bat". Interpreteak collage horren parte dira hainbat egoeratan, aktiboki parte hartuz oroitzapen horietan, eta beste batzuetan horien lekuko eta ikusle izaten dira. Pieza honetan, dantza garaikidea antzerkiarekin batera bizi da, artista plastiko ezagun baten bizitzan mapa eta ibilbidea markatzen duen dokumental bat grabatuz, eta interpreteak istorio horietan murgiltzen dira, modu ezberdinean.

  • Koreografia: Jordi Vilaseca
  • Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Antzezleak: Ainhoa Usandizaga, Begoña Martín, Maddi Ruiz de Loizaga, Ingrid Magriñá Martínez, Aritz López Gómez
  • Espazio eszenikoa: Enric Planas
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Aritz López, Gasteizko Udal Antzoki Sareak, Dansa Metropolitanak eta La Faktoriak elkarlanean ekoitzitako ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Burgos New York dantz: Continuum + The conversation + Raiz

2023/03/16 11:25 Donostia, Viktoria Eugenia Klub

Dferia 2023 erakustazokaren barruan.

Bi saio: 13:00 + 16:45

Hiru dantza piezak osatutako emanaldia:

Continuum (Cuba)

Zenbat eta garbiagoa eta lasaiagoa izan gure kontzientzia, orduan eta prestatuago egongo gara heriotza prozesu natural eta saihestezina bezala onartzeko. Heriotzak ematen dio zentzua bizitzari, badakigu haren berri bizirik gaudelako, hemen eta orain.

  • Koreografia: Niosbel Osmar González Rubio.
  • Interpreteak: Julio José León Torres.
  • Musika: Pepe Gavilondo, Sarah Gutiérrez, Los escondidos abestia Joao del Montek osatu eta interpretatua.

The conversation (Italia)

Energia batek erakarrita, inguruan dagoenaz jabetzen ez diren bi izaki bizidunek elkarrizketa isil batean elkar ezagutzen dute, edertasuna eta beren espazio pertsonal eta intimoa partekatzeko zailtasuna aztertzera eramaten dituena. Oreka hauskor hori bestearen gainetik jartzeko senak hausten du: ez entzuteak eta ez enpatizatzeak beren askatasuna oztopatzera eta erreprimitzera eramaten ditu. Bereizketaren bidez, beren indibidualtasuna berraurkitzen dute eta euren artean erlazionatzeko beharra ulertzen dute, baina oraingoan kontzientzia heldu batekin, gorra izateari uzten dion elkarrizketa batean, sakonki barnekoi bihurtzeko.

  • Koreografia, interpreteak: Giovanni Matteo Patruno, Alessandra Ruggeri.
  • Musika: Kangding Ray – NN/Peaks Flore - Coded Language Dictaphone - The conversation.

Raiz (Espainia)

Nire erosotasuna hasten den lekuan nire askatasuna amaitzen da. Nortasuna izateko bizioak hartzea da egiten dudana, ez al dugu denok egiten? Zerbaitek balio dit eta hobeto sentitzen naiz, mina baretzen du, orduan errepikatzen eta errepikatzen hasten naiz deskubritzen nauten arte eta ezin dut ezkutatu, orain are min handiagoa ematen du, agian pasatzen utzi beharko nuke eta berriro errepikatzera mugatu.

  • Koreografia, dantzariak: Chey Jurado (José Jurado Giles).
  • Musika: Noon Hill Wood Richard Skelton // Origin of the World, Erik Truffaz and Murc.

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2023/03/25 11:30 Ordizia

Goizaldi dantza taldearen 75. urteurreneko ospakizunen barruan ezpata-dantza plazaratuko dute Ordizian martxoaren 25an, 12:00etan udaletxetik aterata, kale nagusiko Pujanaren jaiotetxean ezpata-dantza; ondoren, alde zaharrean ezpata dantzari segizioa eta 12:30ak aldera Plaza Nagusian Goizaldi (Donostia) eta Amets Bide (Ordizia) taldeen emanaldia.

Gehiago irakurri

Andreen aurreskua

2023/03/19 13:00 Bilbo, Deustu, San Pedro plaza

Deustuko jai batzordeak eta Bihotz Alai dantza taldeak antolatuta, andreen aurreskua dantzatuko da Deustuko San Pedro plazan. 1999. urtean berreskuratu zen soka-dantza hau, Iñaki Irigoienek bildutako dokumentazioan oinarrituta. 

Gehiago irakurri

AMAraun

2023/03/17 20:00 Zumaia, Aita Mari

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

AMAraun

2023/03/24 19:00 Lazkao, Areria Kultur Gunea

2023/03/18 19:00 Bilbo, San Frantziskoko komentu zaharreko aztarnategia

MusEkintza 2022/2023 jaialdiaren barruan.

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Gehiago irakurri

Dantza Gaua: Batu + Out of silence + El arte de no ser

2023/03/18 20:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Batu       

BATU dezagun. Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zehar egindako bidaiarekin..

  • Koreografia: Myriam Perez Cazabón
  • Zuzendaritza: Ion Estala
  • Interpreteak: Myriam Perez Cazabón, Borja Bordonabe

15 min.

Out of silence 

Iluntzeko laztan leuna.
Xuxurla bat bizkarretik.
Abisu bat, hotzikara bat.
Kontatu gabe geratzen den istorioa.
Odola izozten duen isiltasuna.
Odola geratzen bazara, ahaztu egiten zait joaten bazara…

  • Zuzendaritza eta koreografia: María Andrés
  • Interpreteak: Denis Martinez, María Andrés

15 min.

El arte de no ser                                                                                                               

El arte de no ser, zirriborro poetikoa, mendekotasunaren bizipenari buruzko gorputz-bidaia. Hutsetik, isiltasunetik, automatismotik, estresetik, antsietatetik, emozioetatik eta sentipenetatik igarotzea, izakiaren gogo-aldarteak tindatzeko.

Pertsonaia bat eta objektu bat, telefonoa, eta mundu oso bat aurrean, non existentzia berez lotuta dago beharrari.
Telefonoa, adikziora bultzatzen gaituen guztiarekiko paralelismoa eta pertsonaiarekin duen harremana, bakardadearen tabu eternalaren alegoria.

  • Ideia, zuzendaritza eta interpretazioa: Aiala Etxegarai

45 min.

Gehiago irakurri

Oinkari: Dantzari Eguna

2023/03/18 11:30 Villabona

Egitaraua:

  • 11:30 Dantzarien kalejira herrian zehar Arroako plazatik abiatuta.
  • 13:00 Dantza emananaldia Errebote plazan.

Gehiago irakurri

iXa mugimenduaren unibertsoak: Aitzindariak

2023/03/25 20:00 Zangoza, Carmengo Auditorioa

Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi-tanta bakoitzeko, Aitzindariak milaka emakume elkartzen ditu dantza-esperientziaren aitzakiarekin. “Clichea” du lagun eta generoari buruzko aurreiritziak suntsitzen ditu.
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten emakume aitzindariak omentzen ditu, borrokan jarraitzen dutenei laguntzen die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak oroitzen ditu.
Modelatzea eta naturaren poetika baliatuz, Aitzindariak ateak irekitzen dizkio ikusleari arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sar dadin, norbanakoa maitatu eta errespetatzen duen munduan barnera dadin, baina, batez ere, gizakiaren indibidualtasuna eraldatu nahi du gizarte berdinzalea erdietsi nahian.

Gehiago irakurri

Debagoiena bailarako Dantzari Eguna

2023/04/01 11:30 Oñati

Apirilaren 1ean Oñatin Debagoiena bailarako dantza taldeetako dantzariek bailarako Dantzari Eguna antolatu dute. Parte hartuko duten taldeak: Arrasateko Arrostaitz dantza taldea, Aretxabaletako Leizarra dantza taldea, Antzuolako Oinarin dantza taldea, Arrasateko Lore Gazteak dantza taldea eta Oñatiko Oñatz dantza taldea.

11:30etatik aurrera Oñatiko kaleak girotuko dituzte, eta 12:00etan Foruen Enparantzan ekitaldi izango da. Eguraldia txarrarekin ekitaldi nagusia Oñatiko kiroldegian ospatuko litzateke.

Gehiago irakurri

Bolant Eguna

2023/04/09 09:15 Luzaide

Pazko asteburuan Luzaiden Bolant Eguna osaptuko dute. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin, baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak Pazko igandez. Hona egitaraua:

Larunbata:

  • 19:30ean: Kalejira herriko karriketatik.
  • 20:30ean: Dantzak herriko plazan eta taloak.

Igandea:

  • 9:15 Kalejira
  • 10:00 Pekotxeta eta Benta auzoetara bisita.
  • 12:00 Dantza ikusgarria Santiago Plazan.
  • 17:00 Arretxe frontoian emanaldia.
  • 21:30 Afari herrikoia.
  • 00:30 Gaupasa Iratzar taldeak alaiturik. Ondotik, DJ Beñat Alberro.

Gehiago irakurri

Bolant Eguneko entsegua

2023/04/08 19:30 Luzaide

Jeiki dantza taldearen emanaldia

2023/03/25 18:00 Agurain, Harresi Aretoa

Aguraingo Jeiki dnatza taldearen emanaldia martxoaren 25ea, 18:00etan, Aguraingo Harresi Aretoan.

Gehiago irakurri

Osa + Mujika: Abundance

2023/03/26 19:30 Lezo, Gezala Auditoriuma

Desioari eustea ordena publikoari eustea da, baina baita dike bat altxatzea ere, beste persona batzuekin izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean. Desioa askatzeak, aldiz, areagotu egiten ditu gure zentzumenak, baina erreakzio kimiko orori dagokion bezala, kaosa sortzea eragiten du.

Osa + Mujika konpainiaren oholtzarako laugarren dantza pieza izango da Abundance. Plazera eta desioa landuko dituen lan honek 50 minutu inguru iraungo ditu eta 5 interprete izango ditu. Aurreko lanetan bezala gai nagusiari paraleloan gizarte gaiak jorratuko ditugu, talde anitza taularatuz eta arlo estetikoa, dramaturgia eta koreografia osotasunean landuz.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basotik itsasora 2.0

2023/03/26 19:00 Aranguren, Kultur Etxea

BASOTIK ITSASORA 2.0 formatu hibridoa osatzen duen proposamen bateratua da. Beñat Gerekak sinatzen duen ‘Basotik itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko zati bat pasatzeak osatzen du formatu hibridoa, eta, ondoren, Josu Mujikaren ‘Basoa’ lana antzeztuko da.

Haren besaulkiei buruz, ikusleek ‘Basotik Itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko laburpena ikus dezakete. Beñat Gerekak sinatu du, eta iraganaren eta orainaren arteko mugak, giza migrazioak eta errefuxiatuen drama islatzen ditu. Haren begirada Gurs-en pausatzen da, Pau inguruan dagoen kontzentrazio-eremuan, non Hirugarren Errepublika frantsesak eremu bat eraiki baitzuen 1939an Espainiako gerraosteko milaka desplazatuak hartzeko. Nazien inbasioaren ondoren, leku hura kontzentrazio-eremu bihurtuko zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta, 1946an, estatu frantsesak bere arrastoa ezabatu eta baso bat antolatu zuen. Baso horren eta historia haren aztarnen gainean —eta errepikatzeko beldurraren gainean—, Beñatek bidaia poetiko bat egiten du itsasorantz, eta haren gainean etorkizun hobea bilatzeko itxaropen arriskutsua zabaltzen dutenak.

Hitzaurre horren ondoren, hamar interpretek hartuko dute parte ‘Basoa’ eszenatokian. Pieza hori Josu Mujikak koreografiatzen du, Iñaki Salvadorren konposizio musikalen bidez. Ahots horiek, Gurs eta errefuxiatuenak, zortzi koadro eszenikotan artikulatutako koru-lan baten abiapuntua dira, emozioa, fisikotasuna, samurtasuna eta oroimena bateratzen dituena. «Dantza bat, konpainiarena, oso fisikoa, ondo mugatua; lur askokoa, baina erortzen denaren bertikaltasuna gailentzen da, bai, baina altxatu egiten da; eta, beti ederra, optimismo-puntu batekin kabaretetik pasatzean, Gursen eremuak zituen kultura-etxetxetxoen oroitzapenean: kultura, alderdi guztietan, itxaropena elikatu eta bizitzari heltzen diona» (idatzi du Tealdobnavarrok).

Zinemak mundu osoko belaunaldien bizitza markatu duten istorioak, gertaerak edo kontakizunak harrapatzea ahalbidetu badu, dantza gai da une horiek behatzen duen begirada garbia baino behar ez duen leku unibertsal batera eramateko. Bi hizkuntza edo poesiak aurrez aurre begiratzen dira orain, Dantzaz-ek —eta konpainia inguratzen duen familia handi horrek— forma eta diskurtso berriak aztertzen dituen proiektu batean, artea, oroimena eta gogoeta eskutik joan daitezen.

Gehiago irakurri

Sine Qua Non Art: O Futuro é ancestral

2023/03/26 19:00 Bilbo, La Fundicion

O Futuro é ancestral obrak “gorputza-eszenografia”, gure inguralde fisikoa eszenario mugikor gisa, hiri ingurunearekin solasaldia bailitzan, eta hirien eraikuntza behatzen ditu.

Solasaldia zementuarekin, lehengaia, gure mendebaldeko jatorriaren metafora sozial modura, non arbasoak desagertutako kultura legez ikusten baitira, berriro konektatu nahiko genukeen zer ideal gisa.

O Futuro é ancestral XXI. mendeko gorputzen erakusketa-performance-manifiestu modura aurkezten da. Plastikoaren eta zementuaren eraginpean ipinitako hiru gorputzen erakusketa bat.

Elementu artifizialez apaindutako larruazala, gorputzera zementua itsatsita dantzan, horrela irudi titanikoak eraikiz, beste performer batzuei eta publikoari, mantsotzeko eskatzen digutenak, “ezinbesteko desazkunde” batera joan gaitezen, gure arbaso unibertsalengana itzultzeko, gure sustraiekin berriro konekta gaitezen, hemen eta orain.

Gorputza paisaia potentzial modura, metafora sozial gisa.
Larruazala jantzi gorputzaren arkitektura agerrarazteko. Berau ezkutatzea haragia azaleratzeko.
Iragandako beste hamarkada batzuetan abandonatutako eskultura-pieza bailitzan, biluztasuna ahaldundu egiten da, plastikozko pop dekorazioari esker. Larruazala bereizten duen muga modura ez, baizik eta elkar komunikatu egiten duten lurralde modura erakutsiz.

  • Kontzeptua: Christophe Beranger & Jonathan Pranlas-Descours
  • Kolaborazioa: Ikusizko artea: Fabio Motta
  • Performance: Christophe Beranger, Jonathan Pranlas-Descours, Felipe Vian, Fabio Motta
  • Dramaturgia: Georgina Kakoudaki
  • Administrazioa: Denis Forgeron

Gehiago irakurri

Dantza inklusiboa

2023/03/28 17:30 Azpeitia, Sanagustin kulturgunea

Gautena eta Marea Urdinak gizartea autismoaren inguruan kontzientziatzeko duten helburuari jarraiki dantza inklusibo saioa antolatu dute Urdinduz 2023 ekimenaren barnean.

Gehiago irakurri

Andoni Mutiloa: Sex sua (entsegu irekia)

2023/03/30 19:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

SEX SUA obra koreografikoren entsegu irekia gidatuko du Andoni Mutiloak.

Andoni Mutiloa sortzailearen lana gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Andonik berak bideratuta, artista moduan egiten ari den ez ohiko ibilbideari buruzko xehetasunak emango dizkigu. Horrez gain, bere azken ikuskizuna den Sex Sua musikalaren sormen prozesua nolakoa izan den azalduko digu.

Sarrera doakoa izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

Gehiago irakurri

Ertza: Moor Krad

2023/03/31 20:30 Donostia, Gazteszena Aretoa

Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzal hori. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen ditugun gure alderdiez osaturiko itzala. Gure izaerako zati bat ez balitz bezala, izaera horren gela ilunenean izkutatzen goazelarik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Ez dute beldurrik, izan ere beldurra, aurretik ezarritako arauen kontra jokatzen dugunean soilik azaltzen bait da. MOOR KRAD-en ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik… Hemen dena argitara ateratzen da. Ikusten duzun zerbait ez bada zure gustukoa, ez begiratu; eta oraindik ere ezegonkortasuna sortzen badu zugan, agian bizkar gainean daramazun zaku horretan bilatu beharko zenituzke arrazoiak.

Puruak jaiotzen bagara ere, gure izaerako ze alderdiak botako ditugun zakura erabakitzen pasatzen dugu gure haurtzaroa eta gaztaroaren parte handi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Antzezleak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martínez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui
  • Koreografia: Asier Zabaleta antzezleen lankidetzarekin
  • Jatorrizko musika: Marc Kanou (John Dowland-en eta Henry Purcell-en abestien bertsioak)
  • Argien diseinua eta alderdi teknikoa: Junky Mayo
  • Soinua eta teknikariak: Eragin Stac
  • Eszenografiaren diseinua: Pello Artola
  • Jantzien diseinua: Iosu Yeregui
  • Produkzioa: Ertza Sorkuntza Artistikoa SL

Gehiago irakurri

Jesús Carmona: The game

2023/03/31 20:00 Bilbo, BBK Aretoa

*Flamenco BBK zikloaren barruan

The Game Flamenkoaren hizkuntzaren barruan askatasun artistikorako pentsatutako ikuskizuna da. Antzezleek bat egiten dute arteaz gozatzeko, kontenplaziorik gabe, eta kantua, dantza eta ukitua narratibaren zerbitzura jartzen dira, mundu oniriko batean murgilduz, non joko desberdinak diren eszena bakoitzaren motorra. Joko bakarrerako hiru bateko.

  • Dantza: Jesús Carmona
  • Ahotsa: José Valencia
  • Kitarra: Juan Requena

Gehiago irakurri

AMAraun

2023/03/31 22:00 Etxarri-Aranatz, Antzokia

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

  • Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
  • Gidoia: Oihana Iguaran
  • Koreografia: Amaiur Luluaga
  • Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Antonio Ruz konpainia: La noche de San Juan

2023/04/01 19:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Ballet hau 1939. urtean Gerra Zibilaren gorabeherak zirela eta argitaratu gabe gelditu zen. Sortu zenetik laurogei urtetik gora pasatu direnean, Juan March fundazioak, Gran Teatre del Liceurekin batera ekoitzita, ballet hau berreskuratu du. Maitasuna da istorioaren gai nagusia, eta ekintza San Joan bezperan, gauez eta goizez, gertatzen da Isilen, Pirinioetako herri txiki batean. 

Musika Roberto Gerhardena da, eta herri-abestien aipamenez beteta dago. Oraindik horietako asko Kataluniako landa-eremuetan diraute. Joan Junyerren dekoratu eta figurinak argitaratu gabeko lehenengo proiektutik kontserbatu ziren, eta Pirinioetako paisaia eta jaietan, bai eta eskualdeko arte erromatarrean ere oinarrituta daude. Bien laguntzaz, Ruzek, bere hitzetan, uneko dantza- pieza ardaztu du, antzezlan eta dinamismo kutsuarekin, eta eraginkortasunez eta artifiziorik gabe taularatzen da.

  • Musika: Roberto Gerhard
  • Eszenografia: Joan Junyer
  • Argumentua: Ventura Gassol
  • Dantza eta koreografia lankidetza: Bea de Paz, Elia López, Carmen Fumero, Begoña Quiñones, Pau Aran, Miguel Zomas, Julián Lazzaro
  • Zuzendaritza eta koreografia: Antonio Ruz
  • Pianoa: Miguel Baselga
  • Figuringilea: Rosa García Andújar
  • Argiztapen diseinua: Olga García (AAI)
  • Iraupena: 65 minutu

Gehiago irakurri

iXa mugimenduaren unibertsoak: Aitzindariak

2023/04/01 20:00 Valtierra, Kultur Etxea

Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi-tanta bakoitzeko, Aitzindariak milaka emakume elkartzen ditu dantza-esperientziaren aitzakiarekin. “Clichea” du lagun eta generoari buruzko aurreiritziak suntsitzen ditu.
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten emakume aitzindariak omentzen ditu, borrokan jarraitzen dutenei laguntzen die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak oroitzen ditu.
Modelatzea eta naturaren poetika baliatuz, Aitzindariak ateak irekitzen dizkio ikusleari arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sar dadin, norbanakoa maitatu eta errespetatzen duen munduan barnera dadin, baina, batez ere, gizakiaren indibidualtasuna eraldatu nahi du gizarte berdinzalea erdietsi nahian.

Gehiago irakurri

iXa mugimenduaren unibertsoak: Aitzindariak

2023/04/02 19:00 Ribaforada, Kultur Etxea

Arnasketa bakoitzeko, malko bakoitzeko eta izerdi-tanta bakoitzeko, Aitzindariak milaka emakume elkartzen ditu dantza-esperientziaren aitzakiarekin. “Clichea” du lagun eta generoari buruzko aurreiritziak suntsitzen ditu.
Berdintasunaren aldeko borroka hasi zuten emakume aitzindariak omentzen ditu, borrokan jarraitzen dutenei laguntzen die eta irabazteko aukerarik izan ez zutenak oroitzen ditu.
Modelatzea eta naturaren poetika baliatuz, Aitzindariak ateak irekitzen dizkio ikusleari arima indartsu eta borrokalarien unibertsoan sar dadin, norbanakoa maitatu eta errespetatzen duen munduan barnera dadin, baina, batez ere, gizakiaren indibidualtasuna eraldatu nahi du gizarte berdinzalea erdietsi nahian.

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: So Egin

2023/04/01 19:00 Bidart, Kirolak

Apirilaren 1ean Kirolaken, Uhabia Ikastolak euskarazko irakaskuntzaren aldeko ekitaldi-ikuskizuna antolatu du: Zarena Zarelakoren "So egin" sorkuntza berria. Ganbaran egiten den ikuskizun berri honen bitartez, dantzariek 15 urte baino gehiagoz konpartsaren arrakasta izan duten dantzei bizia emango diete.

19:00etatik aurrera ateak zabalik egongo dira bertan dauden janari postuak aprobetxatzeko, ikuskizuna 20:30etarako antolatu dute eta orduan DJ Yakadansé-k hartuko ditu mahai-inguruak, ikusleek eta dantzariek elkarrekin arratsaldea jarrai dezaten. Freskagarri eta ostalaritza postuak Uhabia Ikastolako ikasleen gurasoak izango dira.

Gogoratu sarrerak Bidarteko Turismo Bulegoan edo Kaixo asso bidez erreserbatu behar dituzula.

Gehiago irakurri

Roberto Olivan: Gold

2023/04/02 19:00 Donostia, Gazteszena

Oso soslai desberdineko dantzariak biltzen dira agertokian, eta kolore sorta askotariko hori gizarteko aniztasunaren isla da: ijito-sustraiko dantzari bat, akondroplasia duen beste dantzari bat, gaztetasunaren indar guztia eta bere ahultasunak eta bere belaunaldiarenak dituen interprete bat, bere ekarri guztiarekin, bere ibilbide eta adinarekin.

Orainaldi honetatik, non gizakiak, itxura hutsen distirak itsuturik, bidea galdu baitezake, Gold elkarbizitzarako, tolerantziarako, aniztasunerako eta norberaren burua onartzeko gonbita da. Gune bat da, non norbanakoak, bere zaurgarritasuna eta guzti, aurre egiten baitie bizitzako erronka eta trabei, edertasuna ere ahultasunaren parte baita. Pieza hau jaio da ikus-entzuleen bistan jartzeko ezen gizaki guztiak direla sentiberak eta hauskorrak, baina baita indartsuak, harroak, sortzaileak eta hobetzeko gogoa dutenak ere.

Gehiago irakurri

Joaquín Cortés: Esencia

2023/04/02 19:00 Donostia, Kursaal

Joaquin Cortes bere esentzia erakusteko itzuli da. Bere ametsen alde borrokatzera, zailtasunak gainditzera, kritikei aurre egitera eraman zuen haurra, nazioarteko figura bihurtu arte. Espainiako dantzaren munduko lehenak bere ikuskizun berria aurkeztuko du bira paregabe eta ahaztezin batean, 30 artistarekin batera.

Gehiago irakurri

Goizaldi: Goizaldi eta bidaideak (Entsegu irekia)

2023/04/04 19:00 Victoria Eugeniako Aretoa

Victoria Eugeniako Aretoan, Goizaldik maiatzaren 1ean Victoria Eugenia antzokian eskainiko duen dantza emanaldiaren inguruko aurkezpena eta solasaldia.

Sarrera doakoa izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

Gehiago irakurri

Dantza emanaldia: Goizaldi, Gaztedi, Adurtza, Begiraleak, Otsagabiko dantzariak

2023/05/01 19:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Victoria Eugenia antzokian emanaldia eskainiko du Goizaldi dantza taleak 75. urteurreneko ospakizun ekitaldien barruan; Bizkaiko Gaztedi, Arabako Adurtza, Lapurdiko Begiraleak eta Otsagabiko (Nafarroa) dantza taldearekin batera, probintzia bakoitzeko jatorrizko euskal dantzen ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Led Silhouette: Creepy Crawly

2023/04/10 19:00 Leitza, Herri Aretoa

Sentimenduen kontrola umeak ikasi behar duen lehenengotako gaitasuna da. Gizonak negarrari eutsi behar dio, ezin du publikoan maitasun gehiegirik adierazi, dominantea izan behar du, eta batzuetan, mespretxuz jokatu behar du. Laburbilduz, indartsua izan behar du bestearen antzik izan ez dezan; ahula denaren eta burla eta gutxiespena jasotzen duenarena.

Inork ez gaituenean ikusten eta eroso gaudenean gure sentiberatasuna agertzen zaigu. Konfiantza dugun pertsonaren aurrean agertu eta gure lotsetatik aske sentitzen gara, afektiboetatik zein gorputzari lotutakoengatik.

  • Koreografia eta proiektuaren zuzendaria: Jon Lopez
  • Zuzendari laguntzailea: Martxel Rodriguez
  • Interpreteak:Martxel Rodriguez, Edoardo Ramirez eta Marcos Martincano
  • Soinu espazioa: Anne James Chaton, Mica Levy, M. Ostermeier, Jon López
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal
  • Jantziak: Lola García “Lalola” / Iñaki Cobos

Gehiago irakurri

Metamorphosis dance: Prisma

2023/04/13 19:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Metamorphosis Dancez hitz egitea orekaz, dotoreziaz, enigmaz, doitasunaz eta abangoardiaz hitz egitea da; mugimendu irmoez eta araztuez, bilaketa etengabe eta nekaezinaz. Bere azken lana –Prisma–, hausnarketara gonbidatuko gaituen esperientzia sentsorial liluragarria da.

Identitatea, konpromisoa, eraldaketa eta antzeko beste kontzeptu batzuk zipriztinduko dute ikuskizun sortu berria. Mugimendu zehatzak, irmoak, eszenografia dinamiko eta erakargarria, eta argien eta musikaren adierazpen-aukerak mugara eramateko saioa... Horra Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek sortu duten piezaren benetako protagonistak. Ikerketa zorrotz batetik abiatuta, sortzaileek terrorismoaren biktimenganako hurbilketa artistiko bat proposatzen dute, molde unibertsalean.

Prisma pieza argitsu, iradokitzaile eta enpatikoa da, gatazkaz eta norbere arazoak gainditzeari buruz mintzo dena, sendotasunaz eta borrokaz. Funtsean, galdera batek inguratzen du hausnarketa: nola lortzen du gizakiak, bizipen traumatikoen gogorra gorabehera, indartsuago, ahaldunago eta lehiakorrago bihurtzea.

Prisma Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa inauguratzeko sortutako pieza da.

  • Zuzendaritza eta koreografia:  Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
  • Interpreteak: Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Matteo Castelletta eta Iratxe Ansa
  • Antzerkigintza: Igor Bacovich
  • Jantzien diseinua: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
  • Argi-diseinua: Nicolas Fischtel
  • Musika-konposizioa: Marc Álvarez
  • Eszenografia: Mariona Ubia eta Francesc Bonsfills
  • Ekoizpena: Cía. de la Luz

Gehiago irakurri

Metamorphosis Dance: Creaccion

2023/04/15 19:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Iratxe Ansaren eta Igor Bacovichen azken proiektua da CreAcción. Dantza garaikideko obra bat, formatu eszenikoan egina, parte hartzeko prozesu batetik sortua. Prozesu horretan, dantzarekin loturarik ez duten pertsona-talde batek hainbat astez Ansa eta Bacovich, Metamorphosis Dance konpainiako zuzendariarekin eta koreografoekin eta dantzariekin jardun du.

  • Jatorrizko ideia, koreografia, dramaturgia, eszenografia eta jantziak: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Jatorrizko musika: Juan Belda.
  • Argiztapen diseinua: Nicolas Fischtel.
  • Argi-eszenografiaren diseinua: Igor Bacovich.
  • Dantzariak: Igor Bacovich, Katie Courier, Kate Arber, Sephora Ferrillo, David Serrano.
  • Zuzendaritza teknikoa: La Cía de la Luz.
  • Ekoizpen exekutiboa: La Cía de la Luz.
  • Banaketa: Claudia Morgana – Danzas del Mundo.
  • Koprodukzioa: Metamorphosis Dance eta Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Eusko Jaurlaritzako babesarekin.

Gehiago irakurri

Pastorala: Maddiren trajeria

2023/03/25 17:00 Bergara, Seminarixoa

Xareta eskualdeko biztanleek sortutako pastorala eskainiko da martxoaren 25ean Bergaran.

Pastoral honen gidoiak Piarres Lafittek 1965. urtean, Gure Herria aldizkarian plazaratu zuen ‘Orein bilakatu neska’ izeneko bertso bilduma du oinarri.  Bertsoak behe-nafarreraz idatzita daude, baina tamalez ez dakigu nork egin zituen, Lafittek inoiz ez baitzuen horren berririk eman.  Bertso hauetan kontatzen zaigun ipuin edo legenda zaharra da, XVIII. eta XIX. mendeetan Europa osoan hedatu zena. Legenda honetan orein bilakatu zen neska baten istorioa azaltzen zaigu. Lafittek plazaratu zituen bertsoetan gauza bera kontatzen zaigu. Maddi neska gaztea Pazko arrats batean pegarrarekin errekara, ur hartzera joan zen, eta bertako ura edatean orein bilakatu zen. Hortik aurrera, egun argia den bitartean orein izango da eta gauez betiko neskatila.

Maddik bazuen Jakes izeneko anaia ehiztaria, txakurrekin maiz ibiltzen zena. Amak badu alabari gertatu aztikeriaren susmoa eta etxeko guztiei esan badie ere, inork ez dio gehiegi sinetsi. Halako batean, etxeko txakurrek orein bat hilko dute, Jakes anaiak zatikatu eta familiako guztien artean jan egingo dute. Maddiren izpirituak amari emango dio gertatu denaren berri, eta amak, egia ezaguturik, sastakai batez hilko du bere burua. Hauxe da bertso hauetan kontatzen zaiguna eta Gerardo Mungiak pastoralera eraman duen trajeria lazgarria. Bertso hauek oihartzuna izan dute gure kulturan. 1977. urtean Haizea taldeak zabaldu zuen bere lehen diskoan  Ura isuririk  izenaz. Gerora Mixel Bedaxagarrek eta Benito Lertxundik ere kantatu eta zabaldu zuten beren disko eta kantaldietan.

Maddiren Trajeria’ izenaz bataiatu da Pastoral hau. Pantxika Urruti izan da, berriz ere, errejenta eta Xaretako herriek (Zugarramurdi eta Urdazubi Nafarroan, eta Sara eta Ainhoa Lapurdin), elkarrekin prestatu eta jokatu dute, urriaren 15ean eta 16an Zugarramurdiko leizean, eta urriaren 22an eta 23an Sarako plazan. Erran beharra dago lau emankizunetan agertokiak jendez mukuru izan zirela.

Oraingoan Bergaran ikusteko aukera izanen da.

Pastoral hau 16 jelkaldiz eta 9 kantorez osatua dago, 71 arizalek hartu dute parte eta horiekin batera 13 musikarik.  Ameli Harotzarene zugarramurdiarra izan da Maddi sujeta jokatu duena, Mattin de Castro biriatuarrak Jakes anaiarena jokatu du, Beronik Ondikolak amarena jokatu du eta Koxe Bergara saratarrak aitarena. Eta pastoral guztietan bezala, orotarik izan da: predikuak, jelkaldiak, borrokaldiak, dantza eta kanore ederrak, eta baita artzainak, artaldea eta taloak ere. Biziki ederra eta Pantxika Urrutik ongi zuzendua.

Informazio gehiago: Maddiren trajeria

Gehiago irakurri

Dantza Jaialdia: Elai Alai, Andra Mari, Argia

2023/03/25 12:30 Elgoibar, Kalegoen Plaza

Elgoibarko Haritz dantzari taldearen 50. urteurreneko programazioaren barruan Dantza jaialdia, 12:30ean Kalegoen Plazan (euria eginez gero, Herriko Antzokian). Portugaleteko Elai Alai, Galdakaoko Andra Mari eta Donostiako Argia dantza taldeak izango dira.

Arratsaldean, Inguma taldearekin erromeria.

Gehiago irakurri

Erakusketa: Dantzaz Ele

2023/03/28 12:00 Donostia, San Telmo museoa

Baionako katedraleko klaustroan milaka ikuslek ikusi zuten erakusketa Donostiako San Telmo museoan izango da martxoaren 28tik apirilaren 23ra. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantza erritutako jantziak biltzen dituen Baiona-Miarritzeko Maritzuli konpainiak sortutako Dantzaz Ele erakusketak. 2021ean Baionako katedraleko klaustroan aurkeztu zen erakusketa hau, eta Baionan hartu zuen itxura bertsua hartuko du erakusketak Donostian ere, hemen ere erakusketaren zati handi bat klaustroan izango baita eta bestea elizan. Asteartean, martxoaren 28an, San Telmo Museoan, 11:30ean, aurkeztuko dute Maritzuliko kideek ikusgai ipini duten lana eta 12:30ean inauguratuko da erakusketa. Horrela, martxoaren 28tik apirilaren 23rako tartean, asteartetik igandera, 10:00-20:00 izango da irekita.

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna

2023/04/30 09:00 Baigorri

GOIZA: gaineko Plaza

  • 09:00 Merkatua elizako plazan • Ikastolako askaria
  • 11:00 Desfilea behereko plazatik gaineko plazarat Ortzaizeko kabalkada, Beasain, Irurtzun eta Leitzako dantza taldeekin • Makilariak• Nafarroako & Baigorriko ziganteak • Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak • Basaldunak Txarangak: Uztaritzeko txaranga, Ezpela & Kuxkuxtu
  • 11:30 Ekitaldia elizako plazan
  • 12:00 Bas’hitza • Irrintzina
  • 13:00 Larrain dantza & Jauziak
  • 14:00 Ikastolako bazkaria Plaza Xokon

ARRATSALDEA: herriko etxe aitzina

  • Arratsalde osoan Haurren xokoa: puzgarriak, egurrezko jokoak, animazioak, aurpegi tindaketa, Pontx pailazoa 16:00tan.
  • 14:00 Rakatapunk elektrotxaranga
  • 17:00 Broken Brothers Brass Band
  • 19:00 Larrain dantza eta dantza!
  • 20:00 Taberna ibiltaria

ARRATSALDEA: behereko plaza

  • 15:00 Bertso saioa: Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Ilarregi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal. (familien xokoan)
  • 16:30 Dantza ikusgarria
  • 17:30 Kiki Bordatxo
  • 19:30 Janus Lester
  • 21:00 Willis Drummond
  • 23:00 Dupla
  • 01:00 DJ Üzkülüz

Gehiago irakurri

Dokumentala: Azken dantza maisua

2023/04/13 20:00 Urepele, Amerikanoienia

Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, bera izan baita duela 400 urteko erakusteko modua bizirik mantendu duen azken maisua. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan oztoporik gabe garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

  • Iraupena: 75'
  • Generoa: Dokumentala
  • Jatorrizko izenburua: Azken dantza maisua

Gehiago irakurri

Ablitas: El Plego

2023/04/16 13:30 Ablitas

Mendianike dantza taldeko kideek egiten dute Ablitasen El Plego izeneko dantza-jokoa. Dantzariek gerri atzealdean daramaten egunkari zatia elkarri erretzen saiatzen dira dantza egiten duten bitartean. Joko hori herrian zabaldu eta 1995ean Mendianikeko kideek hau berreskuratu eta dantza gehitu zioten, balsa eta jota. Diotenez Mariano Baigorri ablitastarrak ardo erronda ez ordaintzeko ahaleginetan lagunak paperezko buztana erretzera gonbidatzen zituen, lortuz gero berak ordainduko zuen, bestela lagunek.

May be an image of text that says 'no me lo quemarás, plego, el plego, plego VIERNES 14 04 23 20:00h. Ronda no me quemarás plego por detr bares colabor por Punto Salida: Rincón SÁBADO 15 04/23 BUTAS "GRUPO DANTZAS GIGANTES ABLITAS". "gigantes cultura Nueva Portal Calle Enmedio/ Calle DOMINGO 16 04 23 10:00h MTG" hasta Plaza 13:30h ABLITASI PLEGO 2023 Jod o6o 'sejewanb 이 obad ou o6od obod 'sejewanb 이'

Gehiago irakurri

Kresala: Aztarnak

2023/04/07 19:00 Bilbo, Bizikidetza Plaza

Aztarnak, Mihise gaineko dantza
Hainbat hizkuntza artistiko elkartzen dituen dantza obra «Aztarnak» ekintza dantzatua da, gorputz-arteen praktika artistikoarekin ematen duena, keinuaren, memoriaren eta interpretazio batzuek mihise zuri baten gainean utzitako
aztarnaren bidez. Ekintza gogoetatsu dantzatua body art adierazpen bihurtua. Ekintza garatzen den denbora eta espazio errealaren ondorioz, iruditeria eta kontakizun bisual berri bat sortzen da, indibidualetik kolektibora abiatzen dena. Memoria dantzatuaren erregistro bat da, espazio tridimentsional batetik dimentsio biko beste batera igarotzen dena. Obra antzerki optiko moduko bat da, zeinetan mugimendu bakoitzaren hedapena nahitaez keinu bat den, orainaldiko une bat, non gailu eszenikoa bizitza propioa duen instalazio performance gisa lantzen den.

  • Zuz. Artistikoa: Idoia Ibarzabal
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika: Collage musikala
  • Dantzariak: Aitor Egaña, Claudia Erentxun, Oier Goikoetxea, Irati Martikorena,Iker De La Hoz, María Pérez, Ibai Ochoa De Alaiza, Naia Lertxundi, Beñat Sasiain, Lide Muniategiandikoetxea
  • Talde teknikoa: Inma Irazustabarrena – Eragin Stac
  • Argazkiak: Mikel Zubillaga
  • Bideoa: Iñigo Dadie – Quartan
  • Antolatzailea: Bilbao basque FEST – Bilboko Udala

Gehiago irakurri

Areto dantzak

2023/04/02 12:00 Bilbo, Abandao Geltokia

2023ko apirilaren 2an - Hileko lehen igandeetako aretoko dantzak Bilboko Abando estazioan.

Gehiago irakurri

Metamorphosis dance: Prisma (Entsegu irekia)

2023/04/12 19:00 Donostia, Victoria Eugenia Club

Metamorphosis Dancez hitz egitea orekaz, dotoreziaz, enigmaz, doitasunaz eta abangoardiaz hitz egitea da; mugimendu irmoez eta araztuez, bilaketa etengabe eta nekaezinaz. Bere azken lana –Prisma–, hausnarketara gonbidatuko gaituen esperientzia sentsorial liluragarria da.

Identitatea, konpromisoa, eraldaketa eta antzeko beste kontzeptu batzuk zipriztinduko dute ikuskizun sortu berria. Mugimendu zehatzak, irmoak, eszenografia dinamiko eta erakargarria, eta argien eta musikaren adierazpen-aukerak mugara eramateko saioa... Horra Iratxe Ansak eta Igor Bacovich-ek sortu duten piezaren benetako protagonistak. Ikerketa zorrotz batetik abiatuta, sortzaileek terrorismoaren biktimenganako hurbilketa artistiko bat proposatzen dute, molde unibertsalean.

Prisma pieza argitsu, iradokitzaile eta enpatikoa da, gatazkaz eta norbere arazoak gainditzeari buruz mintzo dena, sendotasunaz eta borrokaz. Funtsean, galdera batek inguratzen du hausnarketa: nola lortzen du gizakiak, bizipen traumatikoen gogorra gorabehera, indartsuago, ahaldunago eta lehiakorrago bihurtzea.

Prisma Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa inauguratzeko sortutako pieza da.

  • Zuzendaritza eta koreografia:  Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
  • Interpreteak: Kate Arber, Katie Currier, Sephora Ferrillo, David Serrano, Matteo Castelletta eta Iratxe Ansa
  • Antzerkigintza: Igor Bacovich
  • Jantzien diseinua: Iratxe Ansa eta Igor Bacovich
  • Argi-diseinua: Nicolas Fischtel
  • Musika-konposizioa: Marc Álvarez
  • Eszenografia: Mariona Ubia eta Francesc Bonsfills
  • Ekoizpena: Cía. de la Luz

Gehiago irakurri

Metamorphosis Dance: Creaccion (Entsegu irekia)

2023/04/14 19:00 Donostia, Victoria Eugenia Club

Iratxe Ansaren eta Igor Bacovichen azken proiektua da CreAcción. Dantza garaikideko obra bat, formatu eszenikoan egina, parte hartzeko prozesu batetik sortua. Prozesu horretan, dantzarekin loturarik ez duten pertsona-talde batek hainbat astez Ansa eta Bacovich, Metamorphosis Dance konpainiako zuzendariarekin eta koreografoekin eta dantzariekin jardun du.

  • Jatorrizko ideia, koreografia, dramaturgia, eszenografia eta jantziak: Iratxe Ansa, Igor Bacovich.
  • Jatorrizko musika: Juan Belda.
  • Argiztapen diseinua: Nicolas Fischtel.
  • Argi-eszenografiaren diseinua: Igor Bacovich.
  • Dantzariak: Igor Bacovich, Katie Courier, Kate Arber, Sephora Ferrillo, David Serrano.
  • Zuzendaritza teknikoa: La Cía de la Luz.
  • Ekoizpen exekutiboa: La Cía de la Luz.
  • Banaketa: Claudia Morgana – Danzas del Mundo.
  • Koprodukzioa: Metamorphosis Dance eta Nafarroako Unibertsitateko Museoa, Eusko Jaurlaritzako babesarekin.

Gehiago irakurri

Candlelight balleta: Beltxargen Lakua

2023/04/15 21:00 Bilbo, BBK Aretoa

Candlelight Balletak zuzeneko esperientzia musikal eta multisentsoriala. Beltxargen Lakua BBK Salan kandelen argi mehearen azpian. Kontzertu osoan zehar, bi dantzari profesionalen hainbat ballet ikuskizunez gozatu ahal izango duzu.

Gehiago irakurri

Kukai: Gela jauziak

2023/04/06 20:30 Bilbo, Gas Plaza

Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen arteko harremanetatik, gogoeta askoren ondoren, Gelajauziak sortu zen. Obrak argi erakusten du bi koreografoek dantzarekiko eta kultura-tradizioarekiko duten interesa, egungo gizartera egokitzeko. Pieza koreografiko horretan beren kezkak eta esperientzia erakutsi nahi izan dituzte. Piezaren oinarriak bi euskal dantza dira: Gipuzkoako soinu-zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Bi dantza horien balio soziala, gizarte-sustraiak, bat-batekotasuna… egiten ari diren lan horren parte aktiboak dira.

  • Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein.
  • Koreografia: Cesc Gelabert.
  • Musika sorkuntza: Sabin Bikandi y Xabier Erkizia.
  • Jantzi diseinua: Iraia Oiartzabal.
  • Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Jon Maya, Izar Aizupuru, Urko Mitxelena.
  • Eszenografia: Néstor Basterretxea.

Gehiago irakurri

Mari Zaunka: Erreka ondoan, bi gezur

2023/04/20 19:30 Hernani, Biteri Kultur Etxea

Erreka ondoan, bi gezur dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik.
Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Kondaira propio bat sortzea da helburu, non fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak dauden, bertako egungo narratibak edo "egiak" kondairaren fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik.

  • Egilea(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Koreografoa(k): Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Antzezleak: Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga
  • Ekoizpena: Mari Zaunka Kultur Elkartea

Gehiago irakurri

Arabako Errioxako VII. Dantzari Eguna

2023/05/01 10:30 Bastida

Arabako Errioxako VII. Dantzari Eguna ospatuko dute egun osoan, ekitaldi desberdinekin. Kalejira eta ikuskizuna goizean izango dira.

Gehiago irakurri

Herriarteko Dantzari Gazteen Topaketa

2023/04/22 10:30 Idiazabal

  • 10:30 Dantzarien erakustaldia
  • 14:30 Dantzarientzako bazkaria
  • Bazkalostean: Mugi Panderoa erromeria

Gehiago irakurri

Bekozini dantzan

2023/04/26 18:30 Odarroa, Bekozini

Gehiago irakurri

Iron Skulls Co: Azul petroleo

2023/04/14 20:30 Noan, Kultur Gunea

Iron Skulls Co Bartzelonako dantza-talde bat da, eta hainbat ingurune artistikotatik datoz kideak. Horien artean, dantza urbanoak eta garaikideak nabarmentzen dira, hainbat diziplinatan eragina dutenak: zirkoa, Butoh, borroka-arteak, ikus-entzunezko ekoizpena, diseinua, moda… Nazioartean, Iron Skulls Co erreferentea da dantza urbanoan, eta hainbat jaialditan parte hartzen du, Europan nahiz Europatik kanpo: Breakin’ Convention Sadler’s Wellsen, Londresen; Summer Stage Festival, New Yorken; Prisma jaialdia, Panaman, besteak beste. "Azul Petrolio" senaren bidezko bilaketa da, eta taldeko kide izateak gure giza izaeraren adierazpenean duen eraginari buruzko hausnarketa egingo dugu
  • Musikaren egilea: Stefan Hoffmeister
  • Koreografiaren egilea: Luis Muñoz, Diego Garrido, Moisés “Moe” y Héctor Plaza “Buba”
  • Zuzendaria: Iron Skulls Co
  • Ikuskizunaren iraupena: 106 minutos
  • Musika: Grabatua
  • Antzezle kopurua: 4
  • Antzezleak: Luis Muñoz, Diego Garrido, Moisés “Moe” y Héctor Plaza “Buba”
  • Generoa: Gaur egungo dantzak
  • Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna
  • Estreinaldi urtea: 2022
  • Publikoa: Gaztea

Gehiago irakurri

Akira Yoshida: Together To Get There

2023/04/15 20:00 Castejon, Sarasate Kulturunea

Bien arteko topaketa bat, besarkada bat, bestea sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, biren artean sortutako mundu batean murgilduta dagoen denboraren sentipena. Elkarrekiko euskarria. Denbora hori zabaldu eta gelditu egiten da, inoiz amaituko ez balitz bezala. Eraldaketa bat, aldaketa bat. Zatiak erortzen hasten dira, beste batzuk eusten. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak azaleratzen dira; kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra, erortzea eta kontrolarekiko desira. Oreka eta ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.

  • Testuaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
  • Musikaren egilea: Dodi Beteille
  • Koreografiaren egilea: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
  • Ikuskizunaren iraupena: 53 minutos
  • Musika: Grabatua
  • Antzezle kopurua: 2
  • Antzezleak: Akira Yoshida & Lali Ayguadé
  • Ikuskizunaren mota: Barne ikuskizuna
  • Estreinaldi urtea: 2023

Gehiago irakurri

Akira Yoshida: Together To Get There

2023/04/16 20:00 San Adrian, Kultur Etxea

Danspirenaika

2023/06/30 16:30 Aragüés del Puerto (Aragoi)

Pirinioetako Musika eta Kultura Jaialdiak, PIR, aurten, bere ohiko programazioaz gain, Danspirenaika, mendi paisaietan dantza tradizionalaz gozatzeko bidaia kulturalaren proposamena biltzen du, helburu argi batekin: Pirinioen bihotzean dantzan ikastea.

Iaz Areatzan eta Jakan egin zuen bezala, Danspirenaikak, gure kultura tradizionalaren transmisioa sustatzen du, ikastaro, tailer eta dantza herrikoi parte hartzaileko saioen bidez. Aurten, ekainaren 30etik, ostirala, uztailaren 2ra, igandea, Aragúes del Puerton egingo dira, PIRarekin batera.

Ikastaroak musika eta dantza profesionalei, irakasle eta begiraleei eta dantza tradizionalaren zaleei zuzenduta daude.

EKAINAK 30, OSTIRALA

  • 16:30 Portuko Aragueseko udaletxeko plazan, parte-hartzaileen harrera eta akreditazioa
  • 17:00-18:30 Bailes y danzas con ritmos cojos - Luis Miguel Bajen
  • 18: 30-20:00 Pasabillas, brincaderas y jotas del Pirineo y más allá - Jesus Rubio
  • 20: 00-21:30 Dantzaldia plazan Os Bufacalibos taldearekin

UZTAILAK 1, LARUNBATA

  • 10:00-11:30 Danzas altoaragonesas y jota de plaza - Grupo Alto Aragón taldea
  • 11: 30-13: 00 Gaskoiniako dantzak - Crestian Josuèr
  • 13:00 Bermut dantzaldia La Sonsoni taldearekin
  • 15:00 Bazkaria Los Corralones jatetxean https://loscorralones.es/# Izen ematea 27,50 €. Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna: 2023ko ekainaren 1a.
  • 17:00 Bazkalondoko dantzak - Patxi Laborda, Sabin Bikandi

UZTAILAK 2, IGANDEA

  • 10:00-11:30 Paloteados -Grupo de palotiau de Aragües del Puerto
  • 11:00-13:00 Dantza jauziak Zuberoan -Mixel Etxekopar
  • 13:00 Bermut dantzaldia AIKO Taldearekin

Informazio gehiago: Danspirenaika & PIR 2023

Gehiago irakurri

Korrotik pikutara

2023/04/22 12:30 Kultur kafea, Elgoibar.

Korrotik pikutara: euskal dantzaren historia bat dantzaren bidez kontatua

  • Oier Araolaza, Gari Otamendi eta Quico Pugès
  • Kezka dantza taldea
  • Haritz dantzari taldea

Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuzten dute Oier Araolazak eta Gari Otamendik, Quico Pugès musikariak lagunduta Kezka dantza taldearen eskutik eta Haritz dantzari taldearen urteurrenean eskainiko den hitzaldi-dantzatu honetan. Dantza molde zaharretatik gaur egungo dantza formetara egindako bideari erreparatuko diote: korroan, borobilean hasi, eta dantzak nola joan diren aldatzen erakutsiko dute, soka-dantza, ingurutxo eta kontra-dantzetatik pasaz, bikote dantzetara iritsi eta azkenik norbanako bihurtu arte. Taldetik indibidualera, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkezten dute, historia kontatu eta dantzatu bat beraz.

Oier Araolaza dantzaria da, Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetan aritzen da gaur egun, eta 15 urtez Haritz Euskal Dantzari Taldean aritu zen (1993-2007). Dantzan elkarteko zuzendaria da. Gizarte Komunikazioan doktorea, Antropologia eta Informazio Zientziak ikasketak egin ditu. Dantza eta generoa ikertu ditu besteak beste, eta hainbat artikulu eta lan argitaratu ditu dantzaren inguruan.

Gari Otamendi dantzaria eta musikaria da. Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria da, dantzan.eus-ko kidea da, Gipuzkoako Dantzagunean egiten du lan, eta hainbat musika, bertso eta dantza talderekin jotzen du arrabita.

Quico Pugès musikaria da. Hainbat taldetan aritu da profesionalki txelo-jotzaile moduan, Quartet Brossa laukotean adibide. Tangram diska eta proiektuaren egilea da eta Kataluniako Goi Mailako Eskolan inprobisazio irakaslea da.

Data/tokia: 2023ko apirilaren 22an, 12:30ean Elgoibarko Kultur Kafean.

Gehiago irakurri

Uribealdeko andreen aurreskua

2023/05/06 12:30 Maruri-Jatabe

Gehiago irakurri

Hernaniko XXV. Dantzari Astea

2023/05/06 18:00 Hernani

Gehiago irakurri

XXXVI. Legazpiko Dantzari Txiki Eguna

2023/04/23 11:00 Legazpi

Apirilaren 23an, igandea, goizeko 11:00etatik aurrera. Hauxe izaten dugu jaien usainean jartzen gaituen ekitaldia. Ohi bezala Korosti Dantza Taldea dugu ekitaldiaren sustatzaile eta kudeatzaile.

Aurtengoan ondorengo dantza taldeetako dantzari txikiak izango ditugu Legazpin: Oinarin Dantza taldea (Antzuola), Lurra Dantza Taldea (Urretxu), Oñatz Dantza taldea (Oñati), Irrintzi Dantza Taldea (Urretxu-Zumarraga), Itxas Argia Dantza taldea (Getxo) Oberena Dantza taldea (Iruña), Sustraiak Dantza Taldea (Legazpi) eta Korosti Dantza Taldea (Legazpi)

Egitaraua

  • 11:00 Lau-bideko rotondan talde guztien elkartzea. Ondoren ogi tartekoak banatuko dira.
  • 11:45 Herriko erdiguneko kaleetan zehar dantzatuko dugu. 3 geldialdi egingo ditugu: Lau bide kalean, Patrizio Etxeberria kalean, Kale nagusian.
  • 13:15 Euskal Herria plazan talde guztiak elkarrekin ondorengo dantzak eskainiko dituzte: Ikurri-dantza, agurra, Zazpi jauzi, arrantzale, makil joko.
  • 13:30 Haurren banatzea bazkaltzeko.
  • 14:30 Arduradun eta txistularien bazkaria Gizarte Zentroan
  • 15:30 Dantza taldeen arteko jolasak
  • 16:30 Bikuñaenea plazan talde guztiak elkartuko dira.
  • 17:00 Kalejira  Euskal Herria plazara iritsiz. Jarraian dantza talde guztiek batera ondorengo dantzak eskainiko dituzte: banako, nesken arku-dantza, txantxo, txakarranko, Zuberoako makila-dantza, Gipuzkoako zinta-dantza, Zapatain-dantza, Txulalai, fandango, arin-arin eta Larrain-dantza.

Gehiago irakurri

Yarin

2023/04/22 20:00 Basauri, Social Antzokia

YARIN elkarrekin imajinatzen dugun etorkizuna da; bestearen begiradarako leihoa, non elkarrizketak piztutako orriak agertzen diren. YARIN sustraia da. YARIN topaketa da. YARIN elkarrizketa da. YARIN etorkizunaren sinonimoa da eta bestearen leihora egindako begirada konplizea.

Sustraia, sakontasuna, irekitasuna, unibertsaltasuna... Andrés Marín eta Jon Mayaren ibilbide eta nortasunekin oso lotuta dauden ezaugarriak dira. Marinen sustrai flamenkoa eta Mayaren euskal dantza dira bien sorkuntzaren abiapuntuko tresnak, eta hortik aurrera, biak beste kultura, diziplina eta errealitate artistiko batzuekin elkartzeko etengabeko elkarrizketan murgiltzen dira.

Julen Achiary lagunduko die bere zuzeneko ahotsarekin.

Fitxa

  • Ideia originala eta koreografia: Jon Maya & Andrés Marín
  • Dantzariak: Jon Maya & Andrés Marín
  • Ahotsa eta perkusioa: Julen Achiary
  • Koreografia-laguntzailea eta kanpoko begirada: Sharon Fridman
  • Soinu-espazioaren diseinua: Xabier Erkizia
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantzien diseinua: Sinpatron

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Zarra

2023/04/22 20:00 Erandio, Merkatu Zaharra

ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa.

Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.

Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez. Dantza, flamenkoa eta futbolarekin lotutako kirol-elementuak uztartuta, ezaugarri nagusi zituen indarra eta bizitasuna azpimarratzen ditu, mitoa areagotu zuten kirol eta giza balioak ahaztu gabe. Errematatzaile bikaina zen, erdiko aurrelari aseezina, jatorra eta irmoa… haren abizenak adierazten duen bezala: «ZARRAONANDIA», zaharra, ona eta handia.

Gehiago irakurri

Lasala-ren 10. urteurrena

2023/04/22 19:30 Donostia, Gazteszena

LASALAk, Judith Argomanizek zuzentzen duen dantza garaikideko konpainiak, 10 urte betetzen ditu aurten. 2013an sortu zenetik, konpainia etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko helburuz, taldearen kezkak islatzeko eta kezka horiei erantzuteko. Ibilbide betea eta aberasgarria, zeinari esker hizkuntza koreografiko sendoa lortu baitu, konpainiaren bereizgarria, ezbairik gabe. LASALAren bilakaera beraren obretan ikus daiteke. Ikuskizun honetan, piezarik enblematikoenez gozatuko dugu, bidaia bat izango baita ikus-entzuleentzat, hasieratik gaur egun arte.

Konpainiari bere lana aitortu zaio bai Euskadin eta bai Espainiako Estatuan, bai Europan eta bai Taiwanen edo Kanadan, esaterako, haraino iritsi baitira LASALA proiektu koreografikoaren uhinak.

Gehiago irakurri

Kimua: Generorantz

2023/04/22 20:00 Astigarraga, Erribera Kulturgunea

Zeharkatzen gaituzten gaiak, identitatea, generoa, amatasuna, botere harremanak, emakumeen aurkako erasoak eta bestelako gaiak aztertuko dira bertan. Asko eta ondo landutako hitzak eta dantza eta argi joko ikusgarriak nahasten dira saio bikain honetan.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Kimua Dantza Kolektiboa
  • Koreografia: Kimua Dantza Kolektiboa & Eneko Balerdi Eizmendi
  • Zuzendaritza eszenikoa: Kepa Errasti
  • Antzezleak: Ander Errasti Arruti, Eneko Galdos Etxaniz, Itziar Uzkudun Sarasola, Izarraitz Larreta Segurola, Larraitz Balerdi Gerrero, Oier Laborde Etxabe, Uxue Urruzola Rezabal, Garazi Egiguren Urkola, Jon Alkain Urdangarin eta Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena.
  • Ekoizpena: Kimua Dantza Kolektiboa

Gehiago irakurri

iXa: Nik·Eu

2023/04/22 20:00 Lizarra, Los Llanos Kulturagunea

NIK EU planteatzen da oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa, bizitako errealitateen museo gisa, espazio ordenatu bat ideiendesordena batean, non bilatu eta konektatu gure niaren alderdirik barnekoena ikusle bakoitzarenarekin. NIK euskarazko hitza eta EU (ni) galegozkoa uztartu egiten dira izenburuan; lanak autobiografia kutsua du, non bizitakoemozioak eta errealitateak islatzen diren ikuspegi dibertigarri, zirraragarri eta barne-barneko batetik.

Toki horretan norbanakoaren maskulinitatea deseraiki egiten da, hausnartu dezagun nola eragiten dion gizarte egitura heteropatriarkalak gizakiari haurtzarotik heldutasunera bitarteko hazkundean.

* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.

Gehiago irakurri

Almudena Pérez: Ultra Violet

2023/04/22 19:00 Bilbo, Berreginen Museoa

Diskurtsoaren, generoaren eta boterearen gainean Foucaultek ondu zituen teoriak abiapuntutzat hartuta, lan honetan kritika bat eskaintzen da, egungo gizartean diren rol generoan oinarrituak salatuz. Satiraren bidez, auzitan jartzen dira, ikuspuntu feminista batetik, botereari eta gizarte-arrakastari buruz gure artean diren arauak.

Konpainia: Almudena Pérez sortzailea eta dantzaria da. Dantza Garaikideko gradua eskuratu zuen Trinity Laban delakoan (Erresuma Batua), eta hainbat konpainiatan izan da dantzari, Euskaditik kanpo. Itzultzean, hainbat lani ekin zien, koreografiari ikerkuntza prozesu moduan ekinez. Hainbat jaialditan erakutsi izan da haren lana eta erakundeen laguntza jaso du hainbat alditan.

  • Koreografia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
  • Laguntzak: Bilbaoeszena (Artistas en Residencia), Harrobia, D8 Sorkuntza Faktoria

* BLV-ART 2023ren barruan.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basotik itsasora 2.0

2023/04/23 19:30 Irurtzun, Kultur ETxea

BASOTIK ITSASORA 2.0 formatu hibridoa osatzen duen proposamen bateratua da. Beñat Gerekak sinatzen duen ‘Basotik itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko zati bat pasatzeak osatzen du formatu hibridoa, eta, ondoren, Josu Mujikaren ‘Basoa’ lana antzeztuko da.

Haren besaulkiei buruz, ikusleek ‘Basotik Itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko laburpena ikus dezakete. Beñat Gerekak sinatu du, eta iraganaren eta orainaren arteko mugak, giza migrazioak eta errefuxiatuen drama islatzen ditu. Haren begirada Gurs-en pausatzen da, Pau inguruan dagoen kontzentrazio-eremuan, non Hirugarren Errepublika frantsesak eremu bat eraiki baitzuen 1939an Espainiako gerraosteko milaka desplazatuak hartzeko. Nazien inbasioaren ondoren, leku hura kontzentrazio-eremu bihurtuko zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta, 1946an, estatu frantsesak bere arrastoa ezabatu eta baso bat antolatu zuen. Baso horren eta historia haren aztarnen gainean —eta errepikatzeko beldurraren gainean—, Beñatek bidaia poetiko bat egiten du itsasorantz, eta haren gainean etorkizun hobea bilatzeko itxaropen arriskutsua zabaltzen dutenak.

Hitzaurre horren ondoren, hamar interpretek hartuko dute parte ‘Basoa’ eszenatokian. Pieza hori Josu Mujikak koreografiatzen du, Iñaki Salvadorren konposizio musikalen bidez. Ahots horiek, Gurs eta errefuxiatuenak, zortzi koadro eszenikotan artikulatutako koru-lan baten abiapuntua dira, emozioa, fisikotasuna, samurtasuna eta oroimena bateratzen dituena. «Dantza bat, konpainiarena, oso fisikoa, ondo mugatua; lur askokoa, baina erortzen denaren bertikaltasuna gailentzen da, bai, baina altxatu egiten da; eta, beti ederra, optimismo-puntu batekin kabaretetik pasatzean, Gursen eremuak zituen kultura-etxetxetxoen oroitzapenean: kultura, alderdi guztietan, itxaropena elikatu eta bizitzari heltzen diona» (idatzi du Tealdobnavarrok).

Zinemak mundu osoko belaunaldien bizitza markatu duten istorioak, gertaerak edo kontakizunak harrapatzea ahalbidetu badu, dantza gai da une horiek behatzen duen begirada garbia baino behar ez duen leku unibertsal batera eramateko. Bi hizkuntza edo poesiak aurrez aurre begiratzen dira orain, Dantzaz-ek —eta konpainia inguratzen duen familia handi horrek— forma eta diskurtso berriak aztertzen dituen proiektu batean, artea, oroimena eta gogoeta eskutik joan daitezen.

Gehiago irakurri

iXa: Nik·Eu

2023/04/23 19:00 Viana, Kultur Etxea

NIK EU planteatzen da oroitzapenen eta esperientzien kutxa gisa, bizitako errealitateen museo gisa, espazio ordenatu bat ideiendesordena batean, non bilatu eta konektatu gure niaren alderdirik barnekoena ikusle bakoitzarenarekin. NIK euskarazko hitza eta EU (ni) galegozkoa uztartu egiten dira izenburuan; lanak autobiografia kutsua du, non bizitakoemozioak eta errealitateak islatzen diren ikuspegi dibertigarri, zirraragarri eta barne-barneko batetik.

Toki horretan norbanakoaren maskulinitatea deseraiki egiten da, hausnartu dezagun nola eragiten dion gizarte egitura heteropatriarkalak gizakiari haurtzarotik heldutasunera bitarteko hazkundean.

* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.

Gehiago irakurri

Eneko Gil: Fuck you Bertin 2.0

2023/04/23 19:30 Iruñea, Nafarroako Museoa

2023an Eneko Gilek, Dantzaz-ekointerpreteekin elkarlanean, testuak edo audio-elkarrizketek gorputzean eta mugimenduan izan dezaketeneraginean oinarritutako ikerketakoreografiko bat garatuko du astebetez, fiskaltza maskulinoenbilaketan hausnartuz eta fiskaltza horiek iradoki diezazkiguketenunibertsoetan sakonduz.

Bilaketa hori ATALAK esperimentazio- laborategiaren esparruan eta Fuck You Bertín- Hitzezko hitzak mugimenduan(2021) ikerketa koreografikoan garatu da.

Doako jarduerak. Jardueraren egun berean, 17:00etatik aurre- ra gonbidapena hartu dezakezu Museoko leihatilan Kopuru. T 848 426 492

* Nafarroako Dantza Garaikidearen programaren barruan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak