Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

ERDIZKA LAUETAN

2009/06/23 10:30 Sopelana, Ander Deuna Ikastolan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Aiko: erromeri-dantzaldia

2016/06/25 19:00 Leioa, Ikea Barri Plaza

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/07/19 20:00 Sopelana, Larrabasterrako Urgitxieta Plaza

Gehiago irakurri

Antrexatak

2018/06/30 22:00 Abanto-Zierbena, Sanfuentes, pilotalekua

Antrexatak dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2015/05/24 20:00 Bergara, San Marin plaza

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa. Sokan, korruan, bikotean, taldeka, soltean, lotuan... apur bat denetarik. Helburua, elkarrekin dantzan ondo pasatzea. Musika zuzenean Jainaga eta Narbaizarekin. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Bergarako Udala (Pentekoste jaiak)

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/06/23 18:00 Portugalete, Kanpazar Ikastetxean

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/07/02 20:00 Hecho (Huesca)

PIR Festival de Música y Culturas Pirenaicas

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/07/22 21:00 Luyando, Herriko Plaza

Arabako Luyando herrian, dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin.

Gehiago irakurri

Euskal Herrian euskaraz dantza

2021/12/03 13:00 Mercaderes plaza (Iruñea)

Euskal Herrian euskaraz dantzaren lehenengo plazaratzea.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/07/31 20:00 Gueñes, Herriko Plaza

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Hitzaldi dantzatua: Korrotik Pikutara

2022/11/25 19:30 Ibarrakaldu Elkartea

Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuztu nahi dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak, nola eta dantzaren bidez. Hitzaldi dantzatuaren formatuan, dantzak egindako bideari erreparatuko diote, dantza molde zaharretatik gaur egungoetara. Hala erakutsiko dute dantzak nola joan diren aldatzen, korroan eta borobilean hasita, sokadantza, ingurutxo eta kontradantzetatik igarota, eta bikote-dantzetara iritsita, azkenik, norbanako dantzak bihurtu arte. Taldearen eremutik norbanakoarenera, borobiletik sakabanaturik, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Eta ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkeztuko dute dute, Gari eta Oier lagunek, historia kontatuz eta dantzatuz.
Gari Otamendi dantzaria eta musikaria da, Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria eta dantzan.eus webguneko kidea. Gipuzkoako Dantzagunean egiten du lan, eta hainbat musika, bertso eta dantza taldetan jotzen du biolina.
Oier Araolaza dantzaria da, Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria eta dantzan.eus webguneko editorea. Hainbat artikulu eta lan argitaratu ditu dantzaren inguruan, eta dantzaren dibulgazioan aritzen da, hitzaldi eta bestelakoen bidez.
Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/06/26 21:30 Gasteiz, Errekaleor Auzoan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/07/14 19:00 Iruñea, Sarasate Pasalekua

San Fermin jaiak.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2015/11/01 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Herrixa Dantzan dantzaldien ikasturte hasiera. Urriaren 25ean behar zuen, baina astebete atzeratu da Espaloia Kafe Antzokiak eskatuta (agendagatik). Normalean hileko azken igandean izango da. Hau urriari zegokion dantzaldia da, beraz. Dantza gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala

Gehiago irakurri

Master Class: Jon Maya

2022/11/20 18:35 Dantzalabea. Barakaldo antzokia

Aurtengo HAFJ jaialdiko bigarren ekitaldia Barakaldo Antzokiarekin elkarlanean antolatu dugu. Dantzaren gaineko master class bat izango da, eta bertan Jon Maya izango dugu gidari, Kukai dantza konpaniako zuzendari, koreografo eta dantzaria, hain zuzen ere.

"DANTZA TRADIZIONALA LABORATEGIAN" izenburupean, dantza tradizionalean bila eta topa daitezkeen jorrabideak aztertuko dira saioan. Azaroaren 26an, izango da, larunbatarekin, 10:30etik 13:30era, Barakaldo Antzokiko Dantzalabea gunean. Plaza kopuru mugatua da, eta izena aurretiaz eman behar da, antzokiaren webgunean:

https://www.teatrobarakaldo.com/jon-maya-master-class/

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/06/27 22:00 Calaf (Barcelona)

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Iztueta: 250 urte urratsez urrats

2017/12/30 19:30 Beasain, Usurbe Antzokia

Ostadar Dantza Taldearen gabonetako emanaldia 2017. Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen emanaldia eskainiko du herriko Usurbe antzokian, datorren larunbatean (abenduak 30), 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Aurtengoan, Juan Inazio Iztueta dantza-maisu zaldibiarra jaio zela 250 urte bete direnez, berak bildu eta garatutako dantza-ekarpenak eskainiko dira ekitaldian, gisa honetara Iztuetak egindako lana omenduz.

Urtero legez, taldeko dantzariez gain, abeslari eta musikari laguntzaileek ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Ostadar Dantza Taldeak emanaldira etortzeko gonbidapena luzatzen die herritar, dantzazale eta euskal dantzetan interesatuta dauden guztiei

Gehiago irakurri

Bizkaia arbasoen baratzean

2019/04/06 21:30 Azpeitia, Soreasu Antzokia

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/07/31 23:00 Zigoitia (Araba), Ondategiko Bengolarra Parkea

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/07/15 20:00 Barakaldo, Herriko Plaza

Karmengo Jaiak

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/08/15 20:00 Zierbena, Kaia

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

Gehiago irakurri

XX.Sagardo eguna

2018/10/06 10:00 Gallarta, Dolores Ibarruri parkea

Gehiago irakurri

Dantza-afari tematikoa: Errusia eta Estonia

2015/12/11 21:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

  • Afari sinple baina berezia, Errusiako ukituarekin.
  • Afaldu bitartean, bertako dantza-musika.
  • Afalostean, Errusiako eta Setomaa herrialdeko dantzak gozatzeko tailer-dantzaldia.
  • Afaria + dantzaldia: 20,00 euro
  • Dantza-gidaria: Patxi Montero
  • Izena ematea (derrigorrezkoa): beheko formularioa bete eta bidali.


Errusia eta Setomaa herrialdea:

Hennie Konings irakasleak lan eskerga egiten dihardu Errusiako tradizioko musika eta dantzak jaso, gorde eta zabaltzeko. Harengandik jaso nituen launa eguneko bi ikastaro trinkotan Errusiako kontradantzak eta horovod deritzon irradaka dantzak (korruan lotuta egiteko dantza samur, eder, hunkigarriak). Doinuekin... maitemindu nintzen. Kontradantzak, energikoak. Irradakak, gozo eta hunkigarriak.

Bestalde, bertako Klapp musika taldearengandik jaso nituen Setomaa herrialdeko musika eta dantza (hauek ere kontradantzak, Errusiakoen oso gertu). Errusia eta Estoniaren artean dago banatuta Setomaa herrialdea. Seto hizkuntza propioa du.

Oharra: tailer hauetan erakutsiko diren dantza askok gutxieneko dantza-maila eskatzen dute, eskarmentua; aditua izan gabe ere, bai gutxienez aritua.

Informazio zabalagoa: Dantza afari tematikoak


Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/06/28 19:00 Asteasu, Herriko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Animalien dantzak

2022/02/19 11:30 Iruñea, San Lorentzo karrika

Behartutako urte bateko hutsunea eta gero, inauterien aurreko asteburuan, Iruñeko Kauterak ospatzen diren egunean, Iruña Taldeak animalien dantzak plazaratuko ditu San Lorentzo karrikako bere egoitzatik 11:30ean abiatuz. Dantza ziklo osoa bi aldiz ikusteko parada egonen da, San Nikolas plazan alde batetik eta Udaletxe plazan bestetik. Azken honetan San Lorentzoko danzanteek ere haien dantzak eskainiko dituzte.

Ibilbidea: San Lorentzo, Kale Nagusia, Eslaba, San Frantzisko plaza, San Migel, San Nikolas, Pozo blanco, Zapateria, Udaletxe Plaza, Merkaderes, Mañueta, Merkaderes, Udaletxe plaza, Kale Nagusia, San Lorentzo.

Gehiago irakurri

Sahatsa: Bizkaia, soineko xuriz jantzia

2019/07/13 20:00 Azpeitia, Plaza Nagusia

Bizkaia-soineko xuriz jantzia.

 

Bizkaiari lotutako hainbat lanez hornitutakoa da aurtengo Azpeitia dantzan barne Sahatsa dantza taldeak uztailak 13an arratsaldeko 20:00tan enparantza nagusian plazaratuko duen emanaldia.

 

Mendez mende iraun duten dantza eta musika tradizionalez gain, sortu berri diren koreografiak ere gozatuko dute irudia.

Gehiago irakurri

XXXIX. Folklore jardunaldiak. Baxe Nafarroako dantzen bilakaera

2023/02/10 19:30 Ortzadar Elkartearen egoitza

Hurrengo otsailaren 10ean Folklore Jardunaldien XXXIX edizioa ospatuko dugu Iruñean, Ortzadar Elkarteak eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboak antolatuta. BAXE NAFARROAKO DANTZAK izenpean, Nafarroa Behereko dantza sistemaren azterketa egingo dugu. Aurtengo Jardunaldiak mahi inguru baten izaera izango du eta bere partaideak Antton Luku eta Jojo Bidart izango dira.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/07/16 19:00 Errenteria, Zumardia

Erromeri eguna.

Gehiago irakurri

Pirineoen magalean

2019/11/23 18:00 Azkoitia, Baztartxo Antzokia

PIRINIOEN MAGALEAN
“Pirinioen Magalean” izango da aurtengo San Andres jaien barne, azaroaren 23an eta arratsaldeko 18:00etan, Baztartxo antzokian, Azkoitiko Musika bandak, Iraurgi Abesbatzak eta Sahatsa Dantza Taldeak elkarlanean eskainiko duten ordu beteko ikuskizuna.
Ikuskizuna, Pirinioen bi aldeetako magaletan eta hainbat ibarretan barna garatuko da. Erronkari eta Zaraitzu aldeko ibar hotzetan hasiaz, Ttuttun aidea duten Jotak ikusi eta entzungo ditugu, Julian Gayarreri abestu eta Otsagabian dantza egingo dugu.
Mendebaldera bidean eta Etxalarko Karmenen elezaharra berpiztuz, Bizeten adierazgarrienetarikoa den lana gogoraraziko dugu, eta Bidasoako Bortziriak igaroaz, Bera, Lesaka eta Arantzari dantza egingo diegu.
Bidasoaren Kantauri isuri aldean, Luis Mariano omenduko dugu Irunera jaitsitakoan.
Ziburun, Bidasoa zeharkatzerakoan, Ravel gogoraraziko dugu bere hain ospetsua den Boleroaren bidez, eta Lapurdiko kontradantzak dantzatuko ditugu.
Pirinioen ipar isurian jarraituz, Zuberoara iristean, bertako Matalaz 
menderakaitzaren istorioa antzeztuko dugu.
Ziurrenik, herritarrari, jakin-mina piztuko dioen zati anitzez osatutako ikuskizun interesgarria bera.

Gehiago irakurri

Gorllewinwynt kontzertua Ortzadarren eskutik

2023/04/14 19:30 Iruñeko Planetarioa

Ortzadarrek urtean zehar antolatzen dituen aktibitateen artean, berriro ere, Gales eta Irlanda ingurutik etorritako artista kuadrilla bat izateko aukera izan dugu eta Gorllewinwynt-Mendebaldeko haizea izeneko kontzertu-ikuskizuna eskeiniko digute.

Kontzertua Iruñeko Planetarioan eskeiniko digute eta sarrera doan izanen da.

Ez galdu etortzeko aukera!

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/06/30 20:30 Mungia, Udaletxeko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/08/16 18:00 Bermeo, Tala

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera.

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/07/22 20:00 Zarautz (Lege Zaharren enparantza)

HAUZPOZ Euskal Herriko Akordeoi Elkartea

Akordeoi Astearen programazioaren baitan

Gehiago irakurri

Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia

2018/02/10 10:30 Beasain, Gipuzkoa

Ostadar Dantza Taldeak antolatuta, Inauterietako dantza-desfile herrikoia egingo da Beasaingo kaleetan zehar. Azken urteetan bezala,, inaute larunbatean (otsailak 10) eskainiko da 10:30etik aurrera. 

Dantza-desfile ireki honetan, Euskal Herri mailan ohikoak diren inauterietako dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Dantzariez gain, parte hartzera animatzen diren herritarrak ere irtengo dira.

Dantza taldeak dei egiten die herritarrei eta desfilean parte hartu nahi duten guztiei taldearen lokalean (Oriamendi kalea 10, Beasain) izango diren entsegu irekietara etortzeko egun eta ordu hauetan:

  • Asteartetan, 19:00etatik 20:00etara
  • Asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara edota 20:00etatik 21:00etara.
  • Ostiraletan, 20:00etatik aurrera
  • Larunbatetan, 11:00etatik aurrera

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2015/11/29 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala. Sarrera doan eta parte hartzea libre.

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/06/29 17:00 Arrankudiaga, Uribarri Auzoan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/08/26 17:30 Laudio, Aldai Plazan

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/07/30 19:00 Gernika

Gernikako Euskal Herria Museoaren 25. urteurrena

Erromeria Museoko lorategian

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/09/05 19:30 Zigoitia, Manurgango Plaza

Arabako Zigoitia herrian, dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin.

Gehiago irakurri

Erromeria Biralai taldearekin

2023/05/04 17:30 Musikaren Hiriaren sarreran

Musika Hiriaren sarreran (Antonio Perez Goyena pasealekuan), "Taller de Folk" eta "Aula de Txistu"-k aurekezten dute Erromeria Biralai taldearekin

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan: Gabonetako dantzaldia Txertubi taldearekin

2015/12/27 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Dantza eta musika tradizionalekin osatutako emanaldia, entzuteko goxoa, baina batez ere elkarrekin dantzan gozatzeko.

  • Arkaitz Miner: arrabita, perkusioa, ahotsa.
  • Txus Aranburu: soinua, perkusioa, ahotsa.
  • Amaiur Cajaraville: kontrabajua, ahotsa.
  • Patxi Montero: dantza gidaria.

https://www.youtube.com/c/Txertubi

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/02 19:00 Bilbao, Errekalde Auzoko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/07/31 20:30 Lemoa (Elizondon)

Herriko jaiak

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/08/26 17:30 Laudio, Aldai Plazan

Gehiago irakurri

Bal Folk

2023/05/27 19:00 Descalzos kalea, 65, Iruñea

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Iruñeko Alde zaharreko egunarekin batera Bal Folk bat antolatu du Lolita Delmonteil Ayral musikariarekin eta Areta Loreak gidaturik.

Iruñeko alde zaharreko Deskalzos kalean dugun egoitza eta erraldoien txokoaren artean dagoen plazan izanen dugu Bal Folk-a.

Kalean izanen da eta mundu guztiari irekia. 

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/03 20:00 Zumarraga, Kalebarren Areizaga Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Sahatsa: Matalaz

2021/07/10 19:00 Soreasu Antzokia

Ikuskizuna, J. Guridiren “El caserio” deituriko lan entzutetsuaren Preludioarekin irekiko da, Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra, eta Fandango ikusgarri batez jarraituz, Matalazi emango zaio eskenatokia. 

Matalaz ikuskizuna, Zuberoako nobleen aurka, nekazariek egindako matxinada arrakastatsua zuzendu zuen elizgizonaren istorioaren antzezpena. Baina Frantziar tropen esku-hartzearen ondoren, matxinada menderatua eta foruak indargabetuak izan ziren. Matalazi burua moztu zitzaion, baina gaurdaino heldu den mezua utzi zuen.

 Dolu gabe hiltzen naiz, bizia Zuberoarentzako emango baitut..….

Gehiago irakurri

Dantzari Txiki Topaketa 2023

2023/05/27 11:30 Santa Ana enparantza

Aurten ere, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko, Folklore eskolak Dantzari txikien topaketa antolatu du. Bertan Ortzadar taldeko txikiekin batera, Mutilbakoak eta Galdakaoko Andra Mari taldekoak bat eginen dute.

Iruñeko Alde Zaharreko egunarekin bat eginen duen aktibitate hau kale eta enparantza ezberdinetan burutuko da eta talde guztiak elkarrekin Ortzadar Elkarteko Txokoan bazkalduko dute, arratsaldean bukatzeko Udaletxe plazan azken emanaldi bat eginen dutelarik.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/09/12 20:30 Baranbio, Eliza ondoko plaza

Erromeria Baranbion, Eliza ondoko plazan dagoen karpan. Dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin.

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/10 22:00 Maçaners (Barcelona)

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2016/01/31 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Dantza gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Gehiago irakurri

Plaza dantza-Arrotxapeako jaiak

2023/06/10 19:30 Maiteminduen parkea

Aurtengo Arrotxapeako pestetan Ortzadar taldeak berriro ere plaza dantza eskeiniko du!

Animatu dantzatzera!!

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/12 20:00 Portugalete, Errepelega Auzoan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/10/03 19:00 Baranbio, Garrastatxun

Arabako Baranbio herrian, dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin.

Gehiago irakurri

Sahatsa: Matalaz

2021/11/13 22:55 Baztartxon Antzokia

Ikuskizuna, J.Guridiren El caserio deituriko lan entzutetsuaren Preludioarekin irekiko da, Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra, eta Fandango ikusgarri batez jarraituz, Matalazi emango zaio eskenatokia. 

Matalaz ikuskizuna, Zuberoako nobleen aurka, nekazariek egindako matxinada arrakastatsua zuzendu zuen elizgizonaren istorioaren antzezpena. Baina Frantziar tropen esku-hartzearen ondoren, matxinada menderatua eta fueroak indargabetuak izan ziren. Matalazi burua moztu zitzaion, baina gaurdaino heldu den mezua utzi zuen.

 Dolu gabe hiltzen naiz, bizia Zuberoarentzako emango baitut...

 

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/08/06 19:00 Ea (Frontoian)

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan: Txertubi taldearekin dantzaldia

2016/02/28 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Txertubi taldearekin dantzaldia, Herrixa Dantzan ekimenaren barruan. Hiruzpalau pieza berri joko ditugu emanaldi honetan: lotuan dantzatzeko zortziko bat (!!!), taldean egiteko eskotixa, korruan egiteko bals-kontradantza bat, eta Espaloiko tabernariari oparitxoa. Horiez gain, ohiko errepertorio anitza: balsa, mazurka, eskotixa, jota, porrusalda, jauziak, korroko dantzak, kontradantzak, joko-dantzak, sokak, irradakak... Sarrera doan eta parte hartzea libre. Laguntzailea: Elgetako Udala

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/10/20 17:15 Aretxabaleta, Herriko Plaza

Arabako Zigoitia herrian, dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin.

Gehiago irakurri

Beasaingo Dantza Topaketen XVIII. eguna

2018/05/20 10:45 Beasain

Ostadar Dantza Taldeak antolatuta, eta Beasaingo Loinatz jaien egitarauen barruan, urteroko Dantza Topaketen eguna ospatuko da igande honetan (maiatzak 20). Aurtengo talde gonbidatuak Adurtza (Gasteiz), Ortzadar (Iruñea) eta Errotxapea Dantzan (Iruñea) izango dira. Egun osoko festa egitarauaz gozatzeko aukera izango da.

Ostadar Dantza Taldeak dei egiten die herritar zein dantzazale guztiei elkarrekin batera herriko festak dantzan eta jai-giroan amaitzeko!

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/16 20:00 Santurtzi, Kaian

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/08/07 19:30 BERASTEGI, Herriko Plazan

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2016/03/20 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Aste Santua dela eta, astebete aurreratu dugu ohiko dantzaldia. Sarrera doan eta parte hartzea libre. Dantza gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Gehiago irakurri

Plaza Dantza

2023/07/02 13:00 Latasako frontoian

Latasan ospatuko den Mendialdeko Azoka Ibiltariaren egunean, Ortzadar taldearekin plaza dantza batean dantza egiteko aukera ez da faltako aurten.

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/17 19:00 Legutio, Herriko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Santa Agedako aurreskua

2023/02/04 13:00 Sestaoko San Pedro plaza

Bigarrenez, Eusko Lorak taldeko dantzariek aurreskua plazaratuko dute bere kide berriak hartzeko, eta, aurten, ohorezko kide Bihar txontxongilo taldeari harrera egiteko.

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/08/17 19:00 BURLATA (Nafarroa) Plaza Parrita

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/10/23 19:00 Balmaseda, San Severino Plaza

Balmasedan Putxerak eguna dela ospatuz, dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin.

Gehiago irakurri

Sahatsa: Matalaz

2021/11/27 19:00 Baztartxon Antzokia

Ikuskizuna, J.Guridiren El caserio deituriko lan entzutetsuaren Preludioarekin irekiko da, Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra, eta Fandango ikusgarri batez jarraituz, Matalazi emango zaio eskenatokia. 

Matalaz ikuskizuna, Zuberoako nobleen aurka, nekazariek egindako matxinada arrakastatsua zuzendu zuen elizgizonaren istorioaren antzezpena. Baina Frantziar tropen esku-hartzearen ondoren, matxinada menderatua eta fueroak indargabetuak izan ziren. Matalazi burua moztu zitzaion, baina gaurdaino heldu den mezua utzi zuen.

 Dolu gabe hiltzen naiz, bizia Zuberoarentzako emango baitut...

 

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2016/04/24 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala. Sarrera doan eta parte hartzea libre.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/12/04 18:00 Hondarribia, Plaza

Hondarribian, dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin.

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2014/10/18 18:30 Iruñea, San Nikolas plaza

Gehiago irakurri

Sahatsa Plazan

2022/06/26 17:00 Hazparneko pilota lekua

SAHATSA PLAZAN 
Mendez mende iraun duten “Dantzari Dantza” Bizkaiko dantzen indarra eta 
Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra izango dira emanaldiaren 
atariko aurkezpena egingo dutenak.
Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinu entsutetsuek emango diote 
bidea ondoren izango diren Fandango bizi bezain dantzagarri eta Urkiolako 
Aita San Antonio sormenei. 
Urkiolatik, Lanestosako ustai koloretsuez Bizkaia agurtu eta Sahatsak 
plazarako taxututako ikuskizunari amaiera emateko, Etxahun Iruriri keinu 
egingo zaio bere Agur Zuberoaz.
“Sahatsa Plazan” Irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna. 

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/25 23:00 Garai, Udaletxeko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza

2023/03/11 12:00 Sestaoko San Pedro plaza

Sestaoko Eusko Lorak taldeak bere urteurren dataren inguruan ezpata-dantza egingo du martxoaren 11n. Taldearen lehenbiziko dantzaldian Durangaldeko ezpata-dantza egin zuten, duela 65 urte baino gehiago, eta oraingo honetan, ezpata-dantzaren laugarren aldian, zaharberrituta ikusiko dugu. San Migel egunez ere egin izan duten ezpata-dantzatik abiatuta, martxora ekarri dute erritu-dantza hau, urtearen ekinokzio bietan hezurmamiturik.

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: Dantzapoteoa-Bilbao Aste Nagusia

2016/08/25 13:00 BILBO, Calle del Perro (parte zaharrean)

Gehiago irakurri

Karrikadantza Iruñean

2014/10/18 18:30 San Nikolas plazan

KARRIKIRI eta ZALDIKO MALDIKO eta Nafarroako EDB elkarteetaik euskara dantzan bizitzeko gonbita luzatu nahi dizuegu euskaldun eta euskaltzale guzioi. Karrika euskara eta bide batez festarako berreskuratu nahi dugulako, Iruñeko dantzazale guziendako KARRIKADANTZA ekimenaren urriko zita aurkezten dizuegu.

Gehiago irakurri

ERDIZKA LAUETAN

2009/07/26 21:00 Derio, Aldekone Auzoan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Sahatsa Plazan

2022/07/02 20:00 Azpeitiko Plazan

SAHATSA PLAZAN 
Mendez mende iraun duten “Dantzari Dantza” Bizkaiko dantzen indarra eta 
Gipuzkoako hautatutako dantzen bilduma laburra izango dira emanaldiaren 
atariko aurkezpena egingo dutenak.
Urrundik heldu naiz eta Gogoaren baitan doinu entsutetsuek emango diote 
bidea ondoren izango diren Fandango bizi bezain dantzagarri eta Urkiolako 
Aita San Antonio sormenei. 
Urkiolatik, Lanestosako ustai koloretsuez Bizkaia agurtu eta Sahatsak 
plazarako taxututako ikuskizunari amaiera emateko, Etxahun Iruriri keinu 
egingo zaio bere Agur Zuberoaz.
“Sahatsa Plazan” Irudi eta doinu anitzez gozatutako ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2015/12/26 19:00 Santurtzi, Gernika Parkea

Dantza errezak ikasteko eta dantzatzeko aukera Erdizka Lauetan taldearekin Santurtziko Gernika Parkean (Metro ondoan dago, estalita).

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2016/05/22 18:00 Elgeta, Kiroldegia

Kantu eta Dantza Eguna egingo dugu Elgetan maiatzaren 22an. Eguerdian kantu-jira, ondoren bazkaria kiroldegian, bazkalostean kantua, eta amaitzeko Herrixa Dantzan dantzaldia, Jainaga eta Narbaizaren zuzeneko musikaz eta Patxi Monterok gidatuta. ADI EZ-OHIKO LEKU ETA ORDUTEGIARI: Kiroldegian izango da dantzaldia, 18:00ak aldera hasita. Antolatzaileak: Elgeta Kantuan eta Herrixa Dantzan. Laguntzailea: Elgetako Udala.

Gehiago irakurri

Gamazada 130

2023/10/08 12:00 Labrit Frontoia

Aurten, 2023an, 130 urte bete dira
"Gamazada" izeneko gertaera historikoa gertatu
zenetik; Gamazo ministroak Nafarroako
zerga-erregimena kentzeko asmoaren aurrean
herritarrek izandako erreakzioa izan zen hura.
Gertaera historiko hau zela eta, 1894an Joselico
izenez ezaguna zen Jose Jarautak bertso sorta bat
egin zuen urte hartan Monteagudon egindako
paloteadoa (makil dantza) funtzioan interpretatzeko.
1978. urtean, Nafarroako Erriberan bi urtez
landa-lanean aritu ondoren, Ortzadar Euskal Folklore
Elkarteak Jose Jarautaren makil dantza birsortzen
zuen ikuskizuna aurkeztu zuen, jatorrizko testua
eguneratuta eta testuinguru berrienera egokituta.
Oraingo honetan, eta Nafarroarentzat hain
esanguratsua den ekitaldi historiko baten 130.
urteurrena gogora ekartzeko, 1978ko testu egokituan
oinarritutako makil-dantzaren funtzioaren bertsio
berri bat planteatzen du taldeak, testu hori berriro
ere egungo errealitatera hurbildu nahian, Oier Zuñiga
antzerki-zuzendariaren eskutik.
Nola: Emanaldi honetan, 16 dantzarik, 8 musikarik eta
hainbat aktorek musika eta dantza tradizionaletako
piezak eta herri antzerkiko piezak antzeztuko dituzte.

Gehiago irakurri

Ostadar dantza taldea:Gabonetako emanaldia

2018/12/22 19:30 Beasain, Usurbe Antzokia

Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko Gabonetako emanaldia eskainiko du herriko Usurbe Antzokian, 19:30ean. Urtero bezala, Euskal Herri mailako hainbat dantza-koreografia eskainiko dituzte. Sarrera doakoa izango da eta egunean bertan eskuratu ahalko dira.

Aurtengo ekitaldia berezia izango da, izan ere, Ostadar Dantza Taldeak taldearen sortzaile, sustatzaile eta dantzakidea izan zuen Jesus Mari Garate (1949-2018) dantza-maisu, gidari eta dantzaria omenduko du.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2016/01/17 12:00 Trapagaran, Llano Plaza

"Mutxikoak eta Mutildantzak" dantza-plaza monografikoa Trapagaranen, Llano Plazan (euriaz Eskontrilla Eskolako Frontoian).

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2010/05/09 12:00 Leioa, Euskal Etxeen Plazan (euria egitekotan Txomin Aresti Eskolako patioan)

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2016/06/23 22:00 Elorrio, Kiroldegi ondoan

San Joan suaren inguruan dantzaldia. Musika zuzenean Jainaga eta Narbaizarekin. Dantza gidaria: Patxi Montero. Antolatzailea: Elorrioko Udala.

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/08/20 16:00 ZARATEN, Bedaio eta Azkarate mugan

AZKEN MUGA ekimenaren barne

Gehiago irakurri

Hitzaldia-proiekzioa: Aratusteak Abanton

2019/02/28 18:30 Gallarta, Euskal Herriko Meatzaritzaren museoa

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2016/09/10 19:30 Ondarru, Alameda

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2016/09/24 18:30 Bergara, Angiozar auzoa

Angiozarko San Migel jaietan, zapatuko bazkalostean dantzaldia. Hasiko gara haur eta gurasoak elkarrekin dantza jolasetan, eta ostean, publikoaren arabera, helduei begirako dantza saioa.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2016/02/05 19:00 Muskiz, Meatzari Plaza

"Mutxikoak eta Mutildantzak" Monografikoa.

"Mutxikoak Meatzaldean" ekimena dela eta, hilean behin Meatzaldeko herri ezberdin batean ekitaldi monografikoa antolatu dute Meatzaldeko Udaletxeek.

Otsailaren 5eko monografikoa Muskizen izango da, Meatzari Plazan (euria egitekotan Frontoian).

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2010/05/15 20:00 Santurtzi, Gernika Parkean (eztalitako gunean)

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia

2019/03/02 10:30 Beasain, Gipuzkoa

Urtero bezala, Inaute larunbatean (martxoak 2), Ostadar Dantza Taldeak antolatutako Inauterietako dantza-desfile herrikoia ospatuko da Beasaingo kaleetan barrena. Aurten ere, dantza taldeak bertan parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditu herritar zein dantzari guztiak, elkarrekin inauteriak jai-giroan eta dantzan ospatzeko!

Jendearentzat antolatutako entsegu irekiak (Oriamendi kaleko 10. zenbakian):

  • Asteartetan 19:00etatik 20:00etara
  • Ostiraletan 20:00etatik aurrera

 

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Dantza Tailerra

2016/09/07 18:00 Lizarra (IES Estella ekitaldi aretoa)

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea

lrakaslea: Patxi Laborda

 Izen ematea

Tailer honetan izena eman nahi baduzu, bidali e-maila musicantigua@navarra.es helbidera eta jarri ondorengo datuak: 

  • Izena
  • Abizenak 
  • Posta elektronikoa 
  • Harremanetarako telefonoa

Lizarrako Antzinako Musikaren Asteari buruzko informazio gehiago

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan

2016/10/30 19:00 Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia

Gidatutako dantzaldia, musika eta dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, bikoteka, soltean, korruan, taldeka... denetarik. Helburua, animatzen diren herritarrek dantzan elkarrekin ondo pasatzea. Dantza gidaria: Patxi Montero. Laguntzailea: Elgetako Udala. Sarrera doan eta parte hartzea libre.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2010/05/16 18:00 Getxo, Andra Mari Auzoan (Txozna gunean)

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Beltxaren kontzertuan: Doinu bete historia

2024/04/12 19:00 Ansoleaga aretoa

Beltxaren taldearen kontzertua argitaratu duen azken diskarekin, Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen XXXVIII Folklore jardunaldien baitan.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2016/02/07 18:30 Laskarreta, herriko plaza (Abanto-Zierbena)

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera (euria egitekotan Frontoian).

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

XXX. Nazioarteko Folklore Jaialdia: Bakio

2022/07/30 20:00 Bakioko Kiroldegia

Aurton XXX. Nazioarteko Folklore Jaialdia izango da Bakion. Uztailaren 30an gaueko 20:00tan Kiroldegian izango da ikuskizuna. Goizean, kanpoko taldeei harrera egingo diete Bakioko Udalak udaletxean.

Honako bi talde hauek datoz: "Folklórny súbor Drevar" Eslobakiatik (Bakioko Itxas Alde Dantza Taldearen eskutik) eta “University” Flying-Georgians" Georgiatik (Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren eskutik).

Bezperan, uztailaren 29an (19:00tan) Eslobakiako taldeak Bilboko Arriagako plazan dantzaldia eskeiniko du "Dantza Plazetan" programaren barnean.

 

 

Gehiago irakurri

Abantoko landa-meatze Aratusteak: Gallarta

2020/02/22 10:00 Gallartako herrian zehar

 

 

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2016/03/13 12:00 Ortuella, Otxartaga Plaza

"Mutxikoak eta Mutildantzak" monografikoa Ortuellan, Ortuellako Udalak antolatuta. Saioa, Ortuellako Otxartaga Plazan izango da eta euria egitekotan Frontoian.

"Mutxikoak Meatzaldean" proiektoa dela eta, hilean behin honelako dantza-saio monografikoa egingo da Meatzaldeko herrietan.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak