Dokumentuaren akzioak
Euskal Herrian euskaraz dantza
Iruña Taldeak dantza berria sortu du, Oskorriren Euskal Herrian euskaraz abestiaren doinua oinarri hartuta, Euskararen nazioarteko egunean, abenduaren 3an, nahi duen orok dantzatu dezan.
Abenduaren 3an Euskararen egunak eta Nafarroaren egunak bat egiten dute. Horregatik irudiak Xabierko gaztelu aurrean, Jatsu-Azpilkueta familiaren bizitokia izandakoan, jaso dira. Nafarra, euskalduna eta Nafarroako erreinuaren defendatzailea izan zen Jatsu-Azpilkueta familia, eta bideoarendako tokia hautatzean, omenaldia ere egin nahi izan diegu.
Doinua Mintxo Garaikoetxeak, Iruña Taldeko txistulariak, moldatu du eta dantzaren urratsen segida, Baztango dantzen urratsetan oinarrituta, Mikel Ripodas taldeko dantzariaren esku gelditu dira.
Musikariak: Mintxo Garaikoetxea eta Xabier Olazabal.
Dantzariak: Enrike Dominguez, Arantza Madoz, Anjel Txokarro, Saioa Remirez, Amaia Elkano, Ioar Cabodevilla, Nahia Cobo, Haizea Unanua, Loren Otermin, Uxue Setuain, Itsaso Erro, Oihane Larramendi, Iker Bakaikoa, Begoña Erroz, Luis Iabar, Ainara Jauregi, Ronces Zabalza, Marta Gonzalez, Ana Cuñado eta Mikel Ripodas.
Irudiak: Ander Lanas, Aitor Lanas eta Andoni Esparza.
Abenduaren 3an, 13:00etan Iruñeko Mercaderes plazan, Euskal Herrian euskaraz dantza emanen dugu, gurekin parte hartzera animatzen diren pertsona guztiekin batera. Ikasi dantza eta zatoz zu ere euskararen omenez dantzatzera!
Urratsak:
(1. estrofa)
- Erdizke
- Eskuin eta hiru (besoak goiti)
- Ezker batekin
- Eskuin batekin
- Bi urrats (bg)
- Ezker batekin
- Ebatsi
- Aintzinet pasa
- Ezker batekin
- Eskuin
- Bi urrats (bg)
- Ezker
- Ebatsi
(1. musika tartea)
- Aitzinet pasa (bg)
- Ezker batekin
- Gibelat pasa
- Eskuin
(2. estrofa, 1. estrofa bezala)
(2. musika tartea)
- Aitzinet pasa (bg)
- Ezker batekin
- Gibelat pasa
- Eskuin batekin (X2)
(3. estrofa, 1. estrofa bezala)
(Azken musika tartea)
- Aitzinet pasa (bg)
- Jauzi bat
Aunitz urtez EUSKARA!
Lan hau, 2019. urtean egindako lanaren jarraipena da.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Iruña Taldea
Iruña Taldea 1972an folklore esparruan euskal kultura hedatzeko asmoz sortu zen. Gaur egun taldea osatzen duten musikari zein dantzariek aurretiko belaunaldiek bezain gogotsu lanean jarraitzeko ilusio bera dute.