Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Dantza-afari tematikoa: Errusia eta Estonia

Dokumentuaren akzioak

Dantza-afari tematikoa: Errusia eta Estonia

Noiz 2015/12/11
21:00
Non Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
  • Afari sinple baina berezia, Errusiako ukituarekin.
  • Afaldu bitartean, bertako dantza-musika.
  • Afalostean, Errusiako eta Setomaa herrialdeko dantzak gozatzeko tailer-dantzaldia.
  • Afaria + dantzaldia: 20,00 euro
  • Dantza-gidaria: Patxi Montero
  • Izena ematea (derrigorrezkoa): beheko formularioa bete eta bidali.


Errusia eta Setomaa herrialdea:

Hennie Konings irakasleak lan eskerga egiten dihardu Errusiako tradizioko musika eta dantzak jaso, gorde eta zabaltzeko. Harengandik jaso nituen launa eguneko bi ikastaro trinkotan Errusiako kontradantzak eta horovod deritzon irradaka dantzak (korruan lotuta egiteko dantza samur, eder, hunkigarriak). Doinuekin... maitemindu nintzen. Kontradantzak, energikoak. Irradakak, gozo eta hunkigarriak.

Bestalde, bertako Klapp musika taldearengandik jaso nituen Setomaa herrialdeko musika eta dantza (hauek ere kontradantzak, Errusiakoen oso gertu). Errusia eta Estoniaren artean dago banatuta Setomaa herrialdea. Seto hizkuntza propioa du.

Oharra: tailer hauetan erakutsiko diren dantza askok gutxieneko dantza-maila eskatzen dute, eskarmentua; aditua izan gabe ere, bai gutxienez aritua.

Informazio zabalagoa: Dantza afari tematikoak


Dokumentuaren akzioak