Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Hitzaldi dantzatua: Korrotik Pikutara

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldi dantzatua: Korrotik Pikutara

Noiz 2022/11/25
19:30
Non Ibarrakaldu Elkartea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Euskal dantzaren historia bat kontatu eta gorpuztu nahi dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak, nola eta dantzaren bidez. Hitzaldi dantzatuaren formatuan, dantzak egindako bideari erreparatuko diote, dantza molde zaharretatik gaur egungoetara. Hala erakutsiko dute dantzak nola joan diren aldatzen, korroan eta borobilean hasita, sokadantza, ingurutxo eta kontradantzetatik igarota, eta bikote-dantzetara iritsita, azkenik, norbanako dantzak bihurtu arte. Taldearen eremutik norbanakoarenera, borobiletik sakabanaturik, korrotik pikutara joan omen dira aldatzen gure ohiko dantzak. Eta ibilbide hori hitzez eta dantzaz aurkeztuko dute dute, Gari eta Oier lagunek, historia kontatuz eta dantzatuz.
Gari Otamendi dantzaria eta musikaria da, Añorgako Arkaitz eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria eta dantzan.eus webguneko kidea. Gipuzkoako Dantzagunean egiten du lan, eta hainbat musika, bertso eta dantza taldetan jotzen du biolina.
Oier Araolaza dantzaria da, Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzari taldeetako dantzaria eta dantzan.eus webguneko editorea. Hainbat artikulu eta lan argitaratu ditu dantzaren inguruan, eta dantzaren dibulgazioan aritzen da, hitzaldi eta bestelakoen bidez.
Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, ostiralarekin, arratsaldeko 19:30ean, Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan.

Dokumentuaren akzioak

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com