Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia

Noiz 2018/02/10
10:30
Non Beasain, Gipuzkoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia

Ostadar Dantza Taldea: inauterietako dantza-desfile herrikoia 2018 (Beasain)

Ostadar Dantza Taldeak antolatuta, Inauterietako dantza-desfile herrikoia egingo da Beasaingo kaleetan zehar. Azken urteetan bezala,, inaute larunbatean (otsailak 10) eskainiko da 10:30etik aurrera. 

Dantza-desfile ireki honetan, Euskal Herri mailan ohikoak diren inauterietako dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Dantzariez gain, parte hartzera animatzen diren herritarrak ere irtengo dira.

Dantza taldeak dei egiten die herritarrei eta desfilean parte hartu nahi duten guztiei taldearen lokalean (Oriamendi kalea 10, Beasain) izango diren entsegu irekietara etortzeko egun eta ordu hauetan:

  • Asteartetan, 19:00etatik 20:00etara
  • Asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara edota 20:00etatik 21:00etara.
  • Ostiraletan, 20:00etatik aurrera
  • Larunbatetan, 11:00etatik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com