Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aitor Sorazu Pirineoen magalean

Dokumentuaren akzioak

Pirineoen magalean

Noiz 2019/11/23
18:00
Non Azkoitia, Baztartxo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
PIRINIOEN MAGALEAN
“Pirinioen Magalean” izango da aurtengo San Andres jaien barne, azaroaren 23an eta arratsaldeko 18:00etan, Baztartxo antzokian, Azkoitiko Musika bandak, Iraurgi Abesbatzak eta Sahatsa Dantza Taldeak elkarlanean eskainiko duten ordu beteko ikuskizuna.
Ikuskizuna, Pirinioen bi aldeetako magaletan eta hainbat ibarretan barna garatuko da. Erronkari eta Zaraitzu aldeko ibar hotzetan hasiaz, Ttuttun aidea duten Jotak ikusi eta entzungo ditugu, Julian Gayarreri abestu eta Otsagabian dantza egingo dugu.
Mendebaldera bidean eta Etxalarko Karmenen elezaharra berpiztuz, Bizeten adierazgarrienetarikoa den lana gogoraraziko dugu, eta Bidasoako Bortziriak igaroaz, Bera, Lesaka eta Arantzari dantza egingo diegu.
Bidasoaren Kantauri isuri aldean, Luis Mariano omenduko dugu Irunera jaitsitakoan.
Ziburun, Bidasoa zeharkatzerakoan, Ravel gogoraraziko dugu bere hain ospetsua den Boleroaren bidez, eta Lapurdiko kontradantzak dantzatuko ditugu.
Pirinioen ipar isurian jarraituz, Zuberoara iristean, bertako Matalaz 
menderakaitzaren istorioa antzeztuko dugu.
Ziurrenik, herritarrari, jakin-mina piztuko dioen zati anitzez osatutako ikuskizun interesgarria bera.

Dokumentuaren akzioak

Aitor Sorazu

Aitor Sorazu