Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Iztueta: 250 urte urratsez urrats

Dokumentuaren akzioak

Iztueta: 250 urte urratsez urrats

Noiz 2017/12/30
19:30
Non Beasain, Usurbe Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Iztueta: 250 urte urratsez urrats

"Iztueta: 250 urte urratsez urrats": (Ostadar Dantza Taldea, 2017-12-30)

Ostadar Dantza Taldearen gabonetako emanaldia 2017. Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko euskal dantzen emanaldia eskainiko du herriko Usurbe antzokian, datorren larunbatean (abenduak 30), 19:30ean. Sarrera doakoa izango da.

Aurtengoan, Juan Inazio Iztueta dantza-maisu zaldibiarra jaio zela 250 urte bete direnez, berak bildu eta garatutako dantza-ekarpenak eskainiko dira ekitaldian, gisa honetara Iztuetak egindako lana omenduz.

Urtero legez, taldeko dantzariez gain, abeslari eta musikari laguntzaileek ere parte hartuko dute ikuskizunean.

Ostadar Dantza Taldeak emanaldira etortzeko gonbidapena luzatzen die herritar, dantzazale eta euskal dantzetan interesatuta dauden guztiei

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com