Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Rouge Elea: Hau da nire ametsen kolorea

2017/05/14 19:00 Errenteria, Niessen

«Egin dantza, bestela geureak egin du », zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objetuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mogimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

  • Egilea, abiapuntua: Corine Cella
  • Idazketan laguntzaile: Oier Guillan, Paola Rizza (formation l'Hostellerie Pontempeyrat)
  • Koreografia zuzendaria: Fanny Soriano
  • Kanpo begirada artistiko eta koreografikoa: Jean-Philippe Leremboure
  • Eszenografia: Laurent Gauthier, Alvaro Ledesma eta Marine Dubois
  • Antzezleak: Corine Cella, Marine Dubois eta Javier Barandiaran
  • Musika/ soinu giroa / argiak: Ander Fernandez
  • Iraupena: 60 minutu.

Gehiago irakurri

Ezpalak jaialdia: zaldikoen dantzak

2017/05/27 12:30 Iruñea, Burgoen plaza

Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia maiatzaren 27 eta 28an ospatuko da. Katalunia, Frantzia eta Euskal Herriko zaldikoen salto eta brinkoak ikusi ahal izanen dira Iruñea eta Eibarko kaleetan. Cournonterral, Bartzelona, Biarritz, Beasain, Lantz, Eibar eta Iruñeko zaldiko-dantzariak elkarrekin ikusteko aukera izango da larunbatean, maiatzak 27, eguerdiko 12:30etan Iruñeko Burgoen plazan eta igandean, maiatzak 28, ordu berean Eibarko Untzaga plazan.

Ezpalak 2017 - Zaldikoak

Iruñea. Maiatzak 27, larunbata

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.

12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

Eibar. Maiatzak 28, igandea (52. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.

12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

17:00etan erromeria Errebal taldearekin.

Ezpalak 2017

Gehiago irakurri

Ezpalak jaialdia: zaldikoen dantzak

2017/05/28 12:30 Eibar, Untzaga plaza

Amaia Elizaran: Raw

2017/05/18 20:30 Leioa, Pinosolo

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Beste pertsona baten menpe gaudenean, nor bere kasa ezin denean moldatu... zer egin ohidute gainontzekoek?Egongo al da norbait laguntzeko prest? Bikote hau Amaia Elizaran tolosarrak eta Jaiotz Osa zumaiarrak osatzen dute eta euren estreinaldia irailean, Dantza Hirian jaialdian, izan zen. Contact teknikaren bitartez mugimenduak aztertzearen eta arriskua eta sentsibilitatea aurrez aurre jartzearen ondorioa da bikotea. Gorputzek bat egiten dute, mimetizatzen dira, baten zentzumena bestearen baitan dago eta une batean bakoitzaren mugak puntu batean barreiatzen dira eta forma estetikoa desitxuratu egiten da.

  • Zuzendaritza: Amaia Elizaran
  • Antzezleak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa

Gehiago irakurri

Bilaka: Negua

2017/05/19 22:30 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

“Negua” Euskal Herriko neguaren amaierako errituak mugimendu bihurtzearen ondorioa da, izan ere, herrialde honetan inauterien asaldurak beste urtaro bati lekua uzten dio, naturaren berritzeari. Ikuskizuna ibilbide emozional bat marraztuz doa abiapuntutzat euskal sinbologia eta mitologia hartuz. Bertan, mugimendu erritualek eta dantza tradizionalek bat egiten dute helburu bakarra lortzeko: gaua gainditu eta negutik irtetea. Gaur egun are beharrezkoagoa delako sustraietara itzultzea.

  • Koreografia: Mathieu Vivier
  • Dantzariak: Jérôme Arhancet, Cybèle Damestoy, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Kepa Labescau, Peio Labeyrie, Mikel Larralde, Oihan Larralde, Sylvain Merlo, Matthieu Morisson, Eñaut Saldunbide, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier

Gehiago irakurri

Doss Colectivo: El fin de las cosas

2017/05/18 19:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

“El fin de las cosas” dantza garaikideko ikuskizun bat da, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: El fin de las cosas

2017/05/19 20:30 Leioa, Udaletxea

Ertza: Meeting point

2017/05/18 22:00 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Ohar gaitezen batzuetan bi pertsonen bizitza labirintoetako bideak gurutzatu egiten direla, eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak). Euskadiko Ikuskizun Onenaren 2013ko Umore Azoka Saria jaso zuen “4x4” lanaren eta “Ikuslearen showaren” (2015) ondoren, kale-antzezlan berri bat heldu da Leioara, Asier Zabaletaren konpainiaren eskutik.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta and performers collaboration
  • Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente

Gehiago irakurri

Ertza: Meeting point

2017/05/19 21:00 Leioa, Boulevard

Garazi & Cia: Pausoz pauso

2017/05/18 21:30 Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Emakume gazte bat kable baten gainean oinez dabilela, uzten joaten da bizitzak eman dizkion irakaspenak, kultura tradizionala eta adierazpen garaikidea bat eginda, identitatearen bilaketa batean; lurraren sustraietatik eraikitako identitatea, etengabeko eboluzioan den identitate bat. Jende asko identifikatuta sentituko da kontzeptu horrekin. Zirkua, dantza eta kultura, izaera handiko ikuskizun poetiko eta hunkigarri batean elkarturik, Euskal Herria eta haren tradizioak agertokiz aldatuta. Garazi&Cía euskal konpainia berria Garazi Pascual Esnaolak sortu zuen; Pariseko Fratellini akademian 2015ean Zirku Garaikidean diplomatu ondoren, sorterrira itzuli zen bertan bere artea garatzeko.

  • Zuzendaritza, Koreografia: Anna Rodríguez
  • Eszenografia, egilea, antzezlea : Garazi Pascual Esnaola

Gehiago irakurri

Garazi & Cia: Pausoz pauso

2017/05/19 19:30 Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza

Haatik: 70+1

2017/05/19 21:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Horma batek gaur egungo gizartean sortzen duen muga da; nazio, kultura edo erlijio ezberdina duten gizataldeen artekoa. Ezberdintasun horiek onartu eta batak bestea aberasteko erraminta moduan erabili ordez, beldurra eta hormak eraikitzen ditugu. Zerk bultzatzen du pertsona bat muga horren beste aldera joateko erabakia hartzera? Zer dira mugaren bestaldetik somatu ditzakegun soinuak? “70+1” Euskal Herria eta gerra zibilean oinarritzen da, nola mendira ihes egin behar izan zuten askok, eta nola gauean menditik ere jaisten ziren... nola denak ejerzito modura jokaera eta pentsamendu berdina izatera behartzen gaituzten... eta nola pertsona batekeredu horretatik ihes egitea erabaki dezakeen.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide
  • Koreografia: Iker Arrue (AiDoProject)
  • Musika: Pascal Gaigne, Nino Rota
  • Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga

Gehiago irakurri

Haatik: 70 + 1

2017/05/20 19:00 Leioa, Udaletxea

Haatik: Korronteari aurre eginez

2017/05/19 19:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira

Denok jarraitzen diogu korronte berari, bizi beharraren presak eramaten gaitu-eta. Gero eta elkarren antz handiagoa eta gero eta gaitasun kritiko txikiagoa izan dezagun, horixe da gizarte honen helburua. Hala ere, desberdinak izaten jarraitzen dugu, eta sentitzeko eta pentsatzeko era desberdina dugu. Nolanahi ere, oraindik ere begiratu beharrean behatu egin behar dugu, entzun ez ezik jaramon egin behar dugu, egin egin behar dugu zain egon ordez, sortu, sentitu eta bizi egin behar dugu. Horrela baino ez gara gai izango gure aldamenekoa ulertzeko eta elkarrekin bizitzeko.

  • Zuzendaritza, koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga

Gehiago irakurri

Haatik: Korronteari aurre eginez

2017/05/20 20:00 Leioa, Udaletxea

Jaiotz Osa: Suddenly

2017/05/18 20:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Jaiotz Osa dantzari eta koreografoak aurkeztutako lanak honako hauek aztertzen ditu: segundo batzuez paralizatzen gaituzten bultzadatxikiak, gogora etortzen zaizkigun eta arriskuan egon gaitezkeela ohartarazten diguten ideiak, arriskatzen garenean gertatzen dena. Izan ere, ez dugu beti nahiago ezaguna eta txarra, ezezaguna eta ona baino. Irudiz jositako bakartsaio fresko eta bisuala da, hizkuntza fisikoa eta mugimendu dinamiko eta bizkorrak baliatzen dituena, eta ingurunearekin eta ikusleekin konektatzea eta imajinarioa libre uztea ditu helburu.

  • Zuzendaritza, koreografia, antzezlea: Jaiotz Osa
  • Zuzendari laguntzailea, jantziak: Xabier Mujika
  • Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
  • Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap

Gehiago irakurri

Jaiotz Osa: Suddenly

2017/05/19 18:00 Leioa, Udaletxea

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

2017/05/19 18:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Gehiago irakurri

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

2017/05/20 20:30 Leioa, Udaletxea

MDV: Fundiendo el hierro

2017/05/18 19:30 Leioa, Town Hall

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Euskal historiaren ukitu erakargarri batzuen bitartez, gure pertsonaiak denboran bidaiatzen du eta elkarren aurkako bi kulturaren arteko talkari aurre egin behar izaten dio. Oso sustraituak dauden bi tradizio eta giro desberdinak. Aldaketari uko egiteak energia igaro dadin oztopatzen du eta etorkizunari begira aurrera jarraitzeko aukera galtzea dakar. Onartzeko bizitzeak askatasuna ekarriko du, norbere buruaren esklabo izatera etsi ez dutenen askatasuna.

  • Egilea, koreografia, zuzendaritza: Mikel del Valle
  • Antzezleak: Mikel Del Valle, Marta Otazu

Gehiago irakurri

MDV: Fundiendo el hierro

2017/05/19 20:00 Leioa, Town Hall

Mugmus laborategia: Oteizaren (h)aria

2017/05/21 13:00 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua... hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Josu Santamaria Fernandez
  • Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Xabi Paya

Gehiago irakurri

Mugmus laborategia: Oteizaren (h)aria

2017/05/20 19:30 Leioa, Boulevard Udondo

Shakti Olaizola: Baldin bada

2017/05/18 18:30 Leioa, Aldapa Auditorioa

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekintza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Gainera, aurrean daukan publikoa ikusita, beti egin nahi izan dituen burutazio zoroak saiatzea erabakitzen du. Oso traketsa da, baina bere baldartasunaren bidez dauzkan izugarrizko trebetasunak erakutsiko dizkigu: oinekin margotu, ezinezko orekak, oso jarrera arraroetan abestu... Hau dena bere kidearen doinu eta trebetasun musikaleekin lagunduta. Bere margo abenturen konplizea izango baita. Zirkua, kontorsioa, akrobazia, dantza, antzerkia eta pintura bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.

  • Ideia originala: Shakti Olaizola
  • Zuzendaritza: Jimena Cavalletti
  • Koreografia: Maximiliano Sanford
  • Antzezleak: Shakti Olaizola, Joseba Negro
  • Eszenografia: ATX Teatroa, Shakti Olaizola
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia

Gehiago irakurri

Shakti Olaizola: Baldin bada

2017/05/20 20:30 Leioa, Aldapa Auditorioa

Lanordika: Rojo estándar

2017/05/19 21:30 Leioa, Mendibile jauregia

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Bi izaki kontrajarrik topo egin dute surrealismoak bustitako eszena batean; han, koloreek beren erritmoa ezartzen dute, eta maitasuna, zirkua eta dantza eskutik gidari dituela, giltzarria da ikuskizun osoan. Antzezlana erabat zirkularra da; prestatuta dago ikuslea 360 graduetan jarri dadin; maitasunak eta bizitzak bezala, birarazten gaitu. Mugimenduaren bidez, bidaia bat egingo dugu emozioetan, topatzeetan, eta desadostasunetan zehar.

  • Zuzendaritza: Alba Sarraute, Rosa Díaz
  • Sorkuntza, antzezlea: Dario Dumont, Greta García
  • Eszenografia: Ascuas Forja, Pepe del Pino, Anna Jonsson
  • Argiztapen diseinua: Ernesto Monza
  • Musika: Morten Jespersen

Gehiago irakurri

Lanordika: Rojo estándar

2017/05/20 20:00 Leioa, Mendibile jauregia

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Naufragio universal

2017/05/20 20:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Marco Vargas & Chloé Brûlé konpainiak berriro ere heldu dio gune bakarretarako sortze-lanen erronkari; oraingoan, honako ideia hauetara hurbildu dira: banakotasuna eta elkartasuna, mugak eta askatasuna, sormenaren aurkako gelditasuna eta armoniaren aurkako kaosa... betiere, gunearekiko konpromisoari eta horretan sortzen diren loturei eutsita. Naufragio bat da abiapuntua. Gizaki batzuk noraezean; azkenean, harremanetan hasi eta irtenbide bat aurkitu beharko dute. Mugitu beharrak ezartzen ditu ibilbideko ereduak, eta, baliabide soilen laguntzaz bideak irekiko dituzte, espazioak eraikiz eta konkistatuz. “Naufragio universal” sortze-lanak, apirilean estreinatu berria Dansa Valencian, gizakiaren izpiritu epikoa agerian utzi nahi du haren hauskortasunaren eta biziraupen-senaren bidez.

  • Egilea. zuzendaritza, antzezleak: Marco Vargas, Chloé Brûlé
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Naufragio universal

2017/05/21 14:30 Leioa, Pinosolo

Zen del sur: Wake App!

2017/05/20 22:00 Leioa, Aldapa Auditorioa

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Iraganbide-espazio bat, agente komertzial batek, mantentze-lanetako langile batek, teleoperadore berezi samar batek eta telefono mugikorrarekiko menpekotasuna duen nerabe batek hasiko dute itxuraz dibertigarria den istorio bat; horretan, azken belaunaldiko teknologiak eta kanon psikosozialen existentzia txertatuta daude pertsonaien jokaeretan eta harremanetan. Baina, ustekabeko gertaera batek aldatuko du haien bizitzaren igarotzea, eta errealitateaz duten pertzepzioa. Zer ari da gertatzen? Esna al gaude? Lokartu al gara? Wake up!... Wake Ap!... Wake App! Gogoeta bat, despertsonalizazioari, identitatea galtzeari, menpekotasunari eta gure bizitzako baliorik oinarrizkoen eta funtsezkoenei buruz; zuzeneko musikaren, akrodantzaren, zirkuko tekniken, antzerkiaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez adierazia.

  • Zuzendaritza: Javi Parra, Carlos López
  • Sorkuntza koreografikoa, Eszenaratzea: Carlos López, María Muñoz, María Prado, Rubén Llorach, Rob Tannion, Javi Parra, Fernando Hurtado
  • Antzezleak: Carlos López, María Muñoz, Noemi Pareja, Rubén Llorach
  • Musika zuzendaria: Miguel Hiroshi

Gehiago irakurri

Zen del sur: Wake App!

2017/05/19 21:00 Leioa, Aldapa Auditorioa

Es: Polos

2017/05/21 12:30 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Kontrako muturrek elkar erakartzen dute... baldin eta mutur horiek elkarrengana hurbiltzeko gogo badute. Baina zer gertatzen da eguneroko egoera sinple batek Pandoraren kutxa zabaldu eta denak kontrola galdu eta anabasa bihurtzen denean? “Polos” norabide zehatzik gabeko bidaia da, erabat galtzera edo muturrak zentzu gabe elkartzera daraman bidaia. Eva Szwarcer-ek eta Emiliano Sanchez Alessik osatutako konpainiaren proiektu berri honek batzen ditu keinua, aireko uztaiaren zirkoko teknikak, pole dance, objektuen manipulazioa, malabarismo horizontalak eta stone ballancing, hau da, harriekiko oreka-ariketak.

  • Sorkuntza, ekoizpena: Companía ES
  • Kanpoko begirada: Carles Fernández Giua
  • Antzezleak: Eva Szwarcer, Emiliano Sánchez Alessi
  • Jantziak: Eva Szwarcer

Gehiago irakurri

Es: Polos

2017/05/20 18:30 Leioa, Errekalde plaza

Magi Serra Esvorell: sonidos en movimiento

2017/05/20 19:00 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Esvorellar hitzak esan nahi du zerbaiten ertzak edo izkinak apurtzea. Esvorell denok barruan daramagun elementu naturalaren bilaketa da, energiaz, biziz eta arriskuz betetako ikuskizun koloretsua da; han, maila performatibo berean lotzen dira elkarrekin musika eta dantza. Kataluniako dantza tradizional eta herrikoiaren lau generoak (Ball pla, Jota, Contrapàs eta Rumba) erreferentziatzat hartuta, artista bakoitzak berrinterpretatu egiten du horren esanahia, eta gero taldeko gainerakoekin konpartitzen du, erritual kolektibo baten bidez, eta berreskuratzen du natura eta gizabanakoa konektatzen direneko gizarte-esparrua.

  • Zuzendaritza artistikoa: Magí Serra
  • Zuzendaritza musikala: Marçal Ramon
  • Akonpainamendua: Sònia Gómez
  • Dantzariak: Montse Selma, Joana Serra, Magí Serra
  • Musikariak: Magí Canyelles, Marçal Ramon, Mireia Vila

Gehiago irakurri

Magi Serra Esvorell: sonidos en movimiento

2017/05/21 13:30 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Esvorellar hitzak esan nahi du zerbaiten ertzak edo izkinak apurtzea. Esvorell denok barruan daramagun elementu naturalaren bilaketa da, energiaz, biziz eta arriskuz betetako ikuskizun koloretsua da; han, maila performatibo berean lotzen dira elkarrekin musika eta dantza. Kataluniako dantza tradizional eta herrikoiaren lau generoak (Ball pla, Jota, Contrapàs eta Rumba) erreferentziatzat hartuta, artista bakoitzak berrinterpretatu egiten du horren esanahia, eta gero taldeko gainerakoekin konpartitzen du, erritual kolektibo baten bidez, eta berreskuratzen du natura eta gizabanakoa konektatzen direneko gizarte-esparrua.

  • Zuzendaritza artistikoa: Magí Serra
  • Zuzendaritza musikala: Marçal Ramon
  • Akonpainamendua: Sònia Gómez
  • Dantzariak: Montse Selma, Joana Serra, Magí Serra
  • Musikariak: Magí Canyelles, Marçal Ramon, Mireia VilaMagi Serra Esvorell: sonidos en movimiento

Gehiago irakurri

Maria Villate: Mutaciones

2017/05/18 19:30 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Amets bat... Iratzargailu bat, edo eguneroko ezereza... Andre bat beste egun batez esnatu da laneko errutinara joateko... baina, agian, gaur ez da egun arrunt bat izango... agian, loturak apurtzeko unea izango da... Bilbon jaio eta 2002az geroztik Bartzelonan bizi da Maria Villate; zirku-artista da, eta forma eta mugimenduaren ikertzailea. Tierra kolektiboko kidea da; horren F.I.R.A (19º Circ d’Hivern del Ateneu Popular de 9barris) ikuskizunak, Jordi Aspa zuzendaritzapean, zirku-dantza ikuskizun onenaren Feten 2016 saria irabazi zuen. Hainbat proiektu artistiko eta konpainiatan ibili da, eta Espainia, Frantzia, Polonia, Argentina eta Mexikoko jaialdietan parte hartu; orain “Mutaciones” bere bakarkako lana aurkezten du, antzerki fisikoa eta dantza akrobatikoa batzen dituen hiriko esku-hartze bat.

  • Zuzendaritza: Rubén Rio (cia. El Cruce)
  • Ideia originala, sorkuntza, antzezlea: María Villate
  • Musika-lankidetza: Frédéric Filiatre, Germán Caro Larsen

Gehiago irakurri

Maria Villate: Mutaciones

2017/05/19 20:00 Leioa, Pinosolo

The opposite hand: Una ilusión de la Golconda

2017/05/19 22:00 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Magritteren “Golconda” margolanak inspiratuta, aireko bikote honek iradokitzen du margolari surrealistaren koadroan inplizitu dauden galderetako bat: Nola egin gogoeta norbanakoaz, jendetzak dena bereganatzen bide dueneko gizarte batean? Airean eskegita, zeruaren eta eraikinen artean, ikuslea gonbidatzen dute gora begiratzera, eta murgiltzera aireko dantzaz, ilusio optikoez eta ikus-entzunezko poetikaz egindako “margolan bizidun” baten imajinarioan. Bi gorputz aurrez aurre, simetriko eta sinkronikoak, antza... baina zer gertatzen da pertsonaietako bat hasten denean mugitzen modu ezberdinez? Ba ote gara, Magritteren margolanean bezala, pertsonaia-jasa bat, denak elkarren berdinak, geure identitatearen bila? Dantza bertikala eta ikusizko poetika.

  • Ideia, kontzeptua: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich, Julien Deniau
  • Zuzendaritza artistikoa: Ludovica Zoina
  • Ikus-entzunezko sorkuntza: Julien Deniau
  • Antzezleak: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich

Gehiago irakurri

The opposite hand: Una ilusión de la Golconda

2017/05/20 22:00 Leioa, Errekalde plaza

Iker Carrera: #7fm C

2017/05/20 14:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

“#7fm” lanaren sorreran dago norberaren mugimenduaren ikerketa, hiriko estiloekin bat eginda, dinamika aldeketetan eta hainbat testuratan oinarrituta; emaitza: mugimendu hori desegituratzea. Oso lan fisikoa da; dantzariek esperimentatu egiten dute, eta haien harremana aldatuz doa, intentsitatean zein asmoetan. Madrilgo 30. Koreografia-Lehiaketan finalista, Cuerpo Romo jaialdian eta Cacereseko III. Danza Xtrema koreografia-leihaketan saritua.

  • Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera
  • Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
  • Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro
  • Musika: Kura

Gehiago irakurri

Iker Carrera: #7fm C

2017/05/20 19:30 Leioa, Udaletxea

Maduixa Teatre: Mulïer

2017/05/18 22:30 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Gehiago irakurri

Maduixa Teatre: Mulïer

2017/05/20 19:30 Leioa, Institutua

2017/05/19 20:30 Leioa, Institutua

Migrants: Frontera

2017/05/19 22:30 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Uneak, oroitzapenak eta pentsamenduak. Bidaiari ekin nahi ez izatea, abiatzean partekatutako malkoak, bidaietan gertatutako heriotzak, iristearen trauma, atzerrian igarotako gau beltzak... irudietan islatzen diren bizitzak, aintzatespena garrasika eskatzen dutenak. Inoiz geldiaraziko ez dituzten indarrak, ezer gutxi geratzen baitzaie galtzeko. Mallorcako konpainia gazte honen “Frontera” lana gorputzezko olerki bisuala da, eta emigranteei buruzko istorio bat kontatzen du, errefuxiatu-esparruei, mugei eta gizakien duintasuna galtzeari buruzkoa. Keinu-antzerkiko lan xaloa, konprometitua eta edukiz betea; haren irudi poetikoek zuzen-zuzen konektatzen dute etengabe inguratzen gaituen errealitate gordin batekin.

  • Dramaturgia, zuzendaritza: Maite Villar
  • Antzezleak: Maite Villar, Héctor Seoane, Toni Pons, Toni Amengual, Joan M. Pascual

Gehiago irakurri

Migrants: Frontera

2017/05/19 19:00 Leioa, Errekalde plaza

Claire Ducreux: Silencis

2017/05/18 18:00 Leioa, San Juan Bautista plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Zuhaitz batek xuxurlaka: “Geldi zaitez, bizitzea premiazkoa da eta; hartu denbora berriz ikusteko, berriz aurkitzeko ezagutuaren ezagutuaz dagoeneko ezagutzen ez duzun hori. Hartu denbora entzuteko isiltasuna eta nola batzen diren pentsamenduak, ikusteko geldiaren dantza, berriz sentitzeko zeharo bizirik”. Eztanda bat... errauts-jasa... dar-dar egiten duen zuhaitz batek eta dantzatzen duen arlote batek biziari egiten dioten omenaldia. “Silencis”: dantza-bakartsaio bat, ikusizko antzerkia eta kaleko-clowna, partekatzeko eta bizitzaren erritmo geldi eta sakonean elkarrekin arnasteko gonbidapena... eta aurkitzeko zer gertatzen den...

  • Zuzendaritza, antzezlea: Claire Ducreux

Gehiago irakurri

Claire Ducreux: Silencis

2017/05/18 20:30 Leioa, San Juan Bautista plaza

Bandart Productions: It started with a dance

2017/05/19 22:00 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bandart Productions osatzen dute Katalin Lengyel dantzari eta koreografoak eta Szabolcs Tóth-Zsnew mediako artistak. “Dancing Graffiti” haien lehen lana Glasgown sortu zuten, 2013an; harrezkeroztik ibiliak dira nazioarteko jaialdi, aire zabaleko musika-jaialdi, ekitaldi eta telebistako gala ugaritan. Haien bigarren lana, “You-Topia”, 2014an antzeztu zuten Estrasburgeko Europako Kontseiluan, Demokraziaren Munduko Foruma zela eta. 2015an, “Hackocracy” aurkeztu zuten. Izan al da esku erraldoi baten eta emakume baten arteko amodioa eta baita borroka ere? Mundu magiko eta koloretsu honetan dena izan daiteke. Zuzenean 3D-n proiektatua den esku batek jolas egiten du dantzariarekin, hura txotxongiloa balitz bezala. Oso bikote berezia.

  • Koreografia, antzezlea: Katalin Lengyel
  • Programazioa, bisualak: Szabolcs Tóth-Zs.
  • Musika: The Carny Villains, Hoahio
  • Maiatzak 19 ostirala, 22:00 eta 23:30

Gehiago irakurri

Bandart Productions: It started with a dance

2017/05/18 22:00 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bandart Productions osatzen dute Katalin Lengyel dantzari eta koreografoak eta Szabolcs Tóth-Zsnew mediako artistak. “Dancing Graffiti” haien lehen lana Glasgown sortu zuten, 2013an; harrezkeroztik ibiliak dira nazioarteko jaialdi, aire zabaleko musika-jaialdi, ekitaldi eta telebistako gala ugaritan. Haien bigarren lana, “You-Topia”, 2014an antzeztu zuten Estrasburgeko Europako Kontseiluan, Demokraziaren Munduko Foruma zela eta. 2015an, “Hackocracy” aurkeztu zuten. Izan al da esku erraldoi baten eta emakume baten arteko amodioa eta baita borroka ere? Mundu magiko eta koloretsu honetan dena izan daiteke. Zuzenean 3D-n proiektatua den esku batek jolas egiten du dantzariarekin, hura txotxongiloa balitz bezala. Oso bikote berezia.

  • Koreografia, antzezlea: Katalin Lengyel
  • Programazioa, bisualak: Szabolcs Tóth-Zs.
  • Musika: The Carny Villains, Hoahio
  • Maiatzak 18 osteguna, 22:00 eta 23:30

Gehiago irakurri

Concordance: Bug n’Buzz

2017/05/20 13:00 Leioa, Elexalde Bidegurutzea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bug n’Buzz-ek kafetegi baten terraza jokaespazio bihurtzen du. Bug ikusleen artean mugitzen da, ezohiko dantza batean, mugimendu organiko eta robotikoak eginez. Buzz-ek, berriz, musika-tresna bihurtzen du ukitzen duen guztia: sardeska-biolina, ganibet-baxua, edalontzi-flauta... Eta, hala, soinu-arkitektura efimero bat sortzen dute. Musikaren eta dantzaren bidezko bizipen sentsorial kolektiboa. Cie. Concordancek bere buruari galdetzen dio espazio publikoaren eta pribatuaren arteko mugaz, Internet agertu zenetik lausotu baita. Kafetegiaren terrazak, esperimentaziorako gune bihurtuta, iragandako garaietako sare sozialak sinbolizatzen ditu.

  • Konpositorea, musikaria: Adil Kaced
  • Antzezlea, koreografia: Maud Payen
  • Maiatzak 20 larunbata, 13:00 eta 21:00 

Gehiago irakurri

Concordance: Bug n’Buzz

2017/05/19 19:00 Leioa, Elexalde Bidegurutzea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bug n’Buzz-ek kafetegi baten terraza jokaespazio bihurtzen du. Bug ikusleen artean mugitzen da, ezohiko dantza batean, mugimendu organiko eta robotikoak eginez. Buzz-ek, berriz, musika-tresna bihurtzen du ukitzen duen guztia: sardeska-biolina, ganibet-baxua, edalontzi-flauta... Eta, hala, soinu-arkitektura efimero bat sortzen dute. Musikaren eta dantzaren bidezko bizipen sentsorial kolektiboa. Cie. Concordancek bere buruari galdetzen dio espazio publikoaren eta pribatuaren arteko mugaz, Internet agertu zenetik lausotu baita. Kafetegiaren terrazak, esperimentaziorako gune bihurtuta, iragandako garaietako sare sozialak sinbolizatzen ditu.

  • Konpositorea, musikaria: Adil Kaced
  • Antzezlea, koreografia: Maud Payen
  • Maiatzak 19 ostirala, 19:00 eta 21:00

Gehiago irakurri

Kubako Ballet Nazionala: La magia de la danza

2017/05/18 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

La magia de la danza ikuskizunean, Kubako Ballet Nazionalak ballet klasikoaren unerik gorenak jasotzen ditu, errespetutik eta tradiziotik jaso ere. Denboraren poderioz, dantza arteak haien proposamen eszenikoak aberastu eta zabaldu ditu. Coralli, Perrot, Saint-Leon, Petipa eta Ivánov bezalako sortzaileek, besteak beste, saihestu ezineko obrak utzi zizkioten balletaren historiari: Giselle, Loti Ederra, Intxaur hauskailua, Coppélia, On Kixote, Beltxargen aintzira eta Gottschalk-en sinfonia. Obra horiek guztiak ekarriko ditu Kubako Ballet Nazionalak La magia de la danza ikuskizunean.

Gehiago irakurri

Jone San Martin: Legitimo / Rezo

2017/05/20 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Jone San Martinek Europako Kultur Hiriburutzari egiten dion lehenengo ekarpena da Legitimo/Rezo. Ikuskizunak programa bikoitza biltzen du (bakarkako lana eta dantzatutako hitzaldia) eta William Forsythe koreografoarekin batera pilatutako esperientziatik abiatzen da; izan ere, hogei urte baino gehiagoz egin dute lan elkarrekin San Martinek eta koreografo estatubatuarrak. Bakarkako lanak Forsythen notazioa dauka oinarri, eta San Martinek hezurmamitu du Josh Johnsonekin batera. Bestalde, hitzaldi dantzatuan, dantzari moduan Forsythen notazioa nola baliatzen duen izango du hizpide donostiarrak, eta prozesu horren azalpena dantzatu egingo du.

  • Kontzeptua: William Forsythe, Jone San Martin eta Josh Johnson
  • Interpretazioa: Jone San Martín
  • Kanpo-eragilea: Josh Johnson

Gehiago irakurri

Kubako Ballet Nazionala: La magia de la danza

2017/05/20 18:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

La magia de la danza ikuskizunean, Kubako Ballet Nazionalak ballet klasikoaren unerik gorenak jasotzen ditu, errespetutik eta tradiziotik jaso ere. Denboraren poderioz, dantza arteak haien proposamen eszenikoak aberastu eta zabaldu ditu. Coralli, Perrot, Saint-Leon, Petipa eta Ivánov bezalako sortzaileek, besteak beste, saihestu ezineko obrak utzi zizkioten balletaren historiari: Giselle, Loti Ederra, Intxaur hauskailua, Coppélia, On Kixote, Beltxargen aintzira eta Gottschalk-en sinfonia. Obra horiek guztiak ekarriko ditu Kubako Ballet Nazionalak La magia de la danza ikuskizunean.

Ikuskizuna arratsaldeko 18:00 eta 21:00etan eskainiko da. 

OHARRA: Bigarren emanaldia hasi aurretik, eta artistaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin eta konpainiako kide batekin antzokiko Txina Aretoan, 20:30ean.

Gehiago irakurri

Martha Graham konpainia

2017/05/24 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Martha Graham (Pittsburgh, 1894 – New York, 1991) dantzari eta koreografo estatubatuarra zen eta hark dantza modernoan izandako eragina Picasso-k arte plastikoetan edo Stravinsky-k musikan izandakoarekin pareka daiteke. 1998an, TIME aldizkariak ‘Mendeko Dantzari’ izendatu zuen. Interpretatzaile handiek, horien artean, Bette Davis, Kirk Douglas, Madonna, Liza Minelli edo Gregory Peck-ek, harengandik ikasi zuten gorputza adierazpen-tresnatzat erabiltzen.

1926an, Graham-ek Martha Graham Dance Company sortu zuen eta ospe handia lortu zuen dantza modernoan egindako berrikuntzengatik. Eratu zenetik, dantza garaikideko konpainia liderra izan da; 50 herrialde baino gehiagoren txaloak jaso ditu eta esparrurik onenetan aritu da, baita, Egiptoko piramide handien oinetan edo Atenasko Akropoliko Herodes Atticus Antzoki zaharrean ere. Egun, Martha Graham Dance Company konpainiak sortzailearen maisulanak indar handiz erakusten jarraitzen du beste artista garaikide batzuekin batera.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Harri orri ar

2017/05/19 17:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Dantzaz konpainiaren azken lana da Harri Orri Ar. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Gehiago irakurri

Ane Albisu: hitzaldia

2017/06/19 18:00 Urnieta, Dendaberri Elkarteko lokalak

Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egileak hitzaldia eskainiko du Urnietako kultur astearen baitan. Soinekoaren inguruan mintzatuko da eta honek gure ospakizunetan izan duen euskaltasunaren errepresentazioari buruz. 

Gehiago irakurri

II. Iparralde Eguna

2017/05/26 18:30 Lezama

Datorren ostiral eta larunbatean, maiatzaren 26 eta 27an, Kurutze dantza taldeak antolatuta, II. Iparralde Eguna izango da Lezaman. Ostiral arratsaldean, erakusketa eta hitzaldia egongo dira. Larunbatean ordea, egun guztirako egitaraua antolatu dute, kalejira, animazioa, herri bazkaria eta kontzertua izango direlarik.

http://www.dantzagune.eus//upload/berriak/2017/II%20IparraldeEguna.JPG

Gehiago irakurri

II. Iparralde Eguna

2017/05/27 11:00 Lezama

Datorren ostiral eta larunbatean, maiatzaren 26 eta 27an, Kurutze dantza taldeak antolatuta, II. Iparralde Eguna izango da Lezaman. Ostiral arratsaldean, erakusketa eta hitzaldia egongo dira. Larunbatean ordea, egun guztirako egitaraua antolatu dute, kalejira, animazioa, herri bazkaria eta kontzertua izango direlarik.

http://www.dantzagune.eus//upload/berriak/2017/II%20IparraldeEguna.JPG

Gehiago irakurri

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

2019/05/19 11:00 Deba

Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza eta plazan aurreskua ikusteko aukera izaten da Gure Kai dantza taldearen eskutik. Hona hemen igandeko programazioa:

- 8:00etan: Diana Lizarrako gaiteroekin
- 9:00etan: entzierroa eta ondoren sokamuturra
- 11:00etan: Meza nagusia eta ezpata-dantza San Roke ermitan. Ondoren, herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa
- 11:45ean: erraldoien konpartsen desfilea.
- 13:00ean: Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/05/26 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Maiatzaren 26a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 2a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 9a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/06/02 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Ekainaren 2a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 9a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/06/09 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Ekainaren 9a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/09/08 19:30 Gasteiz, Ataria - Salburua

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/06/16 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/06/23 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/08/09 19:30 Gasteiz, Aihotz plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

Martha Graham konpainia

2017/05/30 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

Martha Graham (Pittsburgh, 1894 – New York, 1991) dantzari eta koreografo estatubatuarra zen eta hark dantza modernoan izandako eragina Picasso-k arte plastikoetan edo Stravinsky-k musikan izandakoarekin pareka daiteke. 1998an, TIME aldizkariak ‘Mendeko Dantzari’ izendatu zuen. Interpretatzaile handiek, horien artean, Bette Davis, Kirk Douglas, Madonna, Liza Minelli edo Gregory Peck-ek, harengandik ikasi zuten gorputza adierazpen-tresnatzat erabiltzen.

1926an, Graham-ek Martha Graham Dance Company sortu zuen eta ospe handia lortu zuen dantza modernoan egindako berrikuntzengatik. Eratu zenetik, dantza garaikideko konpainia liderra izan da; 50 herrialde baino gehiagoren txaloak jaso ditu eta esparrurik onenetan aritu da, baita, Egiptoko piramide handien oinetan edo Atenasko Akropoliko Herodes Atticus Antzoki zaharrean ere. Egun, Martha Graham Dance Company konpainiak sortzailearen maisulanak indar handiz erakusten jarraitzen du beste artista garaikide batzuekin batera.

Gehiago irakurri

Martha Graham konpainia

2017/06/01 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

Mutxikoak

2017/05/28 11:30 Hendaia, Gaztelu zahar pilotalekua

Hilabete bakoitzeko laugarren igandero bezela, Mutxikoak dantzatuko dira Hendaiako Gaztelu Zaharren. 

Gehiago irakurri

Intxaur-hauskailua

2017/06/30 10:15 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Intxaur-hauskailua Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzioa, Campos Eliseos Antzokian eskainiko da datorren ekainaren 30ean. Igor Yebraren dantza-eskolako 40 dantzari gaztek hartuko dute parte.

- Ikuskizuna: "Intxaur-hauskailua"
- Produkzioa: Bilboko Arriaga Antzokia eta Ametsa Producciones Artísticas
- Interpretatzaileak: Igor Yebraren dantza eta koreografia eskolako dantzari gazteak.
- Dantzari gonbidatuak: Anne Barrio, Nerea Barrondo eta Sara Echevarri.
- Protagonista nagusia: Igor Yebra.
- Moldaketa koreografikoa: Ángela Santos eta Igor Yebra, Marius Petipa-ren eta Lev Ivanov-en jatorrizkoa oinarri hartuta.
- Musika: Piotr Ilich Tchaikovsky.
- Jantziak: Carlos Silveira eta Danzattelier-Pierrot.
- Argiztapena: Juan Gómez Cornejo.
- Moldaketa: Ainhoa Martínez.
- Sarrerak: 23,30€-28,90€

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2017/05/27 19:30 Arrasate, Amaia Antzokia

Kukai konpainiak Oskara lana eskainiko du.

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Gero Axular: Agorrila

2017/05/28 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Gero Axular Dantza Taldeak Agorrila dantza ikuskizuna aurkeztuko du.

XIX. mendearen hasieran Frantziako Gobernuko Justizia Ministroak –Joseph Garat lapurtarra zen bera- proiektu bat garatu zuen zazpi euskal lurraldeak "Fenizia Berria" izenez bataiatzea proposatzen zuen estatu izaerako ente administratibo batean elkartzeko. Alabaina, garai hartan bizi ziren gertakari nahasiek galerazi zuten proiektu hau azken bururaino eramatea. 1810 eta 1813. urteen arteko epea bereziki gogorra izan zen "Fenizia Berrian", eta zer esanik ez Donostian, garai hartan gudaroste frantsesek hartua.

Gehiago irakurri

Larrain-dantza

2019/05/25 12:30 Lizarra

Egun hauetan Puy-ko Ama Birjinaren festak ospatzen ari dira Lizarran. Larunbatean, iluntzeko 20:00etan, larrain-dantza dantzatuko dute Ibai Ega dantza taldeko dantzariek. 

Gehiago irakurri

Dantzaz: Atalak 2.0

2017/06/01 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Azkuna Zentroak ATALAK egitasmoaren edizio berriko Vicky P. Miranda eta Marta Coronado Euskal Herriko koreografa hauen bi sormen berri aurkeztuko ditu ekainaren 1ean, Dantzaz-en 12 dantzarirekin.

- Vicky Miranda: El último aliento

Gainerakoengandik bereizten gaituzten ideal, zaletasun eta era guztietako arrazoien aurrean tinko eutsi zioten guztiei. Bitxiak bagara, horrek desberdinak garela esan nahi du; desberdinak bagara, bakarrak gara. Bakarra izatea da benetan balio duena.

- Marta Coronado: Bajo continuo

Marta Coronado koreografo nafarrak Bajo continuo proiektua aurkeztu du Atalakeko edizio berri honetara. Bertan, mugimendu kontzeptua berrinterpretatzen du, dantzarien eraldaketei irekita dagoen lehengai gisa.

Gehiago irakurri

Malditos konpainia: Danzad malditos

2017/06/03 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Malditos konpainiak Danzad malditos dantza ikuskizuna aurkezten du.

Kolapso ekonomiko eta miseria handiko garai batean, adin eta baldintza guztietako pertsona talde bat dantza-maratoi batera aurkezten da, agindu baitiete denbora gehien irauten duen bikoteak diru-sari bat irabaziko duela. Lehiaketan zehar, hamaika parte-hartzaileek hainbat proba gainditu beharko dituzte –zorizko probak, leialtasun-probak, erresistentzia-probak...–, eta beren muga fisiko eta mentalak probatu beharko dituzte, hori guztia publikoaren begirada ernearen aurrean, eta zeremonia-maisu bat eta emakume abeslari misteriotsu bat ondoan dituztela.

  • Bertsioa: Félix Estáire
  • Zuzendaritza: Alberto Velasco
  • Parte hartzaileak: Guillermo Barrientos, Carmen Del Conte, Karmen Garay, José Luís Ferrer, Rubén Frías, David Sánchez Calvo, Ignacio Mateos, Nuria López, Sara Párbole, Txabi Pérez, Rulo Pardo, Verónica Ronda, Sam Salde, Ana Telenti, Alberto Frías
  • Zuzendari laguntzailea: Luís Ulzurrún
  • Eszenografia: Alessio Meloni
  • Eszenografia egilea: David Cubells
  • Argien diseinua: David Picazo
  • Jatorrizko musika: Mariano Marín
  • Jantzien diseinua: Sara Sánchez De La Morena
  • Off ahotsa: Carlos Hipólito
  • Laguntzaileak: Chevi Muraday, Carlota Ferrer
  • Karteleko argazkia: Pablo Rodrigo
  • Ikuskizunaren argazkiak: Dominike Valvo
  • Eskerrak: Losdedae Dance Company, Self Makers, Aisge, Cerveza Brutus, Teatro Españo

Gehiago irakurri

Marie Chouinard konpainia: Le jardin des dèlices

2017/06/02 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Ohikoa izaten da koreografoak obra bat sortzeko melodia batetik abiatzea. Alabaina, Marie Chouinard-ek Bosco margolariaren koadro bat hartu du erreferentziatzat, El Jardín de las Delicias triptiko ospetsuan oinarritutako sormen eder bat egiteko.

Horrela, artista kanadarrak koreografia bat hiru ekitalditan egituratu du: “El jardín de las delicias“, “Infierno” eta “Paraíso“- triptikoko panel bakoitzarekin bat datozenak. Izan ere, koreografo bat partitura bati atxiki dakion (edo ez) bezala, berak Bosco margolariaren koadroan, bere espirituan, inspiratzea aukeratu du, artelan baten aurrean jartzearen zoriona adieraziz.

  • Koreografia: Marie Chouinard
  • Jatorrizko musika: Louis Dufort
  • Dantzariak: Sébastien Cossette-Masse, Catherine Dagenais-Savard, Valeria Galluccio, Morgane Le Tiec, Scott McCabe, Sacha Ouellette-Deguire, Carol Prieur, Clémentine Schindler, Megan Walbaum
  • Eszenografia eta bideoa: Marie Chouinard
  • Argiztapena: Marie Chouinard
  • Jantziak eta osagarriak: Marie Chouinard
  • Makillajea: Jacques-Lee Pelletier

Gehiago irakurri

Marie Chouinard konpainia: Le jardin des dèlices

2017/06/03 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Hondarribia Dantzan

2017/05/27 12:00 Hondarribia, Santa Maria Madalena

Berako Gure Txokoa eta Berrizko San Lorentzo taldea gonbidatu ditu Kemenek Hondarribi Dantzan jaialdian parte hartzeko. 11:00etan kalejiran zeharkatuko dituzte herriko kaleak eta 12:30ean agerketarako bilduko dira Santa Maria Madalenan. Arratsaldez, berriro irtengo dira, 17:30ean.

Gehiago irakurri

Udalbatzaren soka-dantza

2019/06/02 12:30 Beasain

Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak:

Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Igandea

12:30 Udalbatzaren soka-dantza

Astelehena

8:30 Loinazko ezpata-dantza

Asteartea

11:00 Umeen soka-dantza

19:00 Helduen soka-dantza

Gehiago irakurri

Helduen soka-dantza

2019/06/04 19:00 Beasain

Beasaingo Loinaz jaietan helduek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan. 

Gehiago irakurri

Folklore Azoka

2017/06/10 11:00 Portugalete

Ekainaren 10ean eta 11an folklorearen erakustoki bihurtuko da Portugalete. Dantzari dagokionez, ume dantzarien emanaldia, Larrain-dantza, Kataluniako Extremòfils taldearen dantzarako musika, dantza sueltoko txapelketa, Aiko eta Portugaleteko udal musika bandarekin erromeria gidatua, Markinako Zerutxu dantza taldearen emanaldia eta Sabin Bikandiren klase magistrala ditugu egitarauan. Dantzarekin lotutako ekitaldiez gain, artisau-azoka, tailerrak, musika... izango dira folklore azokan.

Hona egitarau osoa:

Larunbata, ekainak 10 (umeen eguna)

  • 11:00 Danbolina, dantzarako Klase Magistrala Sabin Bikandi-ren ren eskutik.
  • 11:30 Ume dantzarien emanaldia Coscojales kalean.
  • 12:00 Argibel Euba-ren hitzaldia Merkatuan (Basker: 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak).
  • 12:30 XII. Folklore Azokaren Inaugurazio Ofiziala Merkatuan.
  • 12:30 Paya anai-arreba bertsolariak Merkatuan.
  • 13:00 Sabin Egiguren-en hitzaldia Merkatuan (Una vida dedicado con Bizkai euskal folklore elkartea a la danza tradicional vasca).
  • 13:00 Haurrentzako kontzertu didaktikoa Coscojales kalean.
  • 14:30 Larrain-dantza Coscojales kalean.
  • 14:30 Vicente Prado, El Pravianu-ren musika entzunaldia Merkatuan.
  • 18:00 Carlos Ramirez-en, Milo Ke Mandarini musika entzunaldia Merkatuan.
  • 18:00 Haurrentzako herri kirolak Urperekin Coscojales kalean.
  • 18:30 Jabier Belasko-ren hitzaldia Merkatuan (El carnaval rural vasco, lo que la ciudad no ve).
  • 19:00 Luis A. Payno-ren musika entzunaldia Merkatuan.
  • 19:30 Bantzaldia, Aiko eta Portugaleteko udal musika bandaren erromeria gidatua Orube plazan.
  • 20:00 Christos Canellos-en Instrumentuen eskulantegia musika entzunaldia Merkatuan.
  • 21:30 Folktourgalete Folk musika emanaldia Coscojales kalean.

Igandea, ekainak 11

  • 12:00 Aingeru Berguices-en hitzaldia Merkatuan  (El baile de La Casilla de Abando-Bilbao y la expansión del acordeón en Bizkaia).
  • 13:00 Patxi Laborda-ren hitzaldia Merkatuan (Gureak ote…betikoak omen).
  • 14:30 Eduardo Marquez-en Cazador de sonidos musika entzunaldia Merkatuan.
  • 12:00 XIX. Dantza Sueltoko txapelketa Orube plazan.
  • 12:30 Zuresku, adin guztientzako egurrezko jolas tradizionalak  Coscojales kalean
  • 13:00 Elai Alai Jarrillero abesbatza Merkatuan.
  • 13:00 Andres Isasi Musika Eskolako txistu taldearen eta musika bandaren kontzertua Orube plazan.
  • 14:30 Larrain-dantza Orube plazan.
  • 19:00 Markinako Zerutxu dantza taldearen dantzaldia Orube plazan.
  • 20:00 XII. Folklore Azokaren itxiera.

Informazio gehiago: XII. Folklore Azoka. Portugalete 2017 (Elai Alai) eta Portugaleteko Folklore azoka 2017 egitaraua

Gehiago irakurri

Folklore Azoka

2017/06/11 12:00 Portugalete

Ekainaren 10ean eta 11an folklorearen erakustoki bihurtuko da Portugalete. Dantzari dagokionez, ume dantzarien emanaldia, Larrain-dantza, Kataluniako Extremòfils taldearen dantzarako musika, dantza sueltoko txapelketa, Aiko eta Portugaleteko udal musika bandarekin erromeria gidatua, Markinako Zerutxu dantza taldearen emanaldia eta Sabin Bikandiren klase magistrala ditugu egitarauan. Dantzarekin lotutako ekitaldiez gain, artisau-azoka, tailerrak, musika... izango dira folklore azokan.

Hona hemen igandeko egitaraua:

Igandea, ekainak 11

  • 12:00 Aingeru Berguices-en hitzaldia Merkatuan  (El baile de La Casilla de Abando-Bilbao y la expansión del acordeón en Bizkaia).
  • 13:00 Patxi Laborda-ren hitzaldia Merkatuan (Gureak ote…betikoak omen).
  • 14:30 Eduardo Marquez-en Cazador de sonidos musika entzunaldia Merkatuan.
  • 12:00 XIX. Dantza Sueltoko txapelketa Orube plazan.
  • 12:30 Zuresku, adin guztientzako egurrezko jolas tradizionalak  Coscojales kalean
  • 13:00 Elai Alai Jarrillero abesbatza Merkatuan.
  • 13:00 Andres Isasi Musika Eskolako txistu taldearen eta musika bandaren kontzertua Orube plazan.
  • 14:30 Larrain-dantza Orube plazan.
  • 19:00 Markinako Zerutxu dantza taldearen dantzaldia Orube plazan.
  • 20:00 XII. Folklore Azokaren itxiera.

Informazio gehiago: XII. Folklore Azoka. Portugalete 2017 (Elai Alai) eta Portugaleteko Folklore azoka 2017 egitaraua

Gehiago irakurri

Losdedae: En el desierto

2017/06/30 20:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

"Zazpi pertsonaia alderrai doaz. Ihesi doaz. Kanporatuak izan ziren haien jaioterritik. Ihesaldia. Jazarpena eta sarraskia atzetik segika dutelako sentipena. Bidean gurutzatzen dira. Topo egiten dute. Talde heterogeneoa osatzen dute, baina denek dute behar bat bera. Irautea. Sortzea. Aldaketa eta etorkizunaren aurreko zalantza da oraina. Bizirik irautea. Eustea. Ez etsitzea. Basamortua zeharkatzea. Konturatzea elkarri eutsita ez direla desagertuko.

Chevy Muradayk zuzentzen eta interpetratzen duen obra honetan, harekin batera ikusiko ditugu Ernesto Alterio,Ana Erdozain, Sara Manzanos, David Picazo, Paloma Sainz-Aja eta Alberto Velasco.

Gehiago irakurri

Dokumentala: Zumarragako Ezpatadantza

2017/06/29 19:30 Zumarraga, Zelai Arizti Aretoa

Zumarragako Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Txistulari Taldeak aurten 50. urteurrena ospatzen ari dira eta hainbat ekintza antolatu dituzte hau ospatzeko. Uztailaren 2an Antion egin ohi duten ezpata-dantzaren bezperatan, Zumarragako Ezpatadantza: ipuinak dantzaren bidez kontatzen zituen herria dokumentala estreinatuko dute.

Ekainak 29, osteguna:

  • Zumarragako Ezpatadantza: ipuinak dantzaren bidez kontatzen zituen herria dokumentalaren estreinaldia.
  • 19:30ean Zelai Arizti Aretoan, Egileak Gattiken ekoiztetxea.

Gehiago irakurri

Ipuin aurkezpena: Zumarragako ezpata-dantza: Magia Dantza

2017/06/08 19:00 Zumarraga, Antioko Interpretazio Zentrua

Zumarragako Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Txistulari Taldeak aurten 50. urteurrena ospatzen ari dira eta hainbat ekintza antolatu dituzte hau ospatzeko. 

Ekainak 8, osteguna:

  • Zumarragako ezpata-dantza: Magia Dantza ipuinaren aurkezpena.
  • 19:00etan Antioko Interpretazio Zentruan. Egileak Antxiñe Mendizabal idazlea eta Josu Maroto ilustratzailea izan dira.

Ekainak 29, osteguna:

  • Zumarragako Ezpatadantza: ipuinak dantzaren bidez kontatzen zituen herria dokumentalaren estreinaldia.
  • 19:30ean Zelai Arizti Aretoan, Egileak Gattiken ekoiztetxea.

Gehiago irakurri

Euskal dantzen jaialdia

2017/06/03 19:30 Durango, Andra Mari elizpea

Asteburu honetan eta Tronperri dantza taldearean eskutik helduko da euskal dantzen jaialdia. Aurtengoa 35. edizioa izango da eta Euskal Jaiaren ekintza zaharrena da.

Hau da talde parte-hartzaileen zerrenda:
Larunbatean, ekainak 3an eta arratsaldeko 19:30etan:
               - Tronperri dantza taldea (Durango, Bizkaia)
               - Muskildi dantza taldea (Muskildi, Zuberoa).
Igandean, ekainak 4an eta eguerdiko 12:30etan:
                - Goizaldi dantza taldea (Donostia, Gipuzkoa).
                - Agoitz dantza taldea (Agoitz, Nafarroa).
                - Jare dantza taldea (Gasteiz, Araba).
                - Akelarre dantza taldea (Hendaia, Lapurdi)
Bi ekitaldiak, Durangoko Andra Mariko portiko azpian ospatuko dira eta sarrera dohainik izango da.

Gehiago irakurri

Euskal dantzen jaialdia

2017/06/04 12:30 Durango, Andra Mari elizpea

Aukeran: Maurizia

2017/06/10 20:30 Gernika, Lizeo Antzokia

Aukeran dantza konpainiak bere azken lana aurkeztuko du: Maurizia. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu.

- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Eszena-zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
- Testua: Karmele Jaio
- Diseño de iluminación: Carlos Solano
- Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
- Koreografiak: Edu Muruamendiaraz Aukeran Dk
- Garaikideko koroegrafiak: Ane Anza
- Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, IoneIriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

2017/06/14 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, euskal dantzak edonori hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara.

Gehiago irakurri

Erromeria

2017/06/08 15:15 Hernani, Plaza Berri

San Joan Konpartsak antolatuta, hilabetean behin Erromeria izaten da Hernanin. Hilabete honetan ekainaren 10ean arratsaldeko 18:30etatik aurrera Jeiki Hadi taldeak alaituko du erromeria Plaza Berrin (eguraldi txarra egingo balu Atsegindegin).

Gehiago irakurri

Karmen Etxalarkoa Pastorala

2017/09/16 15:30 Etxalar

Posper Merimée-ren nobela ezaguna honetan, Karmen eta Jose-ren arteko ezinezko amodio istorio bat kontatzen da eta beraien artean sortu zen amodio mingarriaren pasadizoak ezagutzera ematen dira. Histori hau XIX mendean kokatzen da Andaluziako lurralde desberdinetan (Sevilla, Cordoba eta Cadiz).

Pastorala ikusteko bi aukera izanen dira, irailaren 16an eta 17an. - Ikuskizuna hitzez hitz jarraitzeko, hiru hizkuntzetan (Gaz, eusk, eta Fra) idatziko gidaliburua eskainiko da bertaratutako guztiei.

Gehiago irakurri

Karmen Etxalarkoa Pastorala

2017/09/17 15:30 Etxalar

Sanferminetako trokeo-dantzak

2019/07/07 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeak Sanferminetarako dantza propioak aterako ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Jauzien jaia

2017/07/09 11:00 Iruñea, Gaztelu plaza

Dantza-jauzien dantzatzera gerturatzeko deialdia egin dute uztailaren 9rako Iruñeko Gaztelu plazara. San Fermin igande goizeko protagonista dantza-jauziak bilakatu nahi ditu Nafarroako hiriburuan Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutako ekitaldiarekin.

Gehiago irakurri

Sanferminetako trokeo-dantzak

2019/07/14 14:30 Iruñea, Udal plaza

Iruñeko Duguna dantza taldeak Sanferminetarako dantza propioak aterako ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute.

Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte:

  • Kantatzen behar det hasi: paseoa
  • Betroiarena: makila-txikien dantza
  • Iruñeko-ferietan: makil-handien dantza
  • Ama begira zazu: brokel eta ezpaten dantza
  • Arri-arri mandoko: Zinta-dantza
  • Pinpirin eta florian: arku-dantza
  • Muga gainetik: dorrea

Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Gehiago irakurri

Garazi&Cía: Pausoz pauso

2017/07/06 22:00 Eibar, San Andres eliza

Emakume gazte bat kable baten gainean oinez dabilela, uzten joaten da bizitzak eman dizkion irakaspenak, kultura tradizionala eta adierazpen garaikidea bat eginda, identitatearen bilaketa batean; lurraren sustraietatik eraikitako identitatea, etengabeko eboluzioan den identitate bat. Jende asko identifikatuta sentituko da kontzeptu horrekin.

Zirkua, dantza eta kultura, izaera handiko ikuskizun poetiko eta hunkigarri batean elkarloturik, Euskal Herria eta haren tradizioak agertokiz aldatuta.

Garazi&Cía euskal konpainia berria Garazi Pascual Esnaolak sortu zuen; Pariseko Fratellini akademian 2015ean Zirku Garaikidean diplomatu ondoren, sorterrira itzuli zen bertan bere artea garatzeko.

  • Zuzendaritza, koreografia: Anna Rodríguez
  • Eszenografia, egilea, antzezlea: Garazi Pascual Esnaola

Gehiago irakurri

Aukeran: Fusioak

2017/07/07 22:30 Eskoriatza, Gorosarri plaza

Aukeran dantza konpainiak Fusioak ikuskizuna kaleratu du: dantzaren bidez, euskal eta munduko folklorearen erritmo, doinu eta osagarriak fusionatuz, ikuskizun garaikidea eskaintzen du talde honek.

- Zuzendaritza eta koreografiak: Edu Muruamendiaraz.
- Dantzariak: Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Ane Anza eta Garazi Egiguren.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Txoriak

2017/08/04 20:30 Elizondo, Elizondoko plaza

Txoriak dantza ikuskizuna Dantzaz konpainiaren eskutik. Josu Mujikaren piezak Mikel Laboaren unibertsoa arakatzen du: askatasuna, osasun mentala, erotasuna, bes­tearekiko harremanak..., Iñaki Salvador-ek egindako soinu pieza bat, Mikel Laboaren kanturik esanguratsuenak, ikusleak hunkitu eta harrapatzeko.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak