Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Esbart català de dansaires – Bartzelona, Katalunia

Dokumentuaren akzioak

Esbart català de dansaires – Bartzelona, Katalunia

2017/05/17 10:20

Esbart català de dansaires 1908. urtean sortu zen Bartzelonan. Bere helburua, oro har, Kataluniako dantza tradizionala ikertzea, babestea eta ezagutaraztea da. Kataluniako dantza talderik zaharrena izaki, oso pisu handiko elkartea da, eta errekonozimendu-sari garrantzitsuak merezi izan ditu. Bigarren aldiz hurbiltzen da Ezpalak jaialdira, eta Katalunia eta Mediterraneo aldeko zaldikoen -cavallets cotoners delakoekin, hain zuzen- tradizio aberatsaren adibide bat eskainiko digute, euren jantzi eta musika ederretan gozo-gozo bilduta.

Bartzelonako cavallets cotoners delakoei buruz ezagutzen den aurreneko albistea 1424koa da: Gorpuzti eguneko prozesioan aipatzen dira,San Sebastian-en martioaren antzezpen entremesean, turkoekin batera.

Zaldiko hauek bi talderen arteko ezpata-borroka simulatzen duten bi dantza dituzte. Horietako bat Bartzelonako Festa Nagusiko Toc d´inici -hasierako deia- deituriko ekitaldian bakarrik dantzatzen da, Sant Jaume plazan, behin jaiaren pregoia amaitu onodren. Festa Nagusi hau Mesedeetako Ama Birjinaren ohorez ospatzen da. Dantza honen doinua Jordi Fàbregas musikagilearena da, eta koreografia Josep M.ª Ferrè-ren eta Esbart Català de Dansaires-eko beste partaide batzuena.

Bigarren dantzak ere borroka zati bat dauka, eta Esbart-eko musika zuzendari den Joan Gómez-ena du doinua, ball pla eta corranda beste bi doinuren gainetik moldatua. Pieza hau kalejira, pasealdi eta beste ekitaldi publiko batzuetan dantzatzen da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak