Kezka dantza taldea – Eibar, Gipuzkoa

2017/05/10
Kezka dantza taldea – Eibar, Gipuzkoa

Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Eibarko dantza ekitaldial sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik. Azken urteetan Kezkari sor zaizkio, besteak beste, San Juan eguneko soka-dantza, Arrate egunerako dantza-protokolo joria, aratosteetako koko-eskea eta koko-dantzak edota 12garren ediziora iritsi den Ezpalak jaialdi hau berau, eibartarren bultzada eta babesa jasotzen duena urterik urte.

Nafarroa Beherean noizbait izan zen eta gaur egun galdua den zaldiko bat ekarri nahi izan du Kezka dantza taldeak Ezpalak jaialdira. 1930eko hamarkadan Donibane Garazin eta Anhauzen ikusi omen zuen "zamalgoa" Violet Alford ikertzaile ingelesak. Bada argazki bat ere horren testigantza utzi zuena. Inauteri eta kabalkaden testuinguruan, bolant-dantzariak inguruan zituela, ageri zen Nafarroa Behereko zamalgoa, eta horixe egingo du Kezka dantza taldea Dugunako musikarien laguntzarekin. Kabalkadan ohikoak dira martxa, jauzi eta kontra-dantzak, dantza-luzearekin akitzeko.