Duguna dantza taldea – Iruñea, Nafarroa

2017/05/10
Duguna dantza taldea – Iruñea, Nafarroa

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du, dantzan. Hain zuzen, bertako dantza-ospakizunak sendotu eta bultzatzea du xede. Bide horretan azpimarratzekoak dira San Fermin Aldapakoaren jaietarako sortutako ezpata-dantza ikusgarria, San Blas eta San Juan bezpera egunetako soka-dantzak, nahiz Iruñeko biztanleak dantzara bideratzeko beste zenbait kale-ekimen.

Iruñeko Ezpalak jaialdian Zuberoako hainbat dantza eskainiko dituzte taldeko dantzari heldu zein txikiek, Maritzuli konpainiako Jon Iruretagoiena ariko delarik zamaltzain lanetan: Barrikada-arribada, Marexalen jokoa, Zuberoako makil-dantza, Larrabürü eta Aitzina pika.