Aurtzaka dantza-taldea – Beasain, Gipuzkoa

2017/05/17
Aurtzaka dantza-taldea – Beasain, Gipuzkoa

Beasaingo Aurtzaka dantza taldea 1979an sortu zen izen horrekin, nahiz eta lehenago izen desberdinekin aritu izan ziren Beasainen beste talde batzuk. Goierri eskualdeko dantzak egiten dituzte batez ere: soka-dantzak Loinatzetan, Igartzako ezpata-dantza edo Sanjoanetako neskatxen esku-dantza. Hain zuzen, 2013ko Igartzako ezpata-dantzaren segizioan txertatu zen Zuberoaz eta Nafarroaz kanpoko Euskal Herriko zaldiko bakarra. Pertsonaia horren oinarrian, Igartzako jauregiko horma zaharretan ageri diren piktogramen arteko zaldiko bat litekeena dago.