Marco Vargas & Chloé Brùlé: Naufragio universal

  • Marco Vargas & Chloé Brùlé: Naufragio universal
  • 2017-05-20T20:30:00+02:00
  • 2017-05-20T23:59:59+02:00
  • Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.  Marco Vargas & Chloé Brûlé konpainiak berriro ere heldu dio gune bakarretarako sortze-lanen erronkari; oraingoan, honako ideia hauetara hurbildu dira: banakotasuna eta elkartasuna, mugak eta askatasuna, sormenaren aurkako gelditasuna eta armoniaren aurkako kaosa... betiere, gunearekiko konpromisoari eta horretan sortzen diren loturei eutsita. Naufragio bat da abiapuntua. Gizaki batzuk noraezean; azkenean, harremanetan hasi eta irtenbide bat aurkitu beharko dute. Mugitu beharrak ezartzen ditu ibilbideko ereduak, eta, baliabide soilen laguntzaz bideak irekiko dituzte, espazioak eraikiz eta konkistatuz. “Naufragio universal” sortze-lanak, apirilean estreinatu berria Dansa Valencian, gizakiaren izpiritu epikoa agerian utzi nahi du haren hauskortasunaren eta biziraupen-senaren bidez. Egilea. zuzendaritza, antzezleak: Marco Vargas, Chloé Brûlé Eszenografia: Antonio Godoy Jantziak: La aguja en el dedo
Marco Vargas & Chloé Brùlé: Naufragio universal
Noiz

2017/05/20 20:30

Non

Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Marco Vargas & Chloé Brûlé konpainiak berriro ere heldu dio gune bakarretarako sortze-lanen erronkari; oraingoan, honako ideia hauetara hurbildu dira: banakotasuna eta elkartasuna, mugak eta askatasuna, sormenaren aurkako gelditasuna eta armoniaren aurkako kaosa... betiere, gunearekiko konpromisoari eta horretan sortzen diren loturei eutsita. Naufragio bat da abiapuntua. Gizaki batzuk noraezean; azkenean, harremanetan hasi eta irtenbide bat aurkitu beharko dute. Mugitu beharrak ezartzen ditu ibilbideko ereduak, eta, baliabide soilen laguntzaz bideak irekiko dituzte, espazioak eraikiz eta konkistatuz. “Naufragio universal” sortze-lanak, apirilean estreinatu berria Dansa Valencian, gizakiaren izpiritu epikoa agerian utzi nahi du haren hauskortasunaren eta biziraupen-senaren bidez.

  • Egilea. zuzendaritza, antzezleak: Marco Vargas, Chloé Brûlé
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo