Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hernaniar Bikaina izendatu dute Carlos Sanchiz dantza-maisua

Dokumentuaren akzioak

Hernaniar Bikaina izendatu dute Carlos Sanchiz dantza-maisua

2020/02/25 07:20
Hernaniar Bikaina izendatu dute Carlos Sanchiz dantza-maisua

Carlos Sanchiz. Argazkia: Mikel Sarriegi

Hernaniko Xalaparta elkarteak 'Hernaniar Bikaina' izendatu du Carlos Sanchiz Sarriegi (Hernani, 1946). Hamaika omen dira Sanchiz omentzeko arrazoiak, baina batez ere dantzaren eta futbolaren bueltan herrian egindako lana nabarmendu nahi izan dute.

Familiatik datorkio Sanchizi dantzarako zaletasuna. Aiton-amonak oso dantzazaleak omen ziren eta bere ama ere, Maritxu Sarriegi, dantzaria zen; dantza-solteko txapelketa askotan nabarmendua. Soltean etxean ikasi zuen, baina aurreskua Damian Otamendi dantza-maisuak erakutsi zion. 5-13 urte bitartean bera izan zuen irakasle.

Hernaniko haurren aurreskua
Hernaniko haurren aurreskua, 1928. Argazkia: Hernaniko Udal Artxiboa

Lehenengo aldiz dantzara plazara Hernaniko haurren aurreskuan atera zen, 5 urte zituela. Oso gaztetatik dantza txapelketetan parte hartzen hasi zen, baita txapelak eskuratu ere. 27 urte zituela jende aurrean dantzatzea utzi zuen, baina txapelketak ez zituen alde batera utzi, urteetan aritu da epaile lanetan Euskal Herriko hainbat dantza txapelketatan.

Otamendiren erreleboa

Damian Otamendi 1965 hil zen eta orduan Carlos Sanchizi eskaini zioten Hernaniko haurren aurreskurako umeak prestatzeko ardura. Gipuzkoako dantzak ikertzen ari den Mikel Sarriegin esanetan Otamendiren dantzaera oso oinarrizkoa zeln, haurrek errazago ikasteko modukoa ziurrenik. Sanchizek lekukoa hartu zuenean Carlosek dantza batzuk aldatu edo “egokitu” zituen, agurra esaterako.

Hernaniko haurren aurreskua
Hernaniko haurren aurreskua. Irudia: Hernaniko kronika

Hernaniko haurren aurreskua
Hernaniko haurren aurreskua, 1924. Argazkia: Hernaniko Udal Artxiboa

Hala ere gorde zituen Otamendiren garaitik etorriko zenbait egitura koreografiko; joan den mende hasierara eramaten gaituztenak. Baita beste osagai mordoxka bat aurreko bi mendeetako dantza-soken bereizgarri zirenak eta gaur egun tradizio bizian galdutzat jo ditzakegunak (simetriaren arauaren erabilera esate baterako).

Etena aurreskuan

1965etik 2018ra aritu da dantza-maisu lanetan eta 4.000 haurri erakutsiko ziola aurreskua dantzatzen kalkulatzen du. Duela bi urte Udalari jakinarazi zion ezingo zuela lan horrekin jarraitu, ebakuntza bat medio. Momentuan, ordea, ez dio inork lekukoari eutsi eta aurreko urtean ez zen dantzatu.

Hernaniko haurren aurreskua
Hernaniko haurren aurreskua, 1928. Argazkia: Hernaniko Udal Artxiboa

Hain zuzen Hernaniko haurren aurreskuaren kasua aipatu zuen Mikel Sarriegik  "Dantza, festa eta kultur ondarea" jardunaldietan. Gipuzkoako dantzen molde zaharrean, baina dantzakeran, bai transmisioa ereduan luzaz aritu ondoren, desagertzeko zorian dagoen ondare baten inguruan ohartarazi zuen Sarriegik, eta Carlos Sanchizek bere ibilbidea bukatzearekin batera gerta daitekeen galera azpimarratu zuen. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.