Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Arkaitz Añorgako Dantzarien 80 urteurrena

Arkaitz Añorgako Dantzarien 80 urteurrena

dantzan.com 2006/09/12 11:05

Aste honetan ospatuko dute Añorgako dantzariek beren taldearen sorreraren 80. urteurrena. Añorga elkarteak Rezola zemento fabrikaren babesarekin jarri zuen martxan dantza taldea 1926an. Manuel Arizmendi, Joxe Zabala eta Jorge Ganuza izan ziren dantza taldearen sustatzaileetako batzuk, eta garai hartako dantza maisu entzutetsu bat izan zuten lehen gidaria: Jose Lorenzo Pujana.

Gehiago irakurri

Boiseko Oinkari Euskal Herrian arituko da

Boiseko Oinkari Euskal Herrian arituko da

dantzan.com 2006/09/07 12:07

Oinkari Basque Dancers taldea Bizkaiko hainbat herritan dantzan ikusteko aukera izango da irailaren 12 eta 18a bitartean. Boiseko dantzariak Galdakaoko Andra Mari dantzari taldearengana etorriko dira, iaz Galdakaoko taldeak Boisen egin zion bisitari erantzunez.

Gehiago irakurri

Urbeltzen artikulua argitaratu da AMN aldizkarian

Urbeltzen artikulua argitaratu da AMN aldizkarian

dantzan.com 2006/09/05 13:23

Morris dantzarien aldizkari entzuetsuenetakoa den American Morris Newsletter aldizkarian Juan Antonio Urbeltzen artikulu bat argitaratu da. Inauteriak, ezpata-dantzak eta horien ezkutuko esanahiak ditu hizpide Urbeltzek artikulu horretan.

Gehiago irakurri

Lan eskaintza EDBn

Lan eskaintza EDBn

dantzan.com 2006/09/04 18:14

Iparraldeko Euskal Dantzarien Biltzarrak lanpostu baten deialdia egin du. Dantza eskolak ematea eta EDBko dinamizazio lanak burutzea izango ditu zeregin nagusiak eta 2006ko urrian hasiko litzateke lanean. Hona hemen EDBk plazaratu duen lan eskaintzaren ezaugarriak.

Gehiago irakurri

Oporretan

Oporretan

dantzan.com 2006/08/10 11:13

Dantzan.com oporretan dago. Abarketak zintzilikatu ditugu abuztuan. Irailean itzuliko gara dantza kontu gehiagorekin. Ondo pasa eta asko dantzatu!

Gehiago irakurri

Gaizka Barandiaran hil da

Gaizka Barandiaran hil da

Dantzan 2006/07/21 09:05

Gaizka Barandiaran, folklore ikertzaile eta dantza sustatzailea nekaezina hil zen atzo. 90 urte zituen, eta euskal dantzaren, hizkuntzaren, filosofiaren eta historiaren inguruko hainbat ikerketa lan uztartu ditu bere bizitzan Jesuita betebeharrekin. Azken urteotan, Loiolan bizi zen Gaizka, apaiz eta irakaskuntza lanetatik erretiroa hartuta, eta bere ikerketa lanetara emanik.

Gehiago irakurri

Getxoko XXII. Nazioarteko folklore eta dantza jaialdia

Getxoko XXII. Nazioarteko folklore eta dantza jaialdia

Itxartu Taldea 2006/07/21 08:56

Herri ezberdinen ohiturak ezagutzea ezinbestekoa dugu beren nortasuna ulertu ahal izateko. Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdia ezezagunak zaizkigun musika, dantza, jantzi eta ohituretara hurbiltzeko aukera aparta da. Uztailaren 21etik 23ra, hiru gauetan zehar, musika eta dantza hiru ikuskizun eskainiko dizkiegu ikusleei. Hiru lurralde desberdinetatik etorritako taldeak arituko dira aurten: Euskal Herriko Itxartu Taldea, Portugaleko Areosako talde Etnografikoa eta Senegaleko Kora.

Gehiago irakurri

Bilbo Dantzan, Gaztediren 55. urteurrena eta Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin Arriaga Plazan

Bilbo Dantzan, Gaztediren 55. urteurrena eta Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin Arriaga Plazan

L&V Comunicación 2006/07/21 08:46

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolatuta, jaialdia datorren uztailaren 22an ospatuko da, Arriaga Plazan, 19:00etatik aurrera. Mallorkako Esclafits i Castanyetes eta Orenburgo Estatuko Abesbatza (Errusia) izango dira gonbidatuak.

Gehiago irakurri

Euskal dantza taldeak atzerrira

Euskal dantza taldeak atzerrira

Basque Dance 2006/07/18 12:50 2

Urtero hainbat dantza taldek Euskal Herritik kanpoko jaialdetan parte hartzen dute. 2006an ere talde asko aterako dira eta dagoeneko joan, ibili eta itzuli dira batzuk. Beste batzuk datozen asteotan joango dira. Hungaria, Txekia, Beljika edo Argentina dira aurten dantza taldeek bisitatuko dituzten herriak. Katalunia aldera ere hainbat talde joango da 2006an.

Gehiago irakurri 2

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia 2006

Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia 2006

dantzan.com 2006/07/14 14:10

Datorren uztailaren 19tik 25era ospatuko da Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian Nazioarteko Jaialdia. Txekia Ayfas taldeak eta Georgiako Foklore National Ensemble taldeek parte hartuko dute jaialdi horretan. Saioak Galdakaon, Sopelan, Ugaon, Sodupen, Usansolon, Orozkon eta Arrigorriagan izango dira.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak